Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

txar, txárra. (a). Adjektiboa. Malo, -a. Esamoldeak: txarraorik ez euki. Esapidea. 1.txarraorik ez euki. Okerrago ez egon. Fernandok eztauka txarraorik. (Lar Antz). 2.txarraorik ez euki. Esapidea. Itxura txarrik izan ez. Aspaldian ikusteke nenguan, da eztauka txarraorik. (Lar Antz).” lupuá baiño txárraua. (c). Esapidea. Oso txarra, gaiztoa. Pertsonez, batik bat. Orren aittajuna be lupua baiño txarraua zuan. Ez dakigu esapide hau lupu-ren lau adieretatik zeini dagokion.. sarnia baiño txarraua izan. Esapidea. Oso txarra izan. txarréra artu. (c). Esapidea. Gaizki hartu. Brometan “fraille” esan notsan, txarrera artu ta burrukarako plantau jatan. txarrían. (c). Adberbioa. A malas. Ni onian ona naiz baiña txarrian oso txarra./ Etxera ekarrikou, onian ezin bada txarrian. content_copy gogorrían. feedback txarrían. txarréra jo. Esapidea. 1.txarrera jo. (b). Esapidea. Eguraldia txartu. Egualdixak txarrera joko ei dau.” 2.txarrera jo. (c). Esapidea. Ir a malas (por la via judicial, etc.) Jente orrekin onian konpontzia obe dozue. Txarrera jo ezkero galtzekuak dauzkazue.
txárri. 1.txarri, txarríxa. (a). Izena. Zerria. · Cerdo. Don.k dioskunez, hil bezperan ez omen zaio jaten ematen. Hilberan hil ohi da. Hiltzen zen egunari txarri iltze eguna. Hemen ez da egin izan ospakizun berezirik, txarribodarik, Bizkaia aldean bezala.. 2.txarri, txarríxa. (a). Adjektiboa. Cerdo, puerco, cochino. I neska bikin da guretako bapez; txarrixa galanta i. Askotan ez da hain iraingarria lagun artean elkarri «txarri» deitzea. Behin baino gehiagotan entzun dugu faboreak horrela eskertzen: Portau aiz txarrixoi, datorren urtian be i etxerako.. Esamoldeak: txárri urdía!. (d). Antzina insulto bezala erabilia. Txarri urdia; gauza zatarra esan bia zanian: txarri urdia! Gaizki esateko. Klem.” Klementak ez daki zer esan nahi duen "urdia" hitzak. Bakarrik modu honetan entzun du..
txarri bédar
txarri bédar, txarri bedárra. (d). Izena. botanika. sanicula europaea. Sanícula. Sin. ur bedar (Eib.).. content_copy ur bedar.
txárri urdía!. (d). Antzina insulto bezala erabilia. Txarri urdia; gauza zatarra esan bia zanian: txarri urdia! Gaizki esateko. Klem.” Klementak ez daki zer esan nahi duen "urdia" hitzak. Bakarrik modu honetan entzun du..
txarri-ágiñ, txarri-agíña. (c). Izena. Beste baten gainetik irteten duen hortz okerra. · Diente torcido que sale encima de otro. Ola iñoiz gaiñetik eta urten izan dabe, orrek txarri-agiñak. Klem./ Iñoiz ortzak okerrak izateittuk, ola albotik berai gaiñetik urten beste batek: txarri-agíña ori. Don.” "Letagin" zentzuan esaten duenik ere bada..
txarri-banku, txarri-bankua. (c). Izena. Txerria zatitzeko egurrezko banku luzea.
txarrí-bélarri, txarrí-bélarrixak. (c). Izena. Orejas de cerdo, plato típico de Carnavales. Ondo gertau ezkero gozuak izateittuk txarri-belarrixak eta ankak. Karnabaletan jate zittuan lenao. Tipikua arek eta torradak. Txarrankia be ondo gertau ezkero gozua dok. Klem.”
txarri-égal, txarri-egala(k). Izena. Hirugiarrea duen txerriaren alboetako haragi zatia. Egaletan eukitzen jok, txarri-egalak, arek apartauta ia jateko preparatzen danian: irugiarria. Don.”
txarri-erregalo, txarri-erregalua. (c). Txerria hildakoan familiartekoei edo auzokoei egiten zaien txerriki erregalua. Aurten be txarri-erregalua bialdu dabe, odolostiak eta urdaixa.” content_copy errégalo, -u.
txarri-galdara, txarri-galdaria. (c). Izena. Txerri-jana gertatzen den galdara.
txarri-gántxu, -o, txarri-gantxúa. (c). Izena. Txerria hiltzeko gantxu bikoitza, punta bat alde batera eta bestea bestera duena. · Gancho de matar el cerdo. Txarrixa iltzeko txarri-gantxua. Lepotik sartu aura, ta karnazeruak iztarrian katiatze jok ies eiñ eztaixon txarrixak, bata lepuan da bestia iztarrian; alde bittatik eukitze jok arek; alde baten eukitze jok aundixa, bestian zorrotza; da zorrotzakin txarrixai eltze jakok eta bestia iztarrian katiatze jok karnazeruak, kutxillua sartzeko ies eiñ eztaixon. Klem.”
txarri-gántz, txarri-gántza. (d). Izena. Txerriaren saihetsetan izaten diren koipe multzo lodiak. · Manteca.
txarri-iltze, txarri-iltzia. (b). txarriboda (Eib.). La matanza del cerdo.
txarri-ján, txarri-jána. (b). Izena. Comida para cerdos, bazofia. Kuarteleko bazkaixak txarri-jana emute zeban.
txarri-kóipe, txarri-koipía. (c). Izena. Manteca derretida de cerdo.