- 2. ximel, ximéla. (c). adjektiboa. Pertsona argal eta gihartsuengatik esan ohi da. . Oinddio ximela jaok Hilario. Ari pelotan irabaztia eztok erreza. .
- 2. ximur, ximúrra. (a). adjektiboa. Arrugado, -a.. Zelako arpegi ximurra daukazun./ Nora zoiaz praka ximurrekin. . sagar erria baiño zimurragua, . (-). esapidea. (Eibar.) Oso zimurra.. Sagar erria baiño zimurragua arpegixa. (AAG Eibes). ..
- xinporna, xinpornia. (-). adjektiboa. (Antzuola.) "Emakume zitala edo jenio txarrekoa.. Utsaatik eta putzaatik asarretzen da, Mari xinporna edarra da ori!" (Lar Antz). .
- 1. zabal, zabála. (a). adjektiboa. Ancho, -a.. Zure autuak errubera zabalak dauzka. . zábaletara, . (c). adberbioa. A lo ancho.. Luzetara ala zabaletara ebaikot tela au?/ Bokadillua filarmonikian moduan zabaletara artu ta marra-marra ziarduan.. Ant. lúzetara..
- zábar, zabárra. (d). adjektiboa. Narrasa, arlotea. Abandonado, -a.. Zabarra ba bastua danian, arlotia danian. Klem.. Gutxi erabilia. .
- 2. záill, záilla. (c). adjektiboa. Gogorra, ximela. Haragiaz batik bat. Se dice (sobre todo) de la carne dura o correosa.. Auxe aragi zailla, tiragomak eitteko modukua.. Ant. samúrra. eria baiño zaillago, . (c). esapidea. (Oñati.) Hedea baino zailagoa. "Más duro, curtido (persona) que la correa del yugo." (Izag Oñ)..
- 2. zakárrontzi, zakárrontzixa. (c). adjektiboa. (adierazkorra.) Zakarra, takarra. De modales bruscos.. Zakarrontzixa... baldar samarra danian ero, zakarra; biolento samarra danian ero. Klem. . Ik. zakar, -ontzi.
- 1. zale, zalía. (b). adjektiboa. Gustatzen zaiona, ohitura duena. Propenso, aficionado, -a.. Gure Patxi zapatak sukaldian lagatzen zalia da./ Zu lanera berandu joaten zalia za./ Udabarrixa zalia da eurixa eitten. . -TzEN zalia..
- 1. zanpátorta, zanpátortia. (d). adjektiboa. Aurpegi borobil-borobilekoa. Se dice de personas con cara de torta; zampatortas.. Musu biribill...; zera danian, maluz-malutza danian, zanpatortia. Talo-mosua be esan izan dok eta. Klem./ Kamarera barrixa, aura da zanpatortia.. Baita: Orrek dauka zanpatorta arpegixa. . Ik. talo-arpegíxa éuki.
- 2. zanpatorta, zanpatortia. (-). adjektiboa. "Ezeri garrantzirik ematen ez eta lasai bizi den pertsona." (Lar Antz.
- 1. zantsu, zantsúa. (c). adjektiboa. Zain asko duena. Haragiaz, batik bat. Venoso.. Gaur ekarri dozun aragixa oso zantsua da. .
- 2. zantsu, zantsúa. (c). adjektiboa. Musculoso, -a, fibroso, -a, fuerte.. Zantsua, inddartsua ero zera baldin baok ola nerbixo askokua ta, “ño, gizona zantsua”. Don. .
- 1. zapal, zapála. (b). adjektiboa. Plano, aplanado.. Ugarixuak eta zapuak zapalak izaten die./ Karrerako kotxe zapal batekin agertu da. .
- zapotsu, zapotsua. (-). adjektiboa. (Eibar.) Rencoroso.. Urtetan bere gaizkiñak aztutzen ez dittuan zapotsua dozu a gizona. (AAG Eibes). .
- 1. zapótz, zapótza. (d). adjektiboa. Normala baino txikiagoa dena. Landareez, batik bat, baina baita beste edozertaz ere. Lo que es más pequeño de lo normal; sobre todo hablando de plantas, pero también de personas y animales. Achaparrado, -a, pequeñajo, -a.. Normala baiño txikixaua danian; landara bat ero personia be bai. Urte askuan gutxi azittakua ero, zapotza. Klem./ Klase iguala izen arren arbola batzuk orri aundixaua izeten dabe ta beste batzuk zapotzaua./ Hori katuori zaputsa geratu da. (SB Eibetno).. Ik. zapózta.
- zapózta, zapoztía. (d). adjektiboa. Zapo kolorekoa edo itxurakoa. Larru beltza eta zimela, ijito itxura, dutenengatik entzun izan dugu. Se dice de los que tienen aspecto agitanado.. Mutiko flako zapozta bat zuan ire kotxian lapurretan zebillena.. Uste dugu zapozta hitza zapotz zentzuan ere (txikia, behar baino gutxiago hazi dena) esaten dela. .
- 2. zaputs, zaputsa. (-). adjektiboa. (Eibar.) Peludo, abultado. De mucho pelo pero de poca carne; sobre todo animales como el conejo, cordero... .