Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| éko, ékua. (b). izena. Oihartzuna. Eco. . |
| 2. ekiñaldi, ekiñaldixa. (b). izena. Hasialdia, jardun aldia. Envite, acometida.. Ekiñaldi baten ezin bozue pianua etxera jaso, bittan jasokozue. . |
| 2. eldu, eldúa. (b). adjektiboa. Maduro, -a.. Elduak eta gordiñak, danak jan giñuzen.. Ant. berde. Ik. gordíñ. |
| 3. eldu. (a). dio aditza. Agarrar, asir.. Besotik eldu ta egundoko erretolikia bota zostan./ Belarrittik eltzen botsut ikusikozu.. Sin. ebátu, obátu. |
| ékiñ. (a). dio aditza. Hasi. Empezar algo, comenzar.. San Jose... kendu ta jaixten ekiñ (ardiak). Hil./ Lanai ekin notsan da akabau arte enitzan geratu./ Ekin gontsan pelotan da azkenerako izardittu./ Irixak ekin jaue saltoka, jo batera ta jo bestera. Ben.. Adinekoek NOR-NORI-NORK gisa jokatzen dute. Askotan NORI ez da agertzen esaldian: Pelotan ekin gontsan./ Zarataka ekin zotsan, etab. Gaur egun askok asi bezala (NOR) jokatzen du.. Ik. ási, laga. |
| 1. egurtu. (b). du aditza. Paliza eman. Dar una paliza, apalear.. Isilik ezpaago egurtu eingo aut. . |
| 2. egurtu, egurtúa. (b). izena. Paliza.. Tontoarro orri egurtu on bat komeni jako. . Ik. sómanta. |
| egúsarittako errópa, egúsarittako erropía. (d). izena. (Oñati.) EGUSITTAKO. Jai egunetako arropa. Ropa de fiesta.. Zer eitten dozu zuk astelen buruzurixan egusarittako erropia jantzitta.. Egusittako ahoskatu ohi da. Ia galdua. |
| eguzki. (-). Ik. éuzki. |
| ei. (b). I. Omen.. Elgetan oinddio edurra ei dao./ Gasolinia merkatu biar ei da./ Ez i dator afaltzera. . I bakarrik entzuten da askotan.. |
| Eibar. (a). IBAR (UB.). Deba Ibarreko herria.. Eibarko txitia, oillo, . (c). esaera. Eibartarrek beti izan dute maila bat gorago egotearen fama. .. Beste leku batzutan pentsau orduko, Eibarren egin, . (-). esaera. Plazentziarrek eibartarrez esaten ei dutena. (SM Zirik). Eibartarrak egiteileak izan dira beti... |
| Beste leku batzutan pentsau orduko, Eibarren egin. (-). esaera. Plazentziarrek eibartarrez esaten ei dutena. (SM Zirik). Eibartarrak egiteileak izan dira beti.. |
| Eibarko txitia, oillo. (c). esaera. Eibartarrek beti izan dute maila bat gorago egotearen fama. . |
| eiñían. (c). juntagailua. IÑIAN. Eginean, zorian. Precedido de participio, a punto de, en un tris de.. Zuen basarrixa jausi eiñian dago./ Txixaguriak urten eiñian egon naiz frontoian./ Errebentau eiñian jarri giñan babaz.. I. |
| éjenplo, éjenplua. (b). izena. Ejemplo.. Ejenplo txarra emoten jatzu seme-alabei. . Ik. porréjenplo. |
| ekaitz. (-). Ik. denporale. |
| ekáiztu. (d). da aditza. Matxorratu. Volverse estéril un animal (la vaca, mayormente).. Matxorratu ein dda. Bei ekaiztutakua. Matxorratu ein ddok, ekaiztu ein ddok. Don./ Ekaiztua be esaten da izendakuai, jeneralian, baiña bestiai matxorria. Don. . Ez diot beste inori entzun. Emakumeez ere esan omen daiteke.. Ik. matxórratu. |
| ekárri. (a). du aditza. Traer.. Inperatiboa bizirik dago adinekoen artean: zuk EKÁTZU edo EKATZÍA, hik EKÁK edo EKAKÍA (m), EKÁN (n). Ekatzu kartera ori, neria da ta./ Ekak segia puxkat zorroztu daidan; edo ekakia segia... (testuinguru berdintsuan erabiltzen badira ere badirudi ekakia persuasiboagoa dela eta ekak/n aginduzkoagoa)./ Ekan nere jertsia, konpondu ein bia jonat eta. Ubera aldera pluralgile eta guztikoak ere entzun daitezke: zuk EKÁTZUZ, ik EKÁTZIK (m) eta EKÁTZIN (n). Azentua azken silaban ere jarri ohi zaio. . |
| ekibókau. (a). da-du aditza. Equivocar-se. . |
| ekibokazíño, ekibokaziñúa. (b). izena. Equivocación.. Or ekibokaziño aundixa daukazu. . |
| 1. ekiñaldi, ekiñaldíxa. (b). izena. Saio luzea, lanaldia. Sesión de trabajo de cierta dureza o duración.. Zu obetik jaiki orduko nik ekiñaldixa eindda neukan bedarra ebaitzen./ Liburukote orrek ekiñaldi ederra dauka leitzen. . Ik. egiñáldi. |
| Edurren gaiñeko egua, ezin izan berua. (-). esaera. (Oñati.) (Izag Oñ).. |
| (geldi) egotekua ez izan. (-). esapidea. Oso aktiboa izan.. Jesus! ori be ezton egotekua. . |
| banenguan ba ni. (c). esapidea. Harrituta nengoen.. Banenguan ba ni... Zeozegaittik etzan aspaldixan etortzen. . |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.