Skip to main content

aldeko

juanmartin ·k erantsia Og, 04/20/2006 - 16:36 ·tan
Sarrera nagusia
Kategoria gramatikala
Forma mugatua
aldekúa
Esanahia
Baserrietan, zure etxetik oso gertu
Jakingarriak
Teilatupe batekoa den etxebizitzari etxekon edo besteko. Teilatupe diferentekoari aldeko. Dena dela, Txangala auzoko ugarrixarrek elkarri etxekoneko esaten diote, Ugarriaga biak elkarrengandik 200 metrora egonik.
Esamoldeak
  • aldéko eméndiko, aldéko eméndikua. (c). Izena. Aldekoan, hemendiko aldetik dagoen etxebizitza. Aldeko emendikuan txarrixa il ddabe. Artizak, —han jaioa naiz ni,— bi baserri eta lau etxebizitza dira, eta goiko hitzak erabiltzen ditugu. Andiko eta emendiko soilik ere esan ohi dira, zentzu berberaz. Andikuan izan naiz./ Emendikuan familixia izan dabe. Edozein modutan, gauza hauek asko aldatzen dira auzune batetik bestera..
  • aldéko ándiko, aldéko ándikua. (c). Aldeko baserrian, bi bizitzetatik urrunen dagoena, handikaldeko partekoa. Aldeko andiko txakurra da ori.
Aipamenak
Aipamena bera Egilea

Aurrekoa ikusi

Laburpena

3.aldeko, aldekúa. (b). Izena. Baserrietan, zure etxetik oso gertu Juan zaittez aldekora ta emon daizuela gatz puxka bat. Teilatupe batekoa den etxebizitzari etxekon edo besteko. Teilatupe diferentekoari aldeko. Dena dela, Txangala auzoko ugarrixarrek elkarri etxekoneko esaten diote, Ugarriaga biak elkarrengandik 200 metrora egonik. . ohar bat Esamoldeak: aldéko eméndiko, aldéko eméndikua. (c). Izena. Aldekoan, hemendiko aldetik dagoen etxebizitza. Aldeko emendikuan txarrixa il ddabe. Artizak, —han jaioa naiz ni,— bi baserri eta lau etxebizitza dira, eta goiko hitzak erabiltzen ditugu. Andiko eta emendiko soilik ere esan ohi dira, zentzu berberaz. Andikuan izan naiz./ Emendikuan familixia izan dabe. Edozein modutan, gauza hauek asko aldatzen dira auzune batetik bestera.. aldéko ándiko, aldéko ándikua. (c). Aldeko baserrian, bi bizitzetatik urrunen dagoena, handikaldeko partekoa. Aldeko andiko txakurra da ori.

Multimedia

Bisitarien oharrak