Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
gorringo biko arrautzak euki. (c). esapidea. Tener un par de cojones.. Etxok orrek atzera egingo, gorringo biko arrautzak jaukazek eta. (TSE Berb).. |
gogóra etorri. (b). zaio esapidea. Burura etorri, oroitu.. Etxatak gogora etortzen zeaittik asarretu zien. . |
Ubera trebera, Elgeta maleta, Anguzar trapuzar, Bergan tronpia ta Antzuelan koipia. (d). esaera. Klem. Garai batean oso ezaguna zen esaera. . |
eskéko, eskekúa. (b). izena. Eskalea. Mendigo.. Makiña bat eskeko ibiltzen zan sasoi baten etxeik etxe.. Sin. eskále. Ik. eskían ibilli. |
2. ezebez, ezebéza. (c). izena. La nada.. Gutxi dala diñok? Ezebeza dok obia.... Testuinguru honetan «bapeza» esaten da gehiago. Osintxuko Mertzedesek EZERREZA dio. Emakumia, orduan e, geizki bizi izen zan emakumia, geizki, oso geizki be. Ezerreza. Mugatu singularrian ia bakarrik.. Ik. bapez, ez. ezebezéra etórri, . (c). esapidea. Reducirse a la nada, mermar mucho.. Perretxikuak zartaiñera botatakuan ezebezera etortzen die./ Sasoi baten aberatsak izan zien, baiña oiñ ezebezera etorritta dare. .. |
Gabon egun, Gabon eguna. (b). Abenduaren 24a. . Gabon egunian kantura urtetzen dabe umiak.. Ik. Natibittáte eguna. |
bázkai legía eiñ. (c). esapidea. Bazkari arina egin. Comer ligeramente.. Ez giñuan gauza aundirik jango, baiña bazkai legia ein giñuan beintzet. . Bazkai pasaria ez da nahi eta nahi ez bazkari arina, eta bazkai legia, berriz, bai. Biak esanahi berdintsua dute baina bada diferentziatxo hori.. |
3. akabau, akabaua. (c). izena. Acabado, pulido.. Oso akabau eskasa emun jotsek etxiai. (SB Eibetno).. |
áfrontu, áfrontua. (d). izena. Norde-haizearekin egiten duen euri zakarra. Lluvia fuerte con viento del Noroeste.. Atzo illuntzian azelako afrontua izan zan./ Afrontuak joten daben aldian, paretan, umedade mantxak agertzen die. Bentanaik ez eittia obe afrontu aldian.. Baita euriak eta nordeak jotzen duen aldea. Bentanaik ez eittia obe afrontu aldian.. |
aittájaun, aittájauna. (a). izena. AITTÁJUN. Abuelo.. Aittajauna ikustera goiaz basarrira.. Aspalditxoan aitt(a)itta eta amama sartu dira, aittajauna eta amandriaren ordez, familia askotan. Zenbaitek jatorragoak direla pentsatu du nonbait. Aittaita aitaren aita, eta amama amaren ama delako edo. Esan beharrik ez, jatorrizko aittajauna eta amandria mantendu beharko liratekeela, gure ustez, aittaitta eta amama berrien partez.. aittájauna-amándria, aittájauna-amándriak. (c). izena. Abuelos.. Artizko aittajauna-amandriak pe izan die mezetan... |
ádaki, ádakixa. (c). izena. AAKI, ARAKI, ADARKI. Zuhaitz adarraren egurra. "La rama del grueso de la muñeca para el fuego." (Izag Antz). Arakixe da egur meia, aprobetxatze giñuan egurra al dan meeneraiño arrama danak. Mateo./ Suegurretarako eitten douna aakixa. Piñua danian da aakixa. Paguan be bai aakixa esaten jako meiai. Don.. |
adar-soiñu, adar-soiñua. (b). izena. Norbaitek adarra jo eta jo diharduenean, sekulako adar soiñua darabilela esan ohi da.. Afalostian, azelakotxe adar-soiñua entzun biar izan zeban nobixuak./ Au dok adar-soiñua; belarrixak ixtia onena.. Adar-soiñua entzun edo erabili, batik bat.. |
Abenduko eguna, illundu orduko eguna. (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz).. Ik. Santa Lutzia. |
akáau. (a). da-du aditza. Animalia bat berez hil edo norbaitek hil. Morirse o matar un animal. Ixilik ezpaago jota akaau eingo aut. . Iru eguneko txala akau jakue./ Atxurrakin buruan jota akau juan txakurra. Ixilik ezpaago jota akaau eingo aut. . Pertsonez ere esaten da lagunarteko hizkeran. Ixilik ezpaago jota akaau eingo aut.. akáauta, . (-). . 1. akaauta, . (a). adberbioa. Hilda (abere bat).. Txakur bat akaauta zeuan kamiñuan... 2. akaauta, . (a). adberbioa. Oso nekatuta, lehertuta. Cansado, derrengado. . Mendixan izan nitzuan atzo, ta gaur jota akaauta najaok.... |
arra euki. (-). 1. arra euki, . (c). esapidea. Gorrotoa eduki.. Egundoko arra jotsan alkatiai eskolakua pasau zanetik... 2. arra euki, . (c). esapidea. Zaletasun utziezin bat izan.. Politikian arra daukenak bizi guztirako eukitzen juek... |
árran, arrána. (c). izena. Ardi-ezkila, intxarria baino handiagoa eta dunba baino txikiagoa. Cencerro de oveja.. Ardixen arran-otsa entzuten da. Enrike. Enrike artzainak dio lehen intxarri bakarrik erabili ohi zela, baina arran esaten ikasi dutela. Baita arranbittarte eta arrantxiki ere. Geuk pe oiñ bixetara esaten dotseu. Len intxarrixak esaten gontsana oiñ e arranak, arranbittartiak pe esaten dotseu e orrei erdikuoi, arranbittartiak, arrantxikixak.... Ik. dúnba, íntxarri. arrana euki, . (-). esapidea. (Oñati.) Ahots indartsua eta desatsegina izan.. Orrek dauka arrana!.. arranak jotia, . (-). esapidea. (Leintz.) Antzinako ohitura: ezkonberriak ohera erretiratzen zirenean, «lagunek» etxe aurrean ematen zuten kontzertua, arranak, lapikoak eta abar astinduz.. Ik. zenzerráda.. |
beltzak ikusi. (-). Ik. górrixak ikusi. |
ápixa, ápixia. (a). izena. (Bergarako kalea.) ÁFIXA (OÑ., LEIN.), ABIXA (EIB.). Habia. Nido.. Zozuak asitta dare apixagiñan.. aápixa dio Donatok. Sin. kaixola (Lein.).. Sin. káixola. apixia ikasi, . (d). aditza. Habia non dagoen deskubritu. . Ama, ama, oilluei afixia ikesi dutzau. (AA ArrasEus, 215. o.). / Goazen txori-apixak ikastera.. Ik. ikasi.. abixondoko arrautza, . (-). "Huevo de reclamo.. Postizua arrautzia. Abixara jun deittian arrautzia eitteko! Bestela oillo batzuk manixia hartzen juek eta beste leku batera juten dittuk abixan ein barik" (Eibetno).. Sin. ondoko.. |
arbide, arbidía (Eib.). (d). izena. (Eibar.) ARRIBIDE. "Calzada, camino empedrado.. Bide-txingor onek arbide batera joten dau.. Ik. galtzára. |
Gaztanberazko eskuak euki. (-). esaera. Gaztanberazko eskuak dauzkak ala? esaten zaio dena lurrera jausten zaionari. . |
geldi egotekua ez izan. (b). esapidea. Mugitua izan.. Solamentian zuen anai ori be ezton geldi egotekua.. |
fundámentu, fundámentua. (b). izena. Ganora. Energía, formalidad, garbo.. Eguardixa ta oinddio bazkaixakin asi barik. Zelako fundamentu gutxi daukazun.. .. fundamentuz, . (-). esapidea. . Sin. gánoraz.. fundamentu gutxiko, . (-). esapidea. . Sin. gánora gutxíko.. |
errosaixua euki. (c). esapidea. Maldizioka jardun.. Arotzak zeukan errosaixua. Itxuria egurra zerenak janda zeuan. . Sin. dótriñia euki. |
3. errosaixo, errosárixua. (c). izena. (Eibar.) ERROSÁRIXOKO AZUR, -A (EIB.). Bizkarrezurra.. Mariak esan dau eztatorrela mezetara, errosaixoko miñez dabillela ta. Klem./ Eskillaretan jausi eta errosarixoko azurra ausi jako. (Etxba Eib). |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.