Skip to main content

zaio

  • estráiñau. (a). zaio aditza. Extrañarse.. Etxe aura ezaututa etxatak bape estraiñatzen nerbixotatik jota egotia.. Sin. txokáu. estráiñauta égon, . (a). esapidea. Harrituta, txokatuta, egon.. Estraiñauta nago zela eztan zarataka asi...
  • eztarri-gilíxa járri. (d). zaio aditza. Eztarria itxi.   Ponerse afónico.. Eztarrixa itxitta. Gero esaten juau “eztarri-gilíxa jarri jatak” ero “afoniko najak”. Don.. Ez diot besteri entzun..
  • garbátu. (c). zaio aditza. NOR-NORI. Damutu.   Arrepentirse.. Makiña bat aldiz garbatu jako gaztetan neskatan eiñ eza./ Ederki garbatu jatan lenao jakin ez izana.. NOR-NORI bakarrik.. Ik. damútu.
  • 4. geldittu. (c). zaio aditza. Buruan geratu, oroitu.. Sin. geratu.
  • 3. geratu. (c). zaio aditza. Buruan geratu, oroitu.. Au dok au, lengo gauzak danak jauzkat akorduan eta oingoik berriz etxatak ezer geratzen. . Adinekoek asko erabiltzen dute. . Sin. geldittu.
  • gogóra etorri. (b). zaio esapidea. Burura etorri, oroitu.. Etxatak gogora etortzen zeaittik asarretu zien. .
  • gogótik joan. (b). zaio aditza. Ahaztu.. Gogotik joanda neukan zure izena./ Etxat gogotik joan frailliak esan zostana. .
  • inpórta izan. (a). dio-zaio aditza. NOR-NORI. Importar.. Etxat bape inporta afaldu ezta be./ Ze inporta dotsa ari gurian pasatzen danak?/ Bai zuri inporta be Afrikako kontuak. . Inporta, inporta, inportako. Hiztun onek ez dute «inportatzen» esaten. NOR-NORI zein NOR-NORI-NORK: Etxat inporta zuk esaten dozuna, edo eztost inporta zuk esaten dozuna(k?)..
  • 3. jaiki. (c). zaio aditza. JEIKI. Zakila tentetu.   Empinarse el pene.. Orri oiñezkero etxakok jaiki be eingo./ Neska ori ikusi orduko jaikitze jatak.. Inoiz adinekoei entzun diegu bazirela antzina "pastillas Jaiki" esaten zitzaienak. Garaiko "Viagra", itxura denez.. Ik. tentetu.
  • 5. jaiki. (c). zaio aditza. JEIKI. Ehiza-aberea bere gordelekutik irten ehiztariak eraginda.. Nere muturran aurrian jaiki jatan erbixa.. Ik. paráu.
  • 2. kosta. (a). zaio aditza. Costar esfuerzo, tiempo. zaio ad.. KOSTA edo KOSTAU bukatua, KOSTA edo KOSTATZEN bukatu gabea, eta KOSTAKO etorkizunekoa. Kosta (edo kostau) jakun tabernia topatzia./ Gure neskiai kosta (edo kostatzen) jako etxera etortzia./ Kostako jatzue berriz aiñ ondo jatia. Hau guzti hau gero eta nahastuago dago.. kostía kósta, . (c). esapidea. Cueste lo que cueste.. Lasanera joan biou bazkaltzera, kostia kosta./ Kostia kosta, aretxekin ezkontzia nai juan. . Gure lagun artean zera esan ohi da udan: Goazen kosta aldera egun pasa, kostia kosta...
  • 1. kunplidu. (b). du-zaio aditza. NOR-NORK. Cumplir.. Makiña bat lan dauka danekin kunplidu ezindda. Kortatxon, dauke tio zar bat, larogetamar urte kunplidu jakon. Hil. . Urteak bete edo kunplidu egiten dira. Gazteek NOR-NORK darabilte: Ogei urte kunplidu dittu, baina adinekoei NOR-NORI ere entzun dakieke. Kortatxon, dauke tio zar bat, larogetamar urte kunplidu jakon. Hil..
  • lausúa eiñ. (d). zaio aditza. Nublarse la vista.. Eztakitt ze pasatzen jatan; ointxe be lausua ein jat bistan.. Ik. gandu.
  • oillártu. (d). da-zaio aditza. Harro jarri.. Oillartzen bajatzu, emon bi belarrondoko. .
  • okurrídu. (b). zaio aditza. Bururatu.. Zuri bakarrik okurritzen jatzu olako gauzak./ Okurritzia be eztok gutxi. .
  • 2. pentsáu. (a). zaio aditza. Iruditu.   Opinar, parecer.. Edurra ein bia dabela pentsatzen jat./ Ze pentsau jatzue gaurko pelikulia?. NOR-NORI jokaera bitxia du zenbait aditzek: asarretu, amorratu, entendidu, pentsau, garbatu, damutu... . Ik. entendidu.
  • 1. plantáu. (c). da-zaio aditza. Bat-batean haserretu eta frente eman; solaskideari, batik bat.   Enfadarse y enfrentarse súbitamente, generalmente con el interlocutor.. Dirua eskatu notsanian ganau edarra plantau jatan./ Gosiak dagonian eta afaltzera ezkoiazela esan ezkero, aura plantatzen dok bitxua./ Aura belaxe plantatzen da burrukarako.. Goikoen antzeko esaldietan: MUTILLA, GANAUA, BITXUA edo BURRUKARAKO... PLANTAU norbaiti. NOR-NORI batik bat. .
  • pusillótu. (c). zaio aditza. Pusiloz bete.   Llenarse de pústulas.. Olixo erria jausi jatan eta esku-gaiña ziero pusillotuta daukat. .
  • 3. tentetu. (b). zaio aditza. Zakila tente jarri.. Orri onezkero etxakok tentetzen. . Ik. jaiki.
  • tokáu. (a). da-zaio aditza. Tocar, corresponder.. Zeiñi tokatze jako fregaua eittia?. Bestalde, Ari tokau eitte jako esan ohi da, batzuetan ironiaz, honako honetan bezela: Gizon aberats batekin ezkondu ei zan Eibarko neska bat, eta andik puntuko joan ei jakon amai negarrez, gizonorrek keridia zeukala ta. Amorrek esan ei zotsan: "Badakizu ba, ari tokau eitte jako ta". . bai tokáu be astuái pólaiñak. (-). esapidea. BAI TOKÁU BE ASTUÁI KÓNFITTAK. Dagokiona baino jazkera dotoreagoa eramateagatik edo halako gauzengatik norbaitez adar-soinuan esan ohi den esapidea. .. tókatzeko be aundixá izan, . (c). esapidea. BAI TOKAU BE. Ezusteko txarra edo zelebrea gertatu. ..
  • txíndurrittu. (b). zaio aditza. Entumecerse, dormirse un miembro.. Ankia txindurrittu jat.. Azen.: txindúrrittu ere bai. .
  • txokáu. (b). zaio aditza. Harritu. Extrañar.. Etxata bape txokatzen ainbeste umekin zoratzia.. Sin. estráiñau. txokáuta egon, . (b). esapidea. Harrituta egon.. Txokauta nago zela eztaben diar eitten...
  • usáiña egin. (b). zaio aditza. Jaki bati usain txarra sortu.. Aragixai usaiña ein jako ta bota txakurrai. . Sin. usainddu.
  • 6. zurittu. (b). zaio aditza. Ilea urdindu.. Zela zurittu jatzun burua!.