izena
- árkiri, árkirixa. (d). izena. Erreka erdiko isla. . Zubietakoari hala deitzen zaio, eta baita Osintxun, Bolu parean, duela urte batzuk arte zegoenari ere..
- árko, arku, arkúa. (c). izena. Frutaren harra. Gusano de la fruta.. Aurten urrak, danak arkua dauke./ Sagar asko batu da, baiña geixena arkoduna.. Etim.: ar+joa, ziurrenik.. arkúak jo, . (c). Agusanarse la fruta.. Aurten arbola onek sagar ale erkin batzuk besteik eztittu emon, danak arkuak jotakuak. ..
- 2. arku, arkúa. (d). izena. Karobiaren labe gainaldean kareharriz egindako kupula formako egitura. Bóveda.. Ta a zerrau atzenengo sartze zan arrixak; aek itteban lotu, da a arkua eitteko laguntze akon zeakin, arrixa ipini aala atzetik kargau jausi ezteiñ, katiau. Cand.. Labe barruko arkua egiteko esperientzia eduki behar zen, eta baziren bereziki horretan trebeak zirenak. . arkua artu, . (-). Karobi barruko kareharriarekin ganga eraiki.. Ni enao neu arkuik artzen ibilitta sekula; nere anaia bai. Andres. ..
- 3. arku, arkúa. (b). izena. (Eibar.) Su-armetan kolpekaria (gatillua) babesteko pieza. Guardamonte.. Arku gaiñeko kakua jaukak eskopeta onek..
- arkume, arkumia. (-). izena. Cordero.. Billotx erabiltzen da Bergaran, baina berba-jolas bitxi honetan agertzen da gipuzkerazko arkume. Bertan arkumea gertatzeko errezeta interesgarria ematen da: Arkumia ekarri dutela, nola gertatu eztakitela, koiperakin tarteran, perrejill saltsa, kipulorum kipulorum, per omnia sekula sekulorum, amen. Klem. .
- árkupe, árkupia(k). (-). izena. Soportal, Espacio debajo del arco. Por antonomasia, los soportales del Seminario y del Ayuntamiento. . Arkupetan etxoingotsut.. Pluralean gehienbat. Bakarra denean, singularrean. Elgetako arkupian aize ederra egongo da..
- árlandu, árlandua. (c). izena. Harri landua. Piedra labrada, de sillería.. Etxe orrek arlandu ikusgarrixak dauzka..
- arlotekeríxa, arlotekerixía. (b). izena. Nagikeria, narraskeria, ganorabakokeria. Dejadez, falta de fundamento.. Baneukan makiña bat zeregiñ, baiña arlotekerixan pasau dot uda guztia..
- armáarri, armáarrixa. (d). izena. Escudo.. Leengo etxejaunen (etxejauna esate jakuen), da etxejaunen etxiak, torriak, armaarrixakin-da. Don..
- armagiñ, armagíña. (b). izena. (Eibar.) Armagintzan diharduen bihargina. Armero.. Naixago armagiñ izatia, basarriko baiño./ Armagiñak asko ziran len Eibarren. (Etxba Eib). .
- armagintza, armagintzia. (b). izena. Arma-industria.. Armagintzia Eibarren antxiñako lanbidia. (Etxba Eib). . Sin. armeríxa.
- armaixo aundi, armaixo aundíxa. (d). izena. Arropa zintzilik edukitzeko moduko armarioa.. Ik. errópa-ármaixo.
- armazóe, -oi, armazóia. (c). izena. Edozein gauzaren egitura. Armazón.. Armazoia ifintzen da enkolauta; gero ia kolokau eitten da, bisagriakin eta kolokatzen da markuan. Sebas.. Donatorentzat, adibidez, etxearena eskeletua da; armazoia erremintentzat erabiltzen du gehiago.. Sin. eskéleto, zúraje. Ik. etxe.
- armeríxa, armeríxia. (a). izena. (Eibar.) Armagintza. . Asko ziran baserrittik etortzen ziranak armerixara. (Etxba Eib). . Sin. armagintza.
- armoníxa, armonixía. (c). izena. "Armonixan egon" esapidean erabilia batik bat. Ikusiko dugunez, armonixa ona edo txarra izan daiteke. Giro, lagunarte, barne-egoera, ona edo txarra, alegia, baina armonixan egon beti da urduri eta tenple txarrez egotea. Armonía. Usado casi exclusivamente en los siguientes modismos. . armonixán egon, pasau. (c). esapidea. Arduratan egon, urduri egon; zerbaiten zain, batik bat. Estar nervioso, normalmente a la espera de algo.. Alabia falta zan, da gau guztia armonixan egon naiz (edo pasau dot). . Ik. ardurátan egon.. armoníxa ederrían, onían egon, pasau, bizi. (c). esapidea. ONÍAN. Giro onian, lagunarte ederrez. . Eskursiñuan izan ga. Armonixa ederrian pasau dou eguna./ Alkarrekin armonixa txarrian bizitzia baiño obe bakarrik.. Baita armonixa txarrian. Alkarrekin armonixa txarrian bizitzia baiño obe bakarrik...
- armora, armoria. (d). izena. (Oñati.) "Armóra bat: cualquier montón de piedra." (Izag Oñ). .
- armúka, armukía. (d). izena. Harkaitz txikia. Peñasco.. Ardixak armukapera joaten die billotxa ein barrixan keizpe billa. .