du
- arúztu. (b). du aditza. Harantz eraman. Llevar hacia allá.. Maixa aruztu daigun armaixua sartzeko. .
- asmáu. (a). du aditza. Inventar, acertar, dar con la solución.. Illan azkenera zor barik aillegatzeko zer eiñ asmau eziñik nabill./ Zeiñek asmau ete juan lana. . Igarri eta asmau ez dira gauza bera, normalean. Igarri-k antzeman esan nahi du, intuitiboa; asmau, aldiz, deduktiboa..
- aspéldu. (c). du aditza. ÁSPELAK EIÑ. Aspelak egin. Hacer montoncitos de hierba, etc.. Bedarra aspelduta laga dot.. ÁSPELAK EI.
- aspértu. (a). da-du aditza. Aburrir(se), cansar(se).. Ni aspaldittik nago lanian aspertuta./ Umiak aspertu eitten die etxe barruan. .
- 1. astinddu. (b). du aditza. Sacudir, bien sea una alfombra, bien sea una paliza.. Astindduizu jertse ori, zuri-zuri daukazu ta./ Danen artian majo astinddu zeben. . Eskuz arropa garbitzerakoan igurtzi eta eragiteari ere bai. Jabondu, da gero uretan, urkorrientan, ur garbixan, astinddu. Don..
- astúndu. (b). da-du aditza. Ponerse pesado, aumentar de peso.. Egurra, busti ezkero, astundu eitten da.. Hona hemen hitza erabiltzen den beste testuinguru batzuk: Euri onekin lurra asko astundu da./ Egualdixa asko astundu dau./ Beixa badoia astunduaz (edo umeastunduaz) eta ez etara larrera. . Ik. umeastúndu.
- átxurran eiñ. (b). du aditza. ATXURRIAN EIÑ. Trabajar con la azada.. Ire eskuak atxurran eitteko baiño tabernarako obiak dittun. .
- 1. atxurtu. (b). du aditza. Lurra aitzurrez landu. Trabajar la tierra a azada.. Baiña, zetan atxurtu dozu ori, perrejilla ereindda neukan da. .
- 4. atzerátu. (b). du aditza. Pelotan, atzera bota pelota. Retrasar la pelota.. Pelotia geixao atzeratu biok. .
- 1. atzerátu. (b). da-du aditza. Retrasar(se), atrasar(se).. Erloju au oso atzeratuta dabill. Atzeratu ein ddabe jaialdixa. .
- 3. atzerátu. (c). du aditza. Atzera eragin. Desanimar.. Egualdixak jente asko atzeratu dau./ Aura eleuke atzeratuko ezta gerriak pe. .
- aukerátu. (a). du aditza. Hautatu. Elegir, escoger.. Enekixen zein praka aukeratu.. Hona hemen antzinako aukeraketa erretolika batzuk: 1. Don don Beledon, Beledongo elizan, zazpi gizon dantzan, zu mozkorra, ni mozkorra, nai duanak, nai duanak, kan-po-ra. Klem. 2. Zein da gauzarik onena, artaburua loratzen, aitatxo, amatxo, urra urra Pepetxo, ala kinkiñera, ala samurrera, Ramona Etxeberriko (edo beste edozein izen) jira bestaldera. Klem. “Ipurdiaz beera” ere esaten omen zen amaieran, eta akorduan ez duen beste zati bat ere ba omen zuen. 3. ... kroketa mas que kroketa, kroketa kabillón, niños de la playa, porronponpon, niño vete, a Portugalete, allí comerás fran-francés, italiano inglés.» (Ubera).. Sin. eskojídu, elejídu.
- áuldu. (c). da-du aditza. Makaldu, debildu. Debilitar(se), perder consistencia.. Joan dan egunetan ziero aulduta nabill./ Etxe orren abiak aulduta dare. .
- 1. aundíttu. (a). da-du aditza. Handi egin, hazi. Crecer, aumentar de tamaño.. Asko aundittu aiz aspaldixan./ Sukaldia aundittu dabe.. Pertsonez aundi egin gehiago aundittu baino. .
- 1. áusi. (c). du aditza. Quebrar.. Zentruan dago iztarrazurra ausitta.. Hezurrei buruz erabiltzen da ia bakarrik; osterantzean apurtu. .
- 2. áusi. (c). du aditza. (Oñati.) Likidoren bati (ura, esnea...) hotza kendu, baina berotu gabe.. Esnia ausitta dago, baiña gura badozu berotu be egingo dotzut. .
- ausnártu. (c). du aditza. Rumiar.. Ez emon txalai esneik ausnartzen dabillen bittartian./ “Beixa e, zer? ausnartu ete jok? Preguntau eitten dok orduan. Bestekaldera berriz e, ausnarrian dago, ondo dago. Don. . Ausnarran egin edo jardun da erabiliagoa.. Ik. ausnarrán eiñ.