Ubera
- a. (a). izenordaina. (Angiozar., Eibar., Leintz., Oñati., Ubera.) Hura. · Aquel. . A da nere anaia.. komentario 1 Sin. áura.
- báldo, baldúa. (c). (Ubera.) Suegurra gainean txikitzeko erabiltzen den egur pusketa handia. Pedazo grande de madera sobre la cual se trocea la leña a hacha.. Aixkoria balduan sartuta dago.. Don.k dio beraiek supiñ deitzen diotela honi, eta baldo dela bringagai den edozein egur pusketa handi.. Sin. súpiñ, trontzil. Ik. trangábel.
- eskóletxe, eskóletxia. (b). izena. (Ubera.) Casa escuela.. Auzuak einddakua da eskoletxia.. Etxeari berari baino gehiago Uberan eskolako atariari esaten zaio. Makiña bat jolas einddakuak ga eskoletxian. .
- garándu. (c). (Ubera.) KARANDU (LEIN.). 1. garandu, karandu (Lein.). (-). du aditza. Aletu. Desgranar alubias, guisantes, etc.. Polittoi, lagunduidazu babak garantzen. . Gutxi erabilia Bergara aldean. Sinonimoen artean aletu da zabalduena. Urkuldu eta irakurri ere esate dira... 2. garandu, . (-). da aditza. (eufemismoa.) (Leintz.) KARANDU (LEIN.). Mozkortu.. Atzo majo karandute etxeratu gintzen. . KARANDUTE. (Lein.). Mozkortuta...
- 1. ítxi. (a). dio-du aditza. (Angiozar., Leintz., Oñati., Ubera.) Utzi. Dejar. Orduantxe billurtu eta fubolai itxi ein nutzan. (AA ArrasEus, 186. o.) / Gaur panaderuak eztau ogirik itxi.. Osintxuko oso adinekoek ere bai. Iru ume itxi zittuan. Aniz. Mertzedesek dio itxi eta laga, bata zein bestea ezagutu dituela txikitatik.. Sin. laga.
- izardíttu. (-). (Ubera.) IZÁRTU (UB.). komentario 1 1. izardittu, izartu. (b). aditza. Sudar.. Asko izardittu naiz./ Eztozu kamiñeroik izardittuta ikusiko./ Eztau kamisetia izardittu be eiñ. .. 2. izardittu, izardittúa. (b). izena. IZARTU, -A. Sudada.. Egundoko izardittua artu dou pelotan. ..
- Langille txarrak kaka sarri, urrin joan eta nekez etorri. (c). esaera. (Ubera.) Uberan esaten den esaera. .
- 1. lar. (b). graduatzailea. (Angiozar., Leintz., Ubera.) Demasiado.. Uste juat lar aguro ibiltzen aizela autuen. .
- lez. (c). juntagailua. (Ubera.) LETZ. Legez, bezala, moduan. Como.. Erregian lez bizi aiz./ Tontuan lez engaiñau gaittue. . ZEREN LEZ. Baita ZENBAT LEZ, honelakoetan: Zenbat letz etxoin biot?/ Ordu bete lez egon giñan zaiñ. Ez da oso erabilia; mendebal aldera gehiago.. komentario 1 Ik. modúan. létxe, . (c). juntagailua. Legetxe, bezelaxe.. Etxia laga giñuan letxe topau dou.. LEZ indartuta. Gehiago entzuten da.. Sin. bezélaxe..
- líar, liárra. (c). izena. (Elgeta., Ubera.) LIGAR (EIB.), LEGAR. Legarra, gatzagia. Cuajo, sustancia con la que se cuaja la leche.. Gaztaiak prensan eitteittut baiña; lelengo eskuekin liarra emun; guk gatzarixakin eitteituu. Liarra esateotsau guk, paiña gatzarixa esaten dotse Gipuzkuan geixenak. Enr. . Ubera-Elgeta aldera esaten da.. Sin. gatzári.
- ólzar, ólzarra. (d). izena. (Ubera.) Abereen jana xehetzeko egurra. .