zaio
aáztu. (a). du-zaio aditza. ARAZTU. Olvidar. . Bi a ahoskatzen dira garbi. ARAZTU ere badio zenbaitek Bergarako kalean.
- 1. akordau. (a). zaio aditza. Oroitu, gogoratu. Acordarse.. Zure izena etxat akordatzen./ Akordau jatzu ogixa ekartzia?. akordauta be, . (c). esapidea. Akordatzen naizen bakoitzean; hura zen hura.. Guk pasau giñuzen gosiak. Akordauta be..... akordau eraiñ, . (b). aditza. Oroitarazi.. Akordau eraixozu biar dentistia daukala...
- 1. amorrátu. (a). da-zaio aditza. Biziki haserretu. . Rabiarse. Amorratu jakon da ostia soiñu baten asi zan./ Bestiei amorratu jakue, ta etara baba-beltzok, bidia bete, ortuan euzkan jenero danak bota araxe ta. Mertz.. NOR-NORI bezala adinekoek. . amorrátuta, . (c). adberbioa. Asko, oso.. Ari amorratuta gustatzen jako zinia... amorrátu eraiñ, . (b). dio aditza. Haserrearazi.. Ezidazu amorratu eraiñ.. Ik. gogaitt eraiñ, asarretu, entendidu, pentsau. Ik. entendidu, asarrétu, pentsáu, gógaitt eráiñ..
- arakáiztu. (d). da-zaio aditza. Zauri bat gaizki sendatu. Cerrarse mal una herida.. Esate baterako atzazkala galdutakuan gelditzen dan mamin-trontzua, gaizki osatutakua, esaten dok arakaiztu ein dala. Mamin-faltsua sortzen danian. Klem./ Gaiztotu esaten dok pasmua eitten danian, eta arakaiztu berriz len esan doguna. Klem. .
- ardúra izan. (a). dio-zaio aditza. Axola izan. Importar.. Bai, asko ardura jat neri./ Berandu bazatoz be, eztotsa ardura. . NOR-NORI edo NOR-NORI NORK, bata zein bestea..
- arnasía berótu. (a). zaio aditza. Arnasestuka hasi nekeagatik.. Elgetara orduko majo berotu jakun arnasia..
- arnasía estútu. (b). zaio aditza. Arnasa oso jarraian hartu nekeagatik edo osasun arazoengatik. . Arnasia estututa dauka ta eztakitt luzerako izango dan..
- arnasía joan. (c). zaio aditza. Arnasa gabe gelditu.. Baloiak estemanguan jo eta arnasia joan jako, ta etxako bela etorri. . Arnasía etorri:arnasa bere onera etorri..
- arrímau. (a). da-du-zaio aditza. NOR-NORI. Arrimar(se).. Arrimaukoittut oe bixak?/ Ezta arrimau be eitten gurasuen etxera./ Suai ez akixo geixegi arrimau.. Hirugarren adibidea NOR-NORI da (arkaikoa). . arrímauta bizi, . (b). esapidea. Ezkondu gabe elkarrekin bizi. Vivir arrejuntados.. Ez ekixan ala? Aspalditxotik arrimauta bizi i dittuk. ..
- asarrétu. (a). da-zaio aditza. Enfadarse. . Trankil esaixozu, ezta orregaittik asarretuko ta.. Adinekoek Nor-Nori bezala ere erabiltzen dute. Aittai asarretzen bajako ikusikozue. komentario 1 Ik. pentsáu, berotu. Asarretziak bi lan dauzka: asarretzia ta aixkiratzia, . (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz)...
- balíxau. (c). da-zaio aditza. Baliatu. Salmenta ona egin, askotan. Valerse. Hacer buena venta, a menudo.. Nik e, kalteik ein ddostanik e, eztot ikusi eta mesede ein ddostanik pe ezin neike esan, euskeriakin balixau naizela ni. Balixau naiz amentxe. Don./ Olañetakuak oso ondo balixatzen zien sagarrakin./ Aurten merke egon da ta etxaku bape balixau lekia.. Ikusten denez lehen bi adibideetako aditza NOR da: ZEREKIN baliatu. Azkena, ostera, NOR-NORI. Zaharrek azkena normal erabiltzen dute, baina gazteagoen artean NOR aditzaz entzun daiteke bakarrik. .
- begittándu. (c). zaio aditza. Imaginarse, figurarse, parecerle a uno.. Ikusi orduko zure alabiak ezkutuko zeoze bazebillela begittandu jatan, da enebillen oker./ Asieran oso leku politta begittandu jakon, baiña oso urrin zeuan kaletar batendako.. Galdu samartua. NOR-NORI. Iritzi eta pentsauren esanahi antzekoa du, baina hauek arrazoiari dagozkio gehiago eta begittandu berriz intuizioari, irudimenari, begiei.. Ik. begittazíño.
- 3. bérdin izan. (a). dio-zaio aditza. Dar igual.. Berdin jat edo dost, biak entzuten dira.. Sin. igual izan.
- 1. biurrittu. (c). zaio aditza. BIURTU. Retorcerse, generalmente el pie.. Gaizki zapaldu ta ankia biurrittu jakon. . BIURTU ere bai testuinguru honetan..
- bost ardura. (b). dio-zaio esapidea. Bost axola, axola ez izan.. Bost inporta dotsa ari aman esanak, edo bost inporta dotsa ari aman esanak. .
- damútu. (b). da-zaio aditza. Arrepentirse.. Auraxe i zan urkamendixa; zela miiña paparrian bera etara-ban; ta sekula etxakola damutu. Hil. (AA BergEus)./ Ondo damutu jakon seme-alabei euskeraz erakutsi ez izana./ Zu ibili ola ta biar ero etzi damutuko jatzu./ Guardasola artu, bestela damutuko zate. . Adinekoek NOR-NORI ia beti. Gazteek NOR gehiago.. Ik. garbátu, dámu izan.
- 1. endregau. (a). dio-zaio aditza. ENDREDAU, ENDREAU. Nahastu (ileak). Despeinar(se).. Illiak endregau jatzu jertsia jartzerakuan. .
- 1. entendidu. (a). du-zaio aditza. Ulertu. Entender.. Eztotsut entenditzen ze esan nai dozun.. Oso adinekoek NOR-NORI ere bai. Oiñ au euskara batua ero ta, ta guri euskera batua ta ba ia etxaku entenditzen. Aniz..
- 2. entendidu. (d). du-zaio aditza. Gai batez jakin. Entender de algo, ser entendido en algo.. Orrek deporte asuntuan asko entenditzen dau. . Adinekoek NOR-NORI moduan ere bai, gezurra badirudi ere. Orri politikian gañian asko entenditzen jako./ Ze, neska asuntuan iri be entenditzen jak, ala? Azkuek «verbos de pasión» deitu zien; gure herrian jokaera berdina dute pentsau, amorratu, asarretu eta abarrek..
- 5. erre. (b). dio-zaio aditza. Escocer(se).. Umiak ipurdixa erreta dauka./ Ankaartia erre doste praka barrixak./ Galtzarpiak erre jatan maratoian. .
- 3. esan. (d). zaio aditza. ESATEN JAKO. Deitu, izena eman. (ESATEN JAKO(n) batik bat). Adaritxua ba, aurretik esaten jako billotx-adarixa, billotxa andik urtebete arte, ta gero adaritua, gero adarixa. Luis./ Gose-denporan makiña bat ogi-beltz jandakuak gaittuk. Basilloria esaten jakuan. Klem./ Negu guztia liñua iruten, irun esaten jakon, da juntau andra mordua ta, gero gabian errondia. Aniz.. Adinekoek asko erabiltzen dute. Adibide ugari aurki daiteke hiztegi honetan. . Ik. gaitzízen.