Bergara aldeko hiztegia
orríttu.
(c).
da
Aditza.
Zuhaitzak orri berriz jantzi. · Echar nueva hoja los árboles.
“Iges febreruan arbolak orrittuta eren./ Ikusikozu sagarrak orrittuta gero izotza eitten badau.”
orróillo, orroillúa.
(d).
Izena.
Hala deitzen zitzaion neguan ardiei ematen zitzaien orri lehorrari; udan, adar eta guzti -lizar-adarra, gehienbat- etxeratzen zen, sortak egin eta artxaran gordetzen zen. Neguan itxundu (orriak kendu) egiten zen eta orroillua ardiei eman. · Hoja seca que se daba en invierno a las ovejas; se cortaba y guardaba en verano con rama.
“Udan ebagi, sikatu eta gero neguan ardixei orroillua guk emoten gontsen. Lizarra moztu udan eta sortak eiñ da gordetze giñuan abar ta guzti; orrek ipintze jakuen ardixei asketan eta gustora jate juen; erek apartatze juen. Ardixei orroillua emon, esate zuan. Klem.”
orrúa, orrúa.
(b).
Izena.
orróe, orróia.
Orroea. · Rugido.
“Ze zan len entzun dan orrua?/ Egundoko orruak etaraittue beixak./ Ardixak orroeka dare. Marrusa baiño geixao. Ganauan marrusa esaten dou geixao, ta ardixan orroe. DonOrruaka jardun dau txalak goiz guztia.
”
ORR.
orrúzko, orruzkúa.
(c).
Izena.
orruzkúan.
Horrantzako bidaia.
“Eztakitt mariau barik eingoten orruzkua./ Orruzkuan txorrua itxi.”
Esamoldeak:
orruzkúan.
(b).
Horrantz joaterakoan.
“Orruzkuan txorrua itxi.”
orrúztu.
(b).
da
du
Aditza.
Horrantzago joan edo eraman. · Llevar o ir hacia ahí.
“Armaixua orruztu ta emen telebisiñua jarrikou.”
órsai, órsaixa.
(b).
Izena.
Jokoz kanpoko jokaldia fubolean. · Fuera de juego.
“Orsai izan don ori.”
Ingelesezko "off side"etik..
órtik.
(a).
Adberbioa.
Desde ahí.
Esamoldeak:
ortikoz emendikoz.
(c).
Esapidea.
Leintz.
ortikoz emetikoz.
Bata eta bestea, gauza bat eta bestea egiten.
“Ortikoz emetikoz, gox osue pasau juat.”
órtitxik.
(c).
Adberbioa.
Hortixe. · Desde ahí mismo.
“Ortitxik sartu die lapurrak. ”
órtosik.
(b).
Adberbioa.
Oinutsik. · Descalzo.
“Jantzi zapatilla batzuk; ez ibilli ortosik.”
óiñutsik, oingórri útsetan, ankáutsik.
ortóstu.
(c).
da
du
Aditza.
Ortosik jarri. · Descalzar(se).
“Ortostu ein giñan errekia pasatzeko.”
Ortosik edo oiñutsik jarri da arrunta.
.
órtu, ortúa.
(a).
Izena.
Baratzea. · Huerto.
"Ortuko txuletak" esaten zaie albardatutako zarba-kirtenei.
.
ortúari, ortúarixa.
(d).
Izena.
Barazkia. · Hortaliza.
“Berduria be esaten dou baiña. “Arek ortura dedikatzeittuk, ortuarixa etaratze juek”. Don.”
Ia galdua. Ortuko gauza edo berdura erabili ohi da..
ortu-gáuza, ortu-gauzía.
(c).
Izena.
ortuko gauza.
Hortaliza.
“Ortu-gauzia da aspaldixan gutxien karutu dana.”