Skip to main content

aditza

  • 2. trangau. (-). aditza. (Aramaio.) "Machacar. Ota puntak batzen ziren eta gero etxean maspildu egiten ziren ganaduari emateko. Ekintza horri trangau esaten zitzaion." (Orm Aram)..
  • trankílddu. (a). da-du aditza. Lasaitu.. Zeu ikusi arte enaiz trankilddu. .
  • tránpetan ibilli. (a). aditza. Hacer trampas.. Gure neskatillia tranpetan dabill..
  • trentzáu. (d). du aditza. Trentzak, kopetak egin, ilez, berakatzez, etab.   Hacer trenzas de pelo, ristras de ajos, etc.. Artu berakatzak eta joan trentzauaz./ Lenengo ondo orrazixa pasau ta gero trentzau.. Sin. trentzak eiñ. . Ik. kópeta, kordátu.
  • 4. trillúa eiñ. (c). du aditza. Soroan edo ortuan lurra oso bustia dagoelarik ibiltzeagatik lurra trinkotu eta eskastu.   Apelmazar la tierra labrada por pisarla cuando hay mucha humedad.. Etzaittez berakatz jorrara joan, trillua eingozu ta./ Obe giñuan etxian egon izan bagiña. Eurixa ein berri zeuan da trillua ein ddogu ortuan. .
  • tringótu. (c). da-du aditza. TRINGAU. Trinko bihurtu.   Hacerse compacto, denso, apelmazar(se).. Bizkotxua, arrotu biarrian tringotu ein jat./ Lur guztia tringotu dozu ortuan ibilitta.. Ik. zepátu.
  • trínk eiñ. (c). du aditza. TRILL EIÑ (LEIN., OÑ.), TONK EIÑ (EIB.). Topo egin, norbaitekin pasadizoan aurrez aurre aurkitu.   Encontrarse con alguien.. Kalian trink ein ddou ta eztost begiratu be eiñ./ Bein Donostiako taberna baten Bergako alkatiakin trink ein neban.. Sin. tope eiñ..
  • triskau. (d). aditza. TRIXKAU. Botatako egurrari adaxkak kendu.. Egurra bota eitte giñuan guk lenengo, eta gero esate giñuan trixkau, “trixkau dittuu”, eta orduan ia aste zan batzia. Mateo.. Sin. soilddu, apainddu.
  • 1. triskíllau. (d). du aditza. Ilea zela-hala ebaki.   Trasquilar.. Triskillau, ebagi ero; illia triskillau. Klem. . triskillau bat emon, . (d). esapidea. TRISKILLAU BAT ARTU. Nola-halako ile ebakialdi bat hartu edo eman.. Guk noizian bein triskillau bat artu ezkero naikua izeten juau. ..
  • 2. triskíllau. (d). du aditza. Apurtu, harriak uzta, adibidez.   Destrozar, por ejemplo el pedrisco la cosecha.. Arrixak jota triskillauta lagaittu artuak. .
  • tristetu. (a). aditza. Triste jarri edo triste bihurtu.. Asko tristetu giñan zu ola ikusitta./ Aspaldixan mutil ori tristetu ein da. .
  • trokau. (-). aditza. (Eibar.) Hezurren bat okertu.. Armailla igotzerakuan ankia trokau jata. (AAG Eibes). .
  • trote eiñ. (b). du aditza. (adierazkorra.) Escapar corriendo.. Laga poltsia ta trote ein zeban mutikuak eskolatik./ Txakurra!, trote ortik! .
  • 2. truk eiñ. (c). du aditza. TRUKE EIÑ. Trukatu, truke egin.   Trocar, cambiar una cosa por otra.. Nai bok zapatak truk eingo jittuau gure zapatak. . Sin. trukáu.
  • trukáu. (c). du aditza. Trucar, cambiar una cosa por otra.. Autua trukaukostat zaldixagatik.. Sin. truk eiñ.
  • 2. truke eiñ. (b). aditza. Trukatu.. Ik. trukáu, truk eiñ.
  • trumóiak jo. (b). du aditza. Tronar.. Bart trumoiak jo dau baiña eztau euririk eiñ. . Trumoiak jotzen duenean, San Pedro —edo «Goiko Manuel»— boletan dabilela esan ohi da. Eibarko lekuko batek dionez, errezu hau egiten ei zen: Santa Barbara, Santa Kruz, Jauna balixo zakiuz; iñuzentien ogixa, Jauna miserikordixa. (SB Eibetno)..
  • txakúrtu. (c). da aditza. Lotsagabetu, jenio eta jarrera txarreko bihurtu.   Volverse insolente y malhumorado.. Len etzan alakua baiña juiziua sartu zotsenetik ziero txakurtuta dago. .
  • txalílla bota. (c). aditza. Abortar una vaca. Don. .
  • txáluak jo. (a). aditza. TXALO EIÑ. Aplaudir.. Karreristak agertzen dienian jo txaluak./ Txalo ein zotsen Monzoni kalian pasatzerakuan..
  • txangáldu. (d). da aditza. Pertsona maxkaldu, indargetu, gaixoagatik, adinagatik edo edozergatik.   Debilitarse, perder la energía una persona.. Gaixua pasau zebanetik ziero txangalduta dago. .
  • txapíau. (c). dio aditza. (eufemismoa.) Lehiaketa bat edo dirua irabazi norbaiti; inoiz, lapurretan egin. Testuinguruak argitzen du.   Birlar; ganar una competición o dinero a alguien; a veces, robar.. Milla duro txapiau zoskuen kartetan./ Spriñian txapiau jotsan karreria.. Sin. linpíau. Ik. txápio, miáu eiñ.
  • txápio. (c). aditza. (lagunartekoa.) Irabazi, lapurtu.. Ikusikok, Retegi atzetik joangok partidu osuan da azkenian txapio./ Komunian neuan bittartian karteria txaketatik txapio.. Normalean esaldiaren azkenean jarria, inolako aditz laguntzailerik gabe. TXAPIO EI. Ik. txapíau, línpio.
  • txarola emon. (-). aditza. TXAROLAU. "Pavonar.   Galtzairuzko piezen gaiñazala ugartu ez dein oxido-kapa mehe urdin illunez tapatzia." (SB Eibetno)..
  • 1. txarrittu. (c). da-du aditza. (adierazkorra.) Zikin-zikin egin.   Ensuciar(se) mucho.. Ziero txarrittuta etorri die ikastolatik. .