Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| sustáu. (a). da-du aditza. Asustar(se).. Umia sustau eindda txakurrakin./ Kazarixak etorri baiño len sustau ein dittut txorixak.. Sin. billúrtu. |
| sustu , -o, sústua. (a). izena. Susto.. Ezidazu emon sustuik. . . sustoka be, . (b). esapidea. Sustua hartzen denean esan ohi den esklamazioa.. Sustoka be...! Asieran pentsau dot zeozer txarra pasau jakola amai. .. |
| sustoka be. (b). esapidea. Sustua hartzen denean esan ohi den esklamazioa.. Sustoka be...! Asieran pentsau dot zeozer txarra pasau jakola amai. . |
| su-subill. (-). Ik. subill-su. |
| susuma, susumia. (-). izena. (Aramaio., Oñati.) Zerbaitetarako higuina edo erreparoa.. Gurian ezta orretarako susumarik izaten./ Susuma bat sartu rust niri orrek! (Orm Aram). . |
| sutái. (-). Ik. sutégi. |
| sutáko áuts, sutáko áutsa. (b). izena. Ceniza.. Etara ekonomikatik sutako autsa ta ortura eruan./ Bai, autstrapua gaiñien ipintte jakon, sutako autsan trapua.Juana. . Sutako hautsa jaboe edo deterjente moduan erabiltzen zen, hari-matazak eta arropa garbitzeko, lixiba egiteko. Pago-egurraren hautsa nahi izaten zen, gaztainarenak kolore eskasa ematen baitzion arropari, tinta botatzen zuelako. Etxean nahikoa ez zegoenean, auzora jotzen zen. Hautsa talaburnika (talopalaka) neurtzen omen zen.. |
| sutáko gántxu, -o, sutáko gantxúa. (c). izena. Ekonomika edo beheko sua astintzeko erabiltzen den burdinazko gauza. Gancho de cocina.. Sutako gantxua bota katuai tta urrengo egunian aldameneko andria buruan ebaixakin. . Ik. gántxu, -o. |
| sutauts, sutautsa. (-). izena. (Eibar.) Pólvora. . |
| sutégi. (-). 1. sutegi, sutegíxa. (c). izena. SUTÁI, SUTÉI. Fragua.. Ermentariko bentanatik sutegira begira egote giñan.. Ik. errementári.. 2. sutegi, . (-). . Ik. suetxe.. |
| takarrára, takarraría. (b). izena. (adierazkorra.) TAKARRADA. Dinbirri-danbarra. Estruendo, ruido.. Lope atzeko tontorrian erezen falanjiak, da Udelaxko Egomendiñ gorrixak, San Mielen gorrixak, da ango takarradia. Fran./ Osintxuarrak etortze zien Uberara takarraria darixola./ Bart demaseko takarrarak izan die (trumoi-otsak). . |
| taketáda, taketadía. (c). izena. Irteera edo egintza zelebrea. "Taketa"k egiten zituenen estilokoa, alegia.. Ik dauzkak taketadak ik./ Oinddio taketada aundixauak entzun bia jittuau. . Ik. táket. |
| tarrapatata, tarrapatatia. (-). adjektiboa. "Nabarmentzen denari, bere burua erakusten duenari esaten zaio.. Ori da tarrapatatia!" (Lar Antz).. |
| tártian izan. (b). esapidea. Partean izan. Estar en el ajo, participar en el asunto.. Atzo burrukia egon zan Tartufuan da zuen semia be tartian ei zan. . |
| tárteka. (c). adberbioa. A ratos. Entre medio, entre espacio y espacio.. Bakarrik tarteka artzen dau eskribitzeko astixa./ Garisaillak, tarteka, arrixak apurtuta zeren. . |
| tárteko. (-). 1. tárteko, tártekua. (b). izena. Senidea, urrutikoa gehienbat. Pariente, sobre todo referiéndose a los lejanos.. Gu lengo Bergako alkatian tartekuak ga./ Eztakitt lengusuak ala ze dien baiña tartekuak bai beintzet.. Ik. seníttarte.. 2. tarteko, tartekua. (c). izenlaguna. Ez handia eta ez txikia, erdikoa, "ertaina" delakoa. Mediano, el del medio.. Eztot ez karuena ta ez merkiena artuko, tartekua./ Kosme iru anai-arrebetatik tartekua da.. Ik. bíttarteko, erdiko.. 3. tárteko, tártekua. (c). izena. Beraien artekoa, taldekoa. Compinche, colega.. Burruka plantak eitten ibili zien bi kuadrillak tartekuak zittuan./ Lapurran tartekuak arrapau dittue baiña lapurra ez.. Ik. tártian izan.. |
| 1. tárteko, tártekua. (b). izena. Senidea, urrutikoa gehienbat. Pariente, sobre todo referiéndose a los lejanos.. Gu lengo Bergako alkatian tartekuak ga./ Eztakitt lengusuak ala ze dien baiña tartekuak bai beintzet.. Ik. seníttarte. |
| 2. tarteko, tartekua. (c). izenlaguna. Ez handia eta ez txikia, erdikoa, "ertaina" delakoa. Mediano, el del medio.. Eztot ez karuena ta ez merkiena artuko, tartekua./ Kosme iru anai-arrebetatik tartekua da.. Ik. bíttarteko, erdiko. |
| Tartufo. (-). Ik. kártufo. |
| tas-tas emon. (a). dio aditza. (haur hizkera.) Jo, pasada eman. Pegar.. Geldik ezpazare tas-tas emungotsut. . |
| tati!. (c). interjekzioa. "Umeari, jolas moduan, kentzean esaten da; gauza bat ematearen eta kentzearen keinua egiten zaionean." (Lar Antz). . tati eiñ, . (c). esapidea. (Eibar.) Zirkin egin, ihes egin.. Bazan, olako Urdei edo deitzen zetsen etxekalte bat, beti biarrari nundik tati edo zirkiñ egingo ibiltzen zana. (SM Ezten). .. |
| tati eiñ. (c). esapidea. (Eibar.) Zirkin egin, ihes egin.. Bazan, olako Urdei edo deitzen zetsen etxekalte bat, beti biarrari nundik tati edo zirkiñ egingo ibiltzen zana. (SM Ezten). . |
| tátika. (-). 1. tátika, tátikia. (b). izena. Táctica.. Atzera ta baztartu, zan Azkaraten tatikia. .. 2. tátika, tátikia. (c). izena. Trebetasuna, abilezia.. Egundoko tatikia dauka zintzela manejatzen. . TÁTIKIA ARTU. Eskua hartu. Oinddio etxotsat ordenadoriai tatikia artu... |
| 1. tátika, tátikia. (b). izena. Táctica.. Atzera ta baztartu, zan Azkaraten tatikia. . |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.