Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

olíxo, olixúa. (a). Izena. Aceite. OLIXO ERRIA botatzen zaie azei eta OLIXO GORDI. Esamoldeak: olixúa egin. (c). Esapidea. Pelota egin. · Dar coba. Alkatiai eta kontzejalei olixua egin eta ola konsegidu zittuan gauza asko. olíxo-áza, olíxo-ázak. (d). Izena. Azak olio errearekin, antzinako platera. Aintxiñan Gabon-gabeko afai tipikua: olixo-azak eta bakillaua saltsan.
olixontxi, olixontzixa. (c). Izena. Aceitera.
ólmo, olmúa. (b). Izena. botanika. ulmus sp.. Zumarra. · Olmo. Kamino bazterretan eta oso ugaria izan den zuhaitz altua. Gaitz txar batek jota dago eta Europako olmo gehienak desagertuz doaz. Bere izen zaharra zumar da baina gaur egun gutxik ezagutzen eta erabiltzen du.. content_copy zumar.
ólo.
olo
1.olo, olúa. (c). Izena. botanika. Avena sativa. Avena. Garia, garagarra eta horien familiako laborea baina ez du horien moduko buru bildu eta tenterik. Alea ganadu pentsutarako erabiltzen da batik bat. . 2.olo, olúa. Izena. Eibar. "Gramínea, nombre genérico. · Graminea guztiendako erabiltzen dan izena." (SB Eibetno).
olo gáizto
olo gáizto, olo gaiztúa. (d). Izena. botanika. Avena fatua. Avena silvestre. Gari artean erne ohi den landarea, banan-banan atera behar izaten dena oso kaltegarria delako. Olo gaizto beltza eta zurixa daude..
óluts. (c). Ohol-huts; boletan, ohola ez jotea. · En el juego de bolos, el no tocar la tabla con la bola. Oluts eiñ ezkero galdu eitten da./ Oluts izen da ala ez?
ólzar, ólzarra. (d). Izena. Ubera. Abereen jana xehetzeko egurra.
olzirau, olziraua. (d). Izena. olzierro. Zurez egindako etxeetan, kanpoko hormak egiteko erabiltzen zen sistema. Olzirauak. Bai, onek ori zeban, oin tabikia eindda daukou, baiña olziraua zeban. Benito./ Kanpora oolakin einddako olziraua; paretia akabau amen, eta andik gora ba olziraua. Don./ Olzierrua; bata bestian gaiñian ipintzen die orrek. Martin.” Ohol hauek teilak jartzen diran era berdinean jartzen dira: beheko oholaren goen aldea goiko oholaren barren aldearen azpian geratzen da. Hartara, euriak zeharka jotzen duenean ere, hau da, etxearen bolauak babesten ez duenean, urak irrist egiten du eta ez da barrura sartzen. .
on, óna. (a). Adjektiboa. Bueno, -a. Esaerak: On billa, on billa, bonbilla. (c). Esaera. On-onaren bila ibiltzeak ezer gabe gelditzea dakarrela. · Refrán que indica que en la búsqueda ansiosa de lo mejor puede ocurrir que nos quedemos sin lo normal. Ezkontzari buruz, batik bat. Bonbilla hitzak badirudi garrafoia edo botila handia esan nahi duela. . Esamoldeak: onían. (b). Adberbioa. onez-onian. A buenas. Onian ona da, baiña txarrian./ Onian artu ezkero ogi puxketian modukua da baiña bestela zittal utsa. ONÍAN edo ONEZ-ONIAN konpondu, artu, berba eiñ... Ia onez-onian konpontzen daben erentzian asuntua./ Onez-onian berba eixozu bai, ta ikusikozu zela naiko daben . feedback gogorrían, txarrían. onenian egon. Esapidea. Estar en el mejor momento. Onenian zeuanian erretirau zan. on biarrez. on eiñ. (b). dio Aditza. On egin. · Aprovechar, hacer bien la comida. Zuri danak on eitten dotsu, neri berriz urak pe biotzerria. on eiñ daizu(e)la. Esapidea. on eiñ. Que aproveche. · ON EI. onak. (c). Adberbioa. Gutxienez. Iru ordu onak dare Muruako deposittotik Gorbea puntara. ónenak emonda egon. (c). Esapidea. Gauza edo pertsona batek sasoirik onena pasatua izan. Praka orrek pe onenak emunda jarek./ I be onenak emundakua aiz. onenera jota be. (c). Esapidea. onenian be. En el mejor de los casos. Orrekin, onenera be, eztozue parraik eingo./ Aurten onenera jota be eztou iezko erdirik irabaziko.” ónenian pasáutakua. (c). Esapidea. Adin onena pasatua duena. Aitta re, onenian pasautakua beintzet ordurako re ta. JJp.” onik eiñ ez. (c). Kalte egin. Euzkixa larregi artziak ez dotsa onik eiñ. onéra etorri. (c). Esapidea. Recuperar la normalidad personal después de un mareo, momento de nerviosismo, etc. Ondoeza eiñ da orduerdixan etzan bere onera etorri./ Alabia atian sartzen ikusi neban arte enintzan nere onera etorri. NERE, BERE, ZURE... ONERA ETORRI.. content_copy oneratu. oneráko. (c). Mesederako. Para bien de. Oiñ errezau daigun protestantien onerako./ Ikasteittuzunak zeure onerako izango die. onétik. (b). De (lo) bueno. Asko eztau jaten, baiña beti onetik./ Onetik bakarrik dago gure dendan./ Etxe aretan danetik eta onetik dago. onétik etára. (c). Esapidea. Pazientzia galdu eragin. Onek umiok nere onetik etaratzen najuek. NERE, BERE, ZURE... ONETIK . onétik úrtenda. (c). Esapidea. Kontrolatu ezinda. Egun orretan nere onetik urtenda nenguan. onían egon ez. (c). Esapidea. Lasai, kezkarik gabe egon ez. Orduak aurrera ta etzala agiri ikusitta enenguan nere onian. Nere, bere, zure...” Ezezko esaldietan beti. NERE, BERE, ZURE.... béstien ona eziñ ikusi. (c). Esapidea. Besteen zoriona edo ongizatea ikustean gizatxartuta, bekaizti geratu. Anaiak diruak ein zittuan dendiakin da arrezkero ezotsan arpegira begiratzen. Bestien ona eziñ ikusi.”
jan. 1.jan. (a). du Aditza. Comer. Esaerak: Egon lo ta jango dek me. Esaera. "Azkenengo ibiltzen denak edo mugitzen denak ez du ezer izango; DEK esan zuen lekukoak." (Lar Antz). Irixa adar da guzti jan. EsapideaEsaera. irixa perra ta guzti jango neukek. Gose handia denean esan ohi den esaera. Irixa adar da guzti jango neukek. Esamoldeak: txitiak beste jan. (c). Esapidea. Oso gutxi jan. Gure amandriak txitia beste jaten dau aspaldixan. jan-jan eiñ. (c). Esapidea. Asko jan. Inoren etxean jaten denean ohitura dute adinekoek zera esateko despedidarakoan: Ekarri eztou ezer eiñ, baiña bagoiaz jan-jan eindda./ -Guk jan-jan eiñ, ezpanak garbittu eta aide. -Bueno, bueno, urrenguan be etorri. jaixon paretak. Esapidea. "Pertsona bat ekonomikoki gaizki dagoenean, eta etxea besterik geratzen ez zaionean, jendeak esaten du: etzare ain gaizki be! Etxia beintzet badaukazu. Etxearen nagusiak hau esanez erantzuten du: jaixon paretak! Izan ere, etxeko hormek ez baitute jaten ematen." (Lar Antz). berbía jan. (b). Esapidea. Agindutakoa bete ez. · Incumplir la palabra. Ezixozue ezer sinistu, berbia jaten zalia da ta. 2.jan. (c). dio Aditza. lagunartekoa Irabazi kirolean. · Vencer en en deporte. Espriñian jan zotsan karreria Perurenak./ Aurten be Atletixak baietz ligia jan. 3.jan. (c). du dio Aditza. Gastar el dinero, estafar, quitar, privar... a alguien. Soziuak zeuzkan diru guztiak jan jotsan./ Amar milloi jan i dotsa bankuai./ Iru egunian jaten zeban sueldua. 4.jan. (c). du Aditza. Gastar, desgastar, rebajar (con una lima, etc.). Kajoia ezpada kabitzen, ertzak limiakin jan eta sartuko da./ Pieza oni oinddio milimetro bat jan bia jako. 5.jan, jana. (a). Izena. Janaria. · Comida, alimento. Jana ta erana izan ezkero naikua dau. content_copy játeko. Esaerak: On egin janak eta kalterik ez edanak. Esaera. (Lar Antz). Jaterakoan probetxu ona opatzeko esan ohi dena.
uts. 1.uts, útsa. (a). Adjektiboa. Vacío, -a. Armaixua botilla utsez beteta dago. 2.uts. (a). Zenbatzailea. Ezer ez, zero. · Nada, cero. Bi eta uts irabazi dau Realak. Esamoldeak: utsían géldittu. (b). Esapidea. utsían laga. Quedar o dejar en cero. Ixa utsian laga zeben Galartza. barruko utsa izan. "Gosea izan. Ene! Au da barruko utsa daukatena!" (Lar Antz).” utsían. (b). Posposizioa. Kantzontzillo, kamiseta, narru... UTSÍAN: Soinean hori soilik dugula. Kantzontzillo utsian urten juan ataira./ Narru utsian jarri zuan plaza erdixan. 3.uts, utsa. (b). Zenbatzailea. Gutxi. · Casi nada, poco. Lana franko eiñ da utsa irabazten dau./ Utsagatik eneban baztarra jo. Esamoldeak: utsán úrrengua. (c). Esapidea. Eskasa. Sega au utsan urrengua dok. utságatik irabázi. (c). Esapidea. utságatik galdu. Gutxigatik irabazi edo galdu. Utsagatik galdu dau Marinok etapia. utságatik eta putzágatik asarrétu. (c). Esapidea. utságatik eta putzágatik negarrez asi. Huskeriengatik haserretu. Onek umiok utsagatik eta putzagatik asarretzeittuk. Klem.” utsa denporan. (c). Esapidea. Denbora laburrean. Utsa denporan etorri zan etxia goittik bera. 4.uts, útsa. (c). Graduatzailea. Guztizkoa, totala. Tonto utsa dok mutill ori./ Txorimalo utsa dok gure jefia. Izenaren ondoan ere bai honelakoetan: Diru utsa dok kontratista ori. Diruzale hutsa, alegia.. Esaerak: On utsa, kakutsa. Esaera. Onegia txarra da. 5.uts, útsa. (b). Adjektiboa. Soila; edariez batik bat. · Puro, sin mezcla. Esne utsa etaraidazu./ Bi uts eta iru kortau kobrau. 6.uts, útsa. (d). Adjektiboa. Tortilla utsa esaten zaio Udalan "tortilla frantsesari". 7.útsa!. (c). Interjekzioa. Kakazaharra (finagoan). · Expresión que indica decepción. Gaur neskatan eingo giñuala ta utsa./ Aurten bakaziñotara joango giñala ta utsa. 8.uts, útsa. (b). Izena. Kalea, fubolean edo pelotan, batik bat. · Fallo, pifia, sobre todo en el deporte. Porterixa aurrian egundoko utsa ein zeban. content_copy kále. 9.utsa. (c). da du Izenordaina. Mal menor. Berak esandakua ein biar izaten da, eta utsa aintzen baleki./ Tia dator egunak pasatzera, ta utsa bakarrik baletor./ Etzan ixildu be eiñ, da utsa arrazoia baleu. 10.uts eiñ. (a). Aditza. Fallar, errar. Iru egunetan uts ein ddot klasera./ Zeozetan uts ein botsut, barkatu./ Tantua eindda zeukala uts ein zeban.
ona. (a). Adberbioa. Hona. · Acá. Etorri ona.
ítxu, itxúa. (a). Izena. Ciego, -a. Itxua etorri da eskera./ Anguzarko soiñujolia itxua da./ Itxu dago aspaldittik. Esaerak: Itxuán erríxan túertua nausi. (c). Esaera. Lan, eginkizun edo kirol batean, trebetasun gutxi duen norbait izan daitekeeela nagusi, besteak aldrebesagoak edo makalagoak badira. Eztao itxuagorik ikusi nai eztabena baiño. Esaera. Antzuola. (Lar Antz). Esamoldeak: ítxu-itxúan. (b). Adberbioa. a. A ciegas. Jomeinin esana itxu-itxuan betetzen dabe irandarrak./ Ezizu etxia itxu-itxuan erosi. ona ago i itxuei laguntzeko. Esapidea. ona ago i itxuai argi eitteko.. "Inori laguntzeko prest ez egon." (Lar Antz).