Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

txapa. 1.txapa, txapía. (a). Izena. Chapa, en general. Esamoldeak: txapapera bota. Esapidea. Eiekulatzeko orduan atzera egin. "Coitus interruptus", alegia. Txapel barik genbiztan eta azkenian txapapera bota biar. 2.txapa, txapía. (a). Izena. Sukalde gaineko burdina. Esamoldeak: txapan erreta. (a). Txapa gainean erreta. 3.txapa.
txápardo, txápardua. (d). Izena. Gaztaina mota bat, basto samarra. Txapardua bizkeixa ta baiño bastotxuaua zala uste juat, enajak gogor itteko baiña. Bastokotia, ipurdi aundixakin da. Klem./ Txapardua esaten jakon erreta jatekuai. Domusantutatik aurrera erreta. Erreta, ez kixkartuta e. Malutz-malutzak itxi tta oso ederrak. Aniz.”
txaparróte, txaparrotía. (c). Adjektiboa. Mozkotea, txikia eta zabala. · Achaparrado, -a, pequeño y regordete. Gazte txaparrote bat zan gure maixua. Pertsonez, batik bat.”
txápel. 1.txapel, txapéla. (a). Izena. Boina. Esaerak: Txapela buruan eta ibilli munduan. Esaera. (Lar Antz). Txapel aundixa ta buruik ez. Esaera. (Lar Antz). 2.txapel, txapéla. (c). Izena. eufemismoa Kondoia. 3.txapel, txapéla. (d). Izena. Ginbela. Etxegintzan, zutikoaren sekzioak lazoa egiteko adina leku ez duenean, zutikoaren gainean jartzen den osagarria bere sekzioa handitzeko. Ori txapela; zutikuan gaiñian txapela esateako, eta txapelan gaiñian bigia ero frontala. Sebas.” content_copy gínbel.
txapélgorri. 1.txapélgorri, txapélgorrixa. (c). AdjektiboaIzena. Txapel gorria daramana. 2.txapélgorri, txapélgorrixa. (c). Izena. eufemismoa Carlista. Plazentzian txapelgorri asko zan.
txapíau. (c). dio Aditza. eufemismoa Lehiaketa bat edo dirua irabazi norbaiti; inoiz, lapurretan egin. Testuinguruak argitzen du. · Birlar; ganar una competición o dinero a alguien; a veces, robar. Milla duro txapiau zoskuen kartetan./ Spriñian txapiau jotsan karreria. content_copy linpíau.