Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

txapiño, txapiñuak. Izena. Hankatrapuak. Abarkak janzteko oinak batuaz galtza modura erabiltzen zen lau puntako oihala. (Berrio-Elorrio). Anketan al dan moruen txapiñuak-eta erute zittuen. Txapiñua da tela bat, kuadrau bat; ankia batze zan txapiñuaz. Berrio.” Bergara aldean trapuak..
txápio. (c). Aditza. lagunartekoa Irabazi, lapurtu. Ikusikok, Retegi atzetik joangok partidu osuan da azkenian txapio./ Komunian neuan bittartian karteria txaketatik txapio. Normalean esaldiaren azkenean jarria, inolako aditz laguntzailerik gabe. TXAPIO EI.
txapítula, txapítulia. (d). Izena. Kartoi, txapa, egur... zatia, zuloa estaltzeko-eta erabiltzen dena. · Cualquier pedazo de cartón, chapa, madera, etc. que sirve para tapar efímeramente un agujero, etc. Txapitulia, txapitulatxo bat sartzia zulo baten ero. Txapitula bat ipiñi ero, leku txiki baten ero. Klem.”
txapitxula, txapítulie. Izena. Leintz. Teilatuko leihatila.
txapláta. 1.txaplata, txaplatía. (c). Izena. Adabakina. Egurrezkoa, gomazkoa, narruzkoa... · Petacho. Gomazko txaplatatxo jarri dotsat abarkiai, zulua zeukan da. Arroparenari ere bai: adabakiñ, handia bada.. content_copy txátal. 2.txaplata, txaplatía. (c). Izena. Zerbaiten pusketa txiki eta zapala. “Busti ala siku”, ori arrixa zanian —dirua etzan egoten betik— eta orduan arrixa, bota txistua ta botatzen zan gora, arri-txaplata bat: “busti ala siku?”. Don.” 3.txaplata, txaplatía. (c). Adjektiboa. Lotsagabe samarra. (Emakumeez; neskatilez, batik bat). · Impertinente. Dícese, sobre todo, de las niñas traviesas y contestonas. Txaplatia? Lotsagabe antzeko barritxu samarra ero. Klem./ Belarrezkiñako batekin kendukotsut kontestatzeko goguak, txaplatioi alakuoi.
txar, txárra. (a). Adjektiboa. Malo, -a. Esamoldeak: txarraorik ez euki. Esapidea. 1.txarraorik ez euki. Okerrago ez egon. Fernandok eztauka txarraorik. (Lar Antz). 2.txarraorik ez euki. Esapidea. Itxura txarrik izan ez. Aspaldian ikusteke nenguan, da eztauka txarraorik. (Lar Antz).” lupuá baiño txárraua. (c). Esapidea. Oso txarra, gaiztoa. Pertsonez, batik bat. Orren aittajuna be lupua baiño txarraua zuan. Ez dakigu esapide hau lupu-ren lau adieretatik zeini dagokion.. sarnia baiño txarraua izan. Esapidea. Oso txarra izan. txarréra artu. (c). Esapidea. Gaizki hartu. Brometan “fraille” esan notsan, txarrera artu ta burrukarako plantau jatan. txarrían. (c). Adberbioa. A malas. Ni onian ona naiz baiña txarrian oso txarra./ Etxera ekarrikou, onian ezin bada txarrian. content_copy gogorrían. feedback txarrían. txarréra jo. Esapidea. 1.txarrera jo. (b). Esapidea. Eguraldia txartu. Egualdixak txarrera joko ei dau.” 2.txarrera jo. (c). Esapidea. Ir a malas (por la via judicial, etc.) Jente orrekin onian konpontzia obe dozue. Txarrera jo ezkero galtzekuak dauzkazue.
txára, txaría. (c). Izena. Berez sortutako pago, haritz, arte... basoa. · Jaral. Urrupaingo txaran ezkutau jat erbixa. content_copy txaraka. Esamoldeak: txarako egur, txarako egurra. Izena. Berez hazitako zuhaiztiko egurra. Au da txarako egurra, ta orrek zuk esan dozun orrek dia subil-txendorrak. Jose.”
txara-bedar, txara-bedarra. Izena. "La clase de hierba mala de raíces largas." (Izag Antz).
txaraka, txarakía. (d). Izena. Txara. · Jaral. Urriz-txarakia-ta; zerraua dagonian, txarakia. Txaria aitzai tta geixao esango jakok, baiña urritz-txarakia esan izan jakok. Bueno, ez; urritz-txaria be esate zuan. Txaria eta txarakia bat izangoittuk. Klem.” Hitz konposatuetan, batik bat.. content_copy txára.
txarki. (b). Adberbioa. Gaizki. · Mal. content_copy txárto, gáizki.
txarlátan. 1.txarlátan, txarlatána. (b). Izena. Ferietan etengabeko berriketaz txutxeriak saltzen dituena. · Charlatán de feria. Txarlatanai erosittako abrelatasak eskaxa urten dau. 2.txarlatan, txarlatána. (b). Adjektiboa. Berritsua, jarduntsua.
txarol. 1.txarol, txarola. Izena. Eibar. Piezak txarolatzeko taillarra. Pavón. Esamoldeak: txarola emon. Aditza. txarolau. "Pavonar. · Galtzairuzko piezen gaiñazala ugartu ez dein oxido-kapa mehe urdin illunez tapatzia." (SB Eibetno). 2.txarol, txarola. (c). Izena. Charol. Txarolezko zapatekin dotore asko joaten giñan Paskuetara.