Skip to main content

líñu

juanmartin ·k erantsia Og, 04/20/2006 - 16:37 ·tan
Kategoria gramatikala
Forma mugatua
liñúa
Izen zientifikoa
Linum usitatíssimun
Erabilera arloa
Esanahia
Lino.
Jakingarriak
XX. mende hasierara arte —1905-1920 tartean laga zitzaion— Euskal Herrian asko ereiten zen landarea, gero, prozesu luze eta nekoso baten ondoren ehuna egiteko. Eunak eun lan, dio esaerak. Gauza bat eunezkua dela esaten denean, linu hariz egina dela esan nahi da. Landareari lorea goizean zabaldu eta iluntzean itxi egiten zaio. Gaur egun ez dago hemen linu mota hau, baina bai beste basalinu batzuk, Linum bienne delakoa, esate baterako.
Esamoldeak
  • liñua jo. "Liño-mazuakin liñarrixan liñua jo, bigundu deiñ." (SB Eibetno).
Ikustekoak
  • eun
    2.eun, eúna. (d). Izena. Linu-hariz egindako oihala. · Tejido, lienzo, de lino. Andik aurrera eztou geixao eunik zertu. JJp./ Da gero, arilddu esaten jakon, da matazak ein, dda gero tejerua or zeuen, Osintxun eitte zan euna, Tejerokúan. Aniz.” Linua ereiteari laga zitzaionean hitza ere erdi-galdu zen. Eunak eun lan da esaera. Linua soroan ereitetik ehuna egin arte lan asko zuen. Ene! orrek lan asko, eunak eun lan. Hilari. Esanahia:. Esamoldeak: eúna eiñ. (d). Tejer. Ille jotzen, ardi mozten, euna eitten... JJp.” content_copy eundu.
Oharrak
; ikustekoak begiratu
Aipamenak
Aipamena bera Egilea

Aurrekoa ikusi

Laburpena

líñu
líñu, liñúa. (c). Izena. botanika. Linum usitatíssimun. Lino. Da liñua be etxian artzen zan. Liñua erein dda; liñuak loria ederra eukitzen dau, anillan kolorekua, dana berdiñ-berdiñ, ustez itxasua dala. Aniz./ Liñua ein bia da txistuakin, bustitta. JJp.” XX. mende hasierara arte —1905-1920 tartean laga zitzaion— Euskal Herrian asko ereiten zen landarea, gero, prozesu luze eta nekoso baten ondoren ehuna egiteko. Eunak eun lan, dio esaerak. Gauza bat eunezkua dela esaten denean, linu hariz egina dela esan nahi da. Landareari lorea goizean zabaldu eta iluntzean itxi egiten zaio. Gaur egun ez dago hemen linu mota hau, baina bai beste basalinu batzuk, Linum bienne delakoa, esate baterako.. ohar bat Esamoldeak: liñua jo. "Liño-mazuakin liñarrixan liñua jo, bigundu deiñ." (SB Eibetno).

Multimedia

Bisitarien oharrak