adierazkorra
- igualéko, igualekúa. (b). izenlaguna. (adierazkorra.) Berdina, antzekoa, baina enfasiaz eta ezezko zentzuzko esaldietan. Igual, semejante, pero sólo en frases enfáticas y de significado negativo.. Donostia eta Bitorixa igualekuak dittuk neguan!/ Bixak antzera estudixau arren etxittuek igualeko notak etaratzen./ Urtetan fundiziñuan ibilittakua dok ori. Igualeko bizimodua jaroiak oiñ. .
- infarnuko txerren, infarnuko txerrena. (d). (adierazkorra.) INFARNÚKO ETSAI, TXERREN, TXARRAN (OÑ.). Deabrua.. Infarnuko txerrena baiño okerraua da gure mutiko ori./ Txerren danak baiño okerraue. (Lein.)./ Txerren baiño gogorraua. . Konparaketa hauetan, batik bat..
- kakóntzi, kakóntzixa. (b). adjektiboa. (adierazkorra.) Kakatia.. Ume kakontzi onekin ezin ddot burutu. . Haurrez bereziki..
- kalbóso, kalbosúa. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Burusoila, gutxi edo asko. Calvo, en mayor o menor grado.. Bai, ezautukok, alako surluze kalboso bat beti zaratia darixola ibiltzen dana. .
- káusk!. (c). onomatopeia. (adierazkorra.) KOSK, KLAUSK . Onomatopeya que indica acción de morder.. Zuen txakurrak kausk ein ddost ipurdittik./ Txakurrak, gutxien uste danian, kausk./ Gure aatiak txitxaria ikusi orduko klausk eta barrura. .
- 5. kerten, kerténa. (c). izena. (adierazkorra.) Zakila, handia batik bat.. Atzo pornua ikusten egon giñuazen eta arek jaukan kertena. .
- 2. lángintza, lángintzia. (c). izena. (adierazkorra.) Ekintza kaltegarria. Estropicio.. Uraundixak eittu langintzak Bizkaixan./ Au da langintzia ein dabena basurdiak patatatan.. Sin. biárgintza.
- 2. laztan, laztána. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Maitea. Amado, -a.. Ez eiñ negarrik, nere laztana. .
- lekútan. (b). adberbioa. (adierazkorra.) Zein urrun. Cuán lejos.. Aspirinia bia dozula? Lekutan dago farmazia. . (Adierazkorra, ondorengo guztiak bezala). LEKU EDERRÍAN ere bai..
- 1. madarikatu, madarikatúa. (b). adjektiboa. (adierazkorra.) Maldito, -a, puñetero, -a.. Txakur madarikatu orrek eztosku lotan laga./ Pasauko al da krisis madarikatu au. . Sin. madarigaiñeko, -ue. (Leintz)..
- 2. májo, májua. (a). adjektiboa. (adierazkorra.) Ona, ederra, galanta. Menudo, -a.. Bazkai majua ein giñuan iñon kontura./ Zartara majua artu najuan arbolatik jausitta./ Kaxkajo majua eindda ago i.. Mugatuan, batik bat. .
- 3. majo. (a). adberbioa. (adierazkorra.) Ederki (adkor.). Bien, bonitamente.. Medikuak majo bizi die gaixuei majo kobrauta./ Majo dabill aura aittan kontura. . májo izán be, . (b). esapidea. Ederki izan be, ederra kontua.. Nik gertau ta ik jan. Majo izan be. ..
- makála izan. (b). esapidea. (adierazkorra.) Ederra izan.. Iñoi esan biarra dauka, makala da ba bera. .
- mákiña bat. (b). zenbatzailea. (adierazkorra.) MAJIÑA BAT (ANTZ.). . Asko eta asko. Cuántos.. Makiña bat badago lan barik. . mákiñatxo bat, . (c). (adierazkorra.) "Makiña bat" indartuta.. Makiñatxo bat nagi bizi dok gure kontura...
- mákiñatxo bat. (c). (adierazkorra.) "Makiña bat" indartuta.. Makiñatxo bat nagi bizi dok gure kontura..
- malapartáu, malapartáua. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Aldrebesa (bai lekua, bai pertsona), suerte txarrekoa, gauzak aldrebes irteten zaiona. Se dice, sobre todo, de las personas o parajes abandonados de la mano de Dios.. Familixa orrek suerte malapartaua dauka, gero./ Ondo malapartaua dok gizajuoi./ Paraje malapartauan dago Aizpurutxo. .
- markia izan. (c). esapidea. (adierazkorra.) MARKIA BOTA. Haundia, gogorra izan, bota.. Markia da gero beti berandu ibili biarra./ Gatzan ordez azukarra ekarri? Ik bota dok markia. .
- mesédez eta fabórez. (b). esapidea. (adierazkorra.) Ixilik egon ari mesedez eta faborez.. Ixilik egon ari mesedez eta faborez. .
- mimóntzi, mimóntzixa. (b). adjektiboa. (adierazkorra.) Mimozalea. Mimoso, -a.. Mimontzi majua eindda dago zuen txikixa./ Ixildu zaittez, mimontzi. .
- modutáko, modutakúa. (c). izenlaguna. (adierazkorra.) A zer nolako, harridurazkoetan. Menudo, -a.. Modutako soiñokua zeroian Pilik (berezia)./ Modutako atxurra laga dostazu (eskasa edo). .