Skip to main content

adierazkorra

  • puzkárrontzi, puzkárrontzixa. (b). adjektiboa. (adierazkorra.) Puzkartia.   Pedorrero, -a.. Oin be bota dok e, puzkarrontzi.. Ik. purrutéro, puzkárti.
  • saillían. (c). adberbioa. (adierazkorra.) Bereizketarik egin gabe, asko. Sin hacer excepciones, indiscriminadamente, muchos.. Zezenak saillian eretxi zeban jentia./ Suspensuak saillian etaratzeittu./ Aspaldixan Bergak partiduak saillian galduittu./ Kanpuen e emakumiak danak saillien eitte eben lana. Mertz./ Don Manuel. Dotriñia preguntau saltanduan. Ez ekin da saillian, e. Da!, oiñ lelengua, oiñ erdikua, oiñ atzenekua. Hil. . SAILLIAN-SAILLIAN ere bai honelakoetan: Mozkorra saillian-saillian jabik kalian. .
  • 2. sáke, sákia. (b). izena. (adierazkorra.) Jateko gaitasun handia.   Apetito, capacidad de comer.. Kriston sakia jaukak Pellok. .
  • 3. sálto, sáltua. (a). izena. (adierazkorra.) Aldea.   Diferencia.. Zuk esandakuan eta periodikokuan artian salto dezentia dago./ Ogei milla duro inguru kostako jatzu. Or ibilliko da salto aundirik barik. .
  • 2. sandiós izan. (c). esapidea. (adierazkorra.) Norbait handiustekoa dela esateko konparaketa gisa erabilia honelakoetan:. Batzuek sandios diela uste juek eta gero ezebez./ Ze uste jok pa orrek, sandios dala, ala?.
  • sanidáde, sanidadía. (b). izena. (adierazkorra.) Patxada handia . Lanera joan barik eta telefonoz abixau bez; ik daukak sanidadia./ Arek daukan sanidadiakin oinddio galanta aziko da. .
  • sanókortxo, sanókortxua. (c). izena. (adierazkorra.) Sanidade handikoa.. Aura dok sanokortxua, aura. . Ik. sanópotro.
  • sanópotro, sanópotrua. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Kirten xamarra.   Majadero (con una connotación más suave).. Aura dok sanopotrua aura, kriston izotza ta manga utsian. . Ik. sanókortxo.
  • sásitza, sásitzia. (b). izena. (adierazkorra.) Sasi askoko lekua.   Zarzal.. Zuen etxaburuan jaok sasitzia./ Sasitzatik urten ezindda kristonak ein giñuztan. . Sin. sasíarte.
  • sasoetáko, sasoetakúa. (c). izenlaguna. (adierazkorra.) Aspaldikoa, honelakoetan: . Sasoetako kontuekin zatoz... .
  • sasoia da.... (c). esapidea. (adierazkorra.) Denpora asko da.. Sasoia da autobusa pasau dala....
  • sekúla sántuan. (c). adberbioa. (adierazkorra.) SEKULA SANTA(N). Nunca, jamás.. Etzaittez sekula santuan gurera etorri./ Sekula santa etxuat ainbeste perretxiku ikusi. . Azen.: sékula sántuan ere bai.. Ik. sekulaixúan.
  • sekulaixúan. (c). adberbioa. (adierazkorra.) Sekularioan, sekula ere ez, sekula santuan.   Ni en larguísimo tiempo, ni en un siglo.. Asi gaittien serixo lanian, bestela eztou sekulaixuan akabauko./ Oin daroian martxiakin eztau sekulaixuan euskeraz ikasiko.. sekula santuan eta sekulaixuan Sin. gisa erabiltzen dira testuinguru batzuetan.. Ik. sekúla sántuan.
  • tabernazúlo, tabernazulúa. (b). izena. (adierazkorra.) Taberna. Zentzu peioratiboan, gisa honetako esaldietan.. Mendixan obeto, egun guztia tabernazuluan sartuta baiño. . TABERNAZULUAN SARTUTA, batik bat..
  • 2. tajutu. (c). da aditza. (adierazkorra.) Nahikoa jan edo edan.   Saciarse de comida o bebida.. Ze, oiñezkero tajutuko itzan orraittio. . Sin. itxuratu.
  • takarrára, takarraría. (b). izena. (adierazkorra.) TAKARRADA. Dinbirri-danbarra.   Estruendo, ruido.. Lope atzeko tontorrian erezen falanjiak, da Udelaxko Egomendiñ gorrixak, San Mielen gorrixak, da ango takarradia. Fran./ Osintxuarrak etortze zien Uberara takarraria darixola./ Bart demaseko takarrarak izan die (trumoi-otsak). .
  • támaiñuko, támaiñukúa. (c). izenlaguna. (adierazkorra.) A zer nolako, esaldi adierazkorretan.. Oiñ espabillauta dago, baiña, txikittan tamaiñuko burugogorra izan zan ori. .
  • támaiñutik fuérako, támaiñutik fuérakua. (-). esapidea. (adierazkorra.) TÁMAIÑUTIK KÁNPOKO. Fuera de tamaño, excepcional.. Txala jaukau tamaiñutik fuerakua./ Ointxe be bota dok gizurra tamaiñutik fuerakua. .
  • tart eiñ. (c). aditza. (adierazkorra.) Hautsi, eten.. Sokiak tart eiñ da danak ankazgora. .
  • 1. tipírri-táparra, tipírri-táparria. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Ganora eta grazia andikoa; aldi berean berriketatsua ere bai.   Persona salerosa.. Ba bat ola salerosia danian ero, tipirri-taparria. Klem./ Eztau emoten, baiña tipirri-taparria da aura. . Emakumeez, batez ere..
  • tontólapiko, tontólapikua. (b). adjektiboa. (adierazkorra.) Borono, tonto (gehienetan ez zaio zentzu iraingarriegirik ematen).. I tontolapiko, kendu ari ortik, kotxia etara bia juat eta./ Dana sorgiña zan orduan. Personak zien, tontolapiko pilla bat. Da gero pistolia jarri zanian dana ziero amendau. Mertz. .
  • tontólisto, tontólistua. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Espabilado, aprovechón, que se hace pasar por tonto, -a o despistado, -a.. Etxok ez rondarik pagauko, tontolisto ederra dok ori.. Ik. listopasáu.
  • triponéro, triponerúa. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Tripazaia.   Amante del buen comer.. Zuen aittajuna triponero majua zuan.. Sin. tripóso, -a.
  • tripóntzi, tripóntzixa. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Glotón, -a.. I, tripontzi, laga bestiendako be zerbaitt. . Apelatibo gisa, batik bat.. Ik. triponéro.
  • 2. tripotx, tripotxa. (-). izena. (adierazkorra.) Tripatxoa. . Zelako tripotxa bota dozun..