Kategoria gramatikala
Forma mugatua
etxékona
Aldaerak
etxokon, itxekon (Elos.)
Esanahia
Baserrietan teilatupe bereko etxebizitza; kalean pisu berdinekoa. (dena dela, hau oso aldakorra da toki batetik bestera) · En el caserío, la vivienda contigua que está bajo el mismo techado, en la calle, la(s) vivienda del mismo piso.
Esaera
- Etxekonekua, beti obia. Esaera. (Lar Antz).
Sinonimoak
Ikustekoak
- albóko, albokúa. (a). Izena. Pisu berean edo aldameneko etxean bizi dena. · Vecino que vive en el mismo piso o en una casa contigua. “Alboko guztiekin asarretuta ei dabill, ume zaratak diela ta eztiela.” aldamenéko.
- 3.aldeko, aldekúa. (b). Izena. Baserrietan, zure etxetik oso gertu “Juan zaittez aldekora ta emon daizuela gatz puxka bat.” Teilatupe batekoa den etxebizitzari etxekon edo besteko. Teilatupe diferentekoari aldeko. Dena dela, Txangala auzoko ugarrixarrek elkarri etxekoneko esaten diote, Ugarriaga biak elkarrengandik 200 metrora egonik. . Esamoldeak: aldéko eméndiko, aldéko eméndikua. (c). Izena. Aldekoan, hemendiko aldetik dagoen etxebizitza. “Aldeko emendikuan txarrixa il ddabe.” Artizak, —han jaioa naiz ni,— bi baserri eta lau etxebizitza dira, eta goiko hitzak erabiltzen ditugu. Andiko eta emendiko soilik ere esan ohi dira, zentzu berberaz. Andikuan izan naiz./ Emendikuan familixia izan dabe. Edozein modutan, gauza hauek asko aldatzen dira auzune batetik bestera.. aldéko ándiko, aldéko ándikua. (c). Aldeko baserrian, bi bizitzetatik urrunen dagoena, handikaldeko partekoa. “Aldeko andiko txakurra da ori. ”
Aipamenak
Aipamena bera | Egilea |
---|
Laburpena
etxékon, etxékona.
(b).
Izena.
etxokon, itxekon (Elos.).
Baserrietan teilatupe bereko etxebizitza; kalean pisu berdinekoa. (dena dela, hau oso aldakorra da toki batetik bestera) · En el caserío, la vivienda contigua que está bajo el mismo techado, en la calle, la(s) vivienda del mismo piso.
“Joan etxekonera ta gatza ekarri./ Itxekonak alde zeben gu ezkondu baiño zeoze lentxuao. JJp.”
ohar bat
bésteko.
Esaerak:
Etxekonekua, beti obia.
Esaera.
(Lar Antz).