izena
- pagó-motz, pago-mótza. (c). izena. Gorakoa moztutako pago adarzabala. Gure basoetako gehienak halakoak dira. Haya desmochada.. Gerrixan ebai eta gero adarrak etaratzeittuanian, aura dok pago-motza, eta bestela luzia lagatzen danian: pago-lizarra ero pago-luzia. Klem.. Ant. pago-luze, pago-lízar.
- pago-tántai, pago-tantáixa. (d). izena. Pago-lizarra. Haya bravía, no desmochada.. Ori danoi ei zan paga-tantaixa, dana pagua; egurra ei zan ori ikusgarrixa. Erri-basuak. Debekauta egote i zan egurra botatzia permiso barik. Hil.. Sin. pago-lízar.
- pago-txára, pago-txaría. (c). izena. Berez etorritako pagadia. Jaral de hayas.. Oindio badare paga-txarak, oinddio puxketak, ezta. Hil.. Ik. txára.
- pago-zúza, pago-zuzía. (c). izena. botanika clitocybe nebularis. Pardilla.. Udazkenean batik bat hazten den perretxiku gozoa. Erraza da konfunditzen Entoloma libidum pozoitsuarekin, eta hau dela eta intoxikazio asko izaten da. Sin. pardilla. .
- págu, págua. (c). izena. Ordaina, pagamendua. Pago.. Ainbeste mesede eiñ debalde ta azkenian pagu ederra euki dot./ Pagua noiz izango danik-eta eztau aittatu. . Ondo eiñan pagua, ate ostian palua, . (c). esaera. Esker txarra jasotzen denean esan ohi da.. Erregiñia baiño obeto zaindu giñuan eta gero lapurretan egin zoskun. Ondo eiñan pagua, ate ostian palua. ..
- páiñolo, -u, páiñolua. (b). izena. PÁIÑELO, -U. Pañuelo.. Mutikua, eztaukak paiñolorik, ala?/ Tortak paiñolo puntan lotu ta tan ricamente. Sot./ Paiñeluak koroiakin, brillantiak koroiakin, todo-todo erregen koroiakin. Eli.. Ik. mokó-páiñolo, eskú-páiñolo, -u, burúko páiñolo, -u.
- paittá-árrautza, paittá-árrautzia. (c). izena. Huevo de pato.. Paitta-arrautza ugari jan giñuan mutikotan. .
- 1. pákete. (a). izena. Paquete..
- paketeríxa, paketerixía. (c). izena. Paquetería. Lo usan los transportistas al referirse a los paquetes en general.. Nik naixao juat karga aundixak ibilli paketerixia baiño. Paketerixíak lan aundixa jaukak errepartitzen. .
- 1. pála, pália. (a). izena. Pala de trabajar. Obretakoak, pinuak zuritzekoak, etab..
- palángana, palángania. (a). izena. Palangana. .
- pálanka, pálankia. (b). izena. Metro bete inguruko burdinazko barra lodia. Palanca.. Palankia zulua eitteko erabiltzen dou geixenetan.. Lehenago ba ziren kirolerakoak ere. . Aupa la palanka, vete hasta Salamanka, . (d). esaera. Antzinan esaten zen esaera, ume artekoa batik bat.. Ik. palánka-jóku, jokú-pálanka..
- palánka-jóku, palánka-jokúa. (d). izena. Palanka jaurtitze kirola, XX. mendearen lehen zatian galdu zena. Lanzamiento de palanca.. Palankia etxian jak, joku-palankia. Len palankarixak e, gure denporan ez, gure aittan gazte-denporan; amen e, Usondoko laua esaten jakok, da an palanka-jokuak egoten ziela. Kaletik etorritta “joño, Bergan palankarixak”. Eta Goiauzoko bat, gero Eskoriatzara ezkondu zuan, Aizpeko seme bat, oso ona ei zuan palankarixa. Abixaria artu, buelta bi eiñ, da botatzen juen palankia. Don. Azen.: pálanka-jóku ere bai. .
- palastára, palastaría. (b). izena. Ontzi batetik, nahi gabe normalean, lurrera jausten den isurkin andana. Porción de líquido que se desparrama de un recipiente.. Etxokonetik ekarri dau esnia kazuelan, da bidian palastaria emen da palastaria an etorri da.. Ik. barrastára.