Skip to main content

juntagailua

  • 2. -az batera. (b). juntagailua. -AZ BAT. Denborazko bateratasunezko esaldietan: ikusixaz batera edo bat, agertuaz batera edo bat.... Adinekoen ahotan oso arruntak dira. Gazteagoetan -tziaz batera edo -tziaz bat dira erabiliagoak eta nagusitzen ari direnak. Pelikulia astiaz batera aillegau naiz./ Esatiaz bat akordau nitzan./ Ikusixaz bat ezautu dot./ Erbixa agertuaz batera bota zotsan tirua. Lau forma hauetatik bi dira askogatik erabilienak: -az bat eta -tziaz batera. .
  • -en lékuan. (b). juntagailua. -en ordez. . Kabiarran lekuan angulak egon izan balie etzan asko sobrauko..
  • -enán be. (c). juntagailua. Baldin ba... ere, badaezpada ere, partizipioari erantsirik.. Gaur lotutako garixa mutxurtu ein biako da, lanbrua egiñenan be./ Norbaitt etorrienan be beti eukitzen dot patxar botillia..
  • áaittik. (c). juntagailua. ÁGAITTIK. Hargatik, hagatik. Por ello, por aquella razón. . Dirua zor notsan eta aaittik eneban nai berakin kalian trink eitterik./ Gerra denboran frentian erdixan geratu giñan, da aaittik alde egin biar izan giñuan etxetik. . Gaur egun orregatik edo orregaittik da esanagoa. komentario 1

  • abér. (a). juntagailua. Ea.   A ver.. Ni kalera noia eta aber ondo portatzen zaten./ Preguntau dost aber nun laga ziñuan bere guardasola./ Aber noiz etortzen zaten gurera, aspalditxuan etzate agertu ta.. Zehar galderetan. Azent.: áber ere bai.. Sin. ia. aber ba, . (-). . 1. aber ba, . (b). interjekzioa. A ver pues. . Maria! aber ba ! Bazkaltzeko ordua izango da oiñezkero.. Presa eman nahi denean eta horrelakoetan erabiltzen da.. Sin. ia ba!.. 2. aber ba, . (b). juntagailua. Ea egia den.   A ver si.. Aber ba bakaziño on batzuk pasatzen dittuzuen./ Kaguen zotz, ixilik egon! aber ba gero eh. Sin. ia ba!... aber gero, . (b). juntagailua. Ea zera (gertatzen den).   A ver si.. Aber gero belarrondoko bat emoten dotsuten./ Aber gero zeu lan barik gelditze zan. Azentua goikoan bezala. Sin. ia gero. ..
  • 2. aber ba. (b). juntagailua. Ea egia den.   A ver si.. Aber ba bakaziño on batzuk pasatzen dittuzuen./ Kaguen zotz, ixilik egon! aber ba gero eh. Sin. ia ba!.
  • aber gero. (b). juntagailua. Ea zera (gertatzen den).   A ver si.. Aber gero belarrondoko bat emoten dotsuten./ Aber gero zeu lan barik gelditze zan. Azentua goikoan bezala. Sin. ia gero. .
  • ái danez. (d). juntagailua. Agi danez, dirudienez. Behin bakarrik jaso dugu.. Erle-batzia, ai danez e, kapela aundi bat jantzi, orrek len zeak zien ba, kapela beltzak... Hil.. Ik. erlé-bátze.
  • áiketa... arte. (b). juntagailua. Harik eta.   Hasta que.. Ez ari emendik mobidu aiketa nik esan arte./ Etzeban bape lanik eitten, aiketa bialdu eingo zebela esan zotsen arte.Eli./ Ortxe jaio ta ortxe bizi, aiketa gerria zertu arte. Aiketa euskaldunak izatera aillegau arte ikasi ein biakou erderia be. Don..
  • áiñ. (a). juntagailua. Hain.   Tan.. Patatak eztie ain karuak..
  • áiña. (a). juntagailua. Adina.   Tanto. Kantitatezko konparaziotan erabilia.. Orrek zuk aiña badaki.. Sin. ainbat, beste. Ik. láiñ.
  • 1. ainbat. (c). juntagailua. Adina, beste. Kantitatea konparatzeko.. Ik ainbat lan katakumiak pe eitten jok.. Gutxi erabilia.. Sin. áiña, beste.
  • 2. ainbat. (b). juntagailua. Tanto. (mejor, peor, etc.). Ezpaiz etortzen, ainbat txarrao euretzat./ Politta izatiaz aparte, jatorra bada, ainbat obe..
  • 4. ainbat. (c). juntagailua. Zenbat... hainbat, esaldi konparatiboetan.   Cuanto más... más..., en frases comparativas. . Zenbat eta aundixaua, ainbat eta mozoluaua..
  • 5. ainbat. (c). juntagailua. Hainbeste.   Tantos, tantas.. Ainbat gauzatan sartuta nabill eze, azkenian danak gaizki eitteittut.. Sin. ainbeste (gehiago erabilia).. Sin. áinbeste.
  • áinbeste. (a). juntagailua. Hainbeste.   Tanto, tanta.. Eztot sekula ainbeste jente ikusi.. Onenbeste eta orrenbeste gutxiago erabiltzen dira orain, eta hauen lekuan ainbeste nagusitu da..
  • 1. ala. (a). juntagailua. Galderetako juntagailu disjiuntiboa.. Zinera ala dantzara joango ga?. Ik. ero.
  • 1. ala be. (b). juntagailua. Batez ere.   Sobre todo.. Deportista ona da, ala be pelotan./ Jente asko etortzen da Bergara, ala be neguan..
  • 2. ala be. (b). juntagailua. Hala ere. Iritzizko aditzen aurrean (uste, pentsau  ) erabiltzen da, indartzeko.. Bazatozte? Ala be pentsatzen giñuan zeoze pasau ete jatzuen bidetan./ Ala be uste neban enebala sekula akabauko lan petral ori..
  • ála ta be. (b). juntagailua. ÁLA TA GUZTÍZ BE. Hala eta ere.   Aun así, a pesar de todo.. Botillerdi pattar eran zeban da ala ta be etzan mozkortu./ Bera zan txikixena, ta ala ta be irabazi ein zeban./ Iruretan bazkaittara ta ala be bera asarre.
  • 3. apárte. (c). juntagailua. Izan ezik.   Excepto.. Sukaldiaz aparte, etxe geixena erre jakue./ Len esandakuaz aparte mutill ona da./ Ortik aparte eztaukat ezer esateko.. ZEREZ edo ZERTATIK aparte. .
  • 4. apárte. (b). juntagailua. Gainera.   Además.. Lenguaz aparte beste problema bat pe badauke..
  • 2. arren. (a). juntagailua. Xede-kausazko atzizkia.   -gatik.. Angulak jatearren enitzake ezta etxetik pe urtengo. .
  • 1. arren. (a). juntagailua. Nahiz eta. Juntagailu kontzesiboa.   Aunque.. Ezin dda nai izan arren. .
  • 2. ártian. (a). juntagailua. Artean, hala ere.   Todavía, aun así.. Amabost eguneko jaixak dauzka ta artian be kejau eitten da. . Artian edo artian be..