adberbioa
- 1. modu onian. (b). adberbioa. Era onean. Con buenas maneras, con corrección.. Modu onian eskatu zostan dirua..
- modu-moduan. (b). adberbioa. Berdin-berdin, honelako esaldietan:. Basarrixa leengo modu-moduan jaukek oinddio. . komentario 1
- modútan. (c). adberbioa. (adierazkorra.) De qué manera, hay que ver cómo.. Modutan gaiztotu jatzu eskuko heridia./ Modutan azi da aspaldian zuen mutilla. .
- 1. moduz. (c). adberbioa. Modu onean; prezio onean, batik bat. . Moduz erosi giñuan etxia./ Moduz jaten da taberna orretan./ Beste baten alemanei emun gontsen guk sustua demasa. Bai, eta moduz gaiñera, e. Klem. (AA BergEus, 339. o.). . komentario 1
- mormóxetan. (b). adberbioa. MURMUXETAN. Inoren ezkutuan gaizki esaka. Murmurando.. Aurretik leun-leun eingotsu ta gero mormoxeta baten jardungo dau egun guztia./ Beti uezabagaittik mormoxetan ibiltzen die bixak.. MORMOXETAN IBILLI edo JARDUN, batik bat. .
- murgillían. (c). adberbioa. Buceando.. Murgillian pasatzen zeban presia aldenik alden./ Murgillian arrapatzen zittuan anborraiñak presapian. .
- murmurka. (-). adberbioa. "Marmar eginez.. Lenguan mutil bat etorri zan galtzetin saltzen, enotsan ezer erosi eta murmurka baten jun zan." (Lar Antz).. Sin. marmarka..
- musútruk. (d). adberbioa. Hutsaren truke, doan. Debalde, por la cara.. Ze uste dok pa iri musutruk emungostela lentejak Parisen./ Taberna onenetan jan, zinera, diskoteketara..., eta dana musutruk. .
- naási. (b). adberbioa. Nahasi, nahas-mahas, batera. Mezclado, revuelto.. Armaixo aretan txorixuak eta gailletak danak naasi dare./ Maixu orrek aditza ta deklinabidea dana naasi esplikatzen dau./ Neskak eta mutillak naasi juaten ga autobusian. .
- náitta. (a). adberbioa. Apropos, berariaz. Queriendo, a propósito.. Mutikuak naitta apurtu dau florerua./ Naitta be ezin dda alako kertenkerixaik eiñ.. Sin. aprópos. náitta naiézko, náitta naiezkúa. (b). izenlaguna. Condición necesaria, "sine qua non".. Lan ontarako naitta naiezkua da euskeria.. Sin. derrigorréko.. náitta náiez, . (b). adberbioa. Derrigor. A la fuerza.. Biar Donostiara joan biarra daukat naitta naiez.. Azen.: náitta naiéz ere bai. Sin. gure eta gure ez (Lein.).. Sin. derrigor..
- náitta náiez. (b). adberbioa. Derrigor. A la fuerza.. Biar Donostiara joan biarra daukat naitta naiez.. Azen.: náitta naiéz ere bai. Sin. gure eta gure ez (Lein.).. Sin. derrigor.
- 3. narras. (c). adberbioa. NARRASIAN. Arrastaka. A rastras.. Burdi atzian narras ekarri dou piñua./ Gurera datorren ura erretenian bide askuan narrasian etorrittakua da. . narras, narrasian, tatarras, tarrasian hitzek arrastaka esan nahi dute. Dena dela, azken adibidean ezingo litzateke ura tatarras edo tarrasian etorri esan ahal izango, hauek norbaitek tiratzen duenean esaten baitira. Narras edo narrasian, ostera, bai berez datorrenean, bai norbaitek arrastaka ekartzen duenean. Narraska ere berdin.. Ik. tatárras, narraséko.
- narrugorríxan. (a). adberbioa. NARRUGÓRRI. Biluzik. Desnudo.. Narrugorrixan eitten da onduen lo.. Sin. narrútsik, billósik. narrugorrixan jarri, . (-). NARRUGORRI JARRI. Desnudarse.. Narrugorri jarri erain josten.. Sin. billóstu..
- narrútan. (b). adberbioa. Narrua jotzen. Haciendo el amor, follando.. Narrutan jiarduen jente guztian aurrian. .
- narrútsik. (c). adberbioa. Narrugorrian. Desnudo.. Gutxi samar erabilia.. Sin. billósik, narrugorríxan.