Skip to main content

Azkeneko ekarpenak

Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.

gustáuta egon. (-). esapidea. GUSTÁUTA EGON. Estar gustado de.. Nik uste dot neska ori zurekin gustauta dagola./ Kotxe orrekin gustauta nago ta azkenian erosi eingot. . Zerbaitekin edo norbaitekin gustauta egon..
ezezkora. (d). adberbioa. Artilea kardatzeko kardak, hortz bakoitiak era batera izatea eta bikoitiak bestera jarrita. Batzuk luze eta besteak motz, adibidez.. Ta onek eoten die ezezkora, emen eoten da luzia ta emen eoten da motza, ta eoten dia illaran sartuta, ta arek oso mietzak zien onen aldian, mietzauak. Pedro.. Artilea kardatu, orraztu egin behar izaten da haria egiteko, eta punta bat motza eta bestea luzea duten kardekin hobeto egiten da. . Ik. kárda.
fede onían. (c). esapidea. De buena fe.. Eta danak fede onian zebillelakuan, baiña bai zera. .
ezaueria galdu. (-). 1. ezaueria galdu, . (c). esapidea. Kordea galdu... 2. ezaueria galdu, . (c). esapidea. Inor ezagutu ez burutik joanda egoteagatik. ..
gatz. (-). izena. 1. gatz, gátza. (a). izena. Sal.. GATZ LARRIXA eta XEIA bereizten dira.. Ik. gazíttu. gatzían, . (c). adberbioa. Gatz neurrian (janari edo edari bat).. Ze moduzkua dago zopia gatzian?. Ik. gazi-géza.. gátza émon, . (b). aditza. Haragia kontserbatzeko, urdaiazpiko edo zezinatarako, adibidez, gatzetan euki.. Txarrixa ilddakuan gatza emoten jakue urdaiazpikuei.... 2. gatz, gátza. (c). izena. Grazia, ganora.. Nere ustez euskerazko liburuetan gatzik gabeko umoria zebillelako eldu neutsan lanari. (SM Zirik) . ez gátz eta ez berákatz ez euki, . (b). esapidea. Ganora edo grazia gutxi izan.. Zuk eztaukazu ez gatz eta ez berakatz. ...
galikara, galikarak. (-). izena. (Eibar.) GALIKUAK. "Gaitz benereoa, purgazioak.   Chancro blando." Arek izan zittuan galikuak, arek! (AAG Eibes).. Arek izan zittuan galikuak, arek!.
2. epa!. (b). interjekzioa. Geldi, alto hor!. —Afarixa zor dostak. —Epa i! ori eztok egixa./ Epa, epa! sartuixok ziri ori beste bati. .
2. entzun, entzúna. (b). adjektiboa. Sonado, de renombre.. Eztot ezautzen Gatzako alkatia, baiña oso entzuna da.. Ik. gaizki entzun, éntzute aundíko.
2. entendidu. (d). du-zaio aditza. Gai batez jakin.   Entender de algo, ser entendido en algo.. Orrek deporte asuntuan asko entenditzen dau. . Adinekoek NOR-NORI moduan ere bai, gezurra badirudi ere. Orri politikian gañian asko entenditzen jako./ Ze, neska asuntuan iri be entenditzen jak, ala? Azkuek «verbos de pasión» deitu zien; gure herrian jokaera berdina dute pentsau, amorratu, asarretu eta abarrek..
igárri. (a). du aditza. Acertar, adivinar.. Ezetz igarri zenbat urte dauzkaten?/ Arpegixan igartzen jatzu gizurretan zabitzena.. Igarkizunak ezetz igarri, ezetz igarri... formulaz hasten dira. Igarri intuitiboa da eta asmau, berriz, deduktiboa. Antz emon sinonimoa da testuinguru askotan.. Sin. azértau. Ik. ántz émon. igarri-igarrixa, . (c). esapidea. Gauza jakina.. Igarri-igarrixa zan ze pasau bia zan etxe orretan...
Angiozar madril txiki; angiozartarrak madril txikixak. (-). esaera. Ik. Ubera.
aberáskillo, aberáskillua. (b). adjektiboa. (despektiboa.) Aberatsa, zentzu despektibo samarrean. · Ricachuelo, -a. . Errixan bazeren iru edo lau aberaskillo, nai zeben guztia eitten zebenak./ Aintxiñan aberaskilluak izandakuak die orrek. . komentario 1
azélga, azelgía. (a). izena. botanika Beta vulgaris. Zerba.. Arrasate aldean zarba deitzen diote. .
3. bénga. (a). interjekzioa. Agur, gero arte!, gazteen artean.. Benga, illuntzian Pol-polen ikusiko ga. . Erabilera hau bitxia egiten zaigu adin apur bat dugunoi..
barre-algára, barre-algaría. (b). izena. BARRE-LEKAIXO, BARRE-KARKAXA (LEIN.). Carcajada.. Azelakotxe barre-algarak ein zittuen paiasuekin.. Sin. algara..
2. aríapeko, aríapekua. (d). izena. (Eibar.) Azpijokoa; merezi ez duenari mesedea egin, merezi duenaren kaltetan.. Udaletxian libre geldittu dan plazia zelan emon jetsek orri eta ez Benittori, onek dakixan guztiakin? Epa! emen ariapekua egon dok!.
arlóte, arlotía. (b). adjektiboa. Nagia, narrasa, ganora gutxikoa.   Vagabundo, -a, desarrapado, -a.. I beziñ persona arloteik etxuat sekula ikusi..
artzan, artzana. (-). "Antzina motxailek hartzarekin egiten zuten kantuaren izena.. Aratostietan artzana juaz zeroien katetik erriko gizon zatar bat." (AAG Eibes)..
andabide, andabidia. (-). "Camino funerario." (SB Eibetno). . Sin. elizbíde.
Antzuela mokos en la kasuela. (-). esaera. "Bergararrek antzuolarrei esana." (Lar Antz). .
betí be. (c). De vez en cuando.. Ondo bizi dok ori, beti be mozkor batzuk arrapau ta./ Gustatze jatak beti be zinera juatia. . NOLANAI BE zentzua ere badu: Nik naixao neuke, beti be, zeu etorriko baziña gurera..
Bergatarra tirri-tarra, jo ipurdian da bota uzkarra. (-). esaera. (Lar Antz). Berba-jolasa..
blásta-blásta. (-). BLÁUSTA-BLÁUSTA. 1. blasta-blasta, . (c). onomatopeia. BLAUSTA-BLAUSTA. Elurra ugari jaustearen onomatopeia.. Edurra blasta-blasta diardu. . Ik. mara-mára.. 2. blasta-blasta, . (c). onomatopeia. BLAUSTA-BLAUSTA. Dirua ateratzearen edo ordaintzearen onomatopeia.. Neure aurrian pagau juan amar millakuakin blasta-blasta. ..
banástapian lo eiñ. (c). esapidea. Hurrengo egunean norbaiten urtebetetzea denean, zera esan ohi zaio:. Zer, gaur banastapian lo ein biakozu.. Ez dugu jakin ahal izan zergatik. Agian oilolokak banastapean sartu ohi direlako lokatzeko?. Ik. lokátoki.