Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

meláu. 1.melau. (b). da du Aditza. Busti-busti eiñ. · Empapar(se), calarse. Melauta geratu giñan karreria ikusten./ Joxek melau ein gaittu mangeriakin. 2.meláu. (c). da Aditza. eufemismoa Mozkortu. Aura domekero melauta ibiltzen da. 3.meláu, meláua. (b). Izena. Melatua.
méle-méle, melé-mélia. (d). Adjektiboa. Memeloa, pikumelaua. · Apático, persona de poco garbo y carácter. Aura mele-mele samarra da, ta etxat bape txokatzen. Gutxi erabilia. "Mele-mele samarra", gehienbat. .
mélendres. (d). Izena. Hala deitzen dio zenbaitek sorginorratzari, "sakaojos"-ari. · Llaman así algunos a la libélula. An, bajatok melendres abiadoria. Don.” "Melindres", edo "Melindres abiadoria" ere bai. Umorezkoa. Etim.: Jules "Vendrines" abiadore frantsesa, Paris-Madrid karrera irabazi zuen 1911an, oso famatua egin zen itxura denez, eta sorginorratzari jarri zioten haren izena. "Vendrines"etik "Melendres"era salto dezentea dago, baina hutsa abiadore batentzat.. content_copy sakáojos.
melóe, -i, melóia. (a). Izena. Melón.
melokotóe, -i. ohar bat 1.melokotóe, -i, melokotóia. (a). Izena. prunus persica. Melocotón. ohar bat 2.melokotóe, -i, melokotóia. (c). Adjektiboa. Artaburu, txorimalo, baina zentzu iraingarririk gabe, ia maitekiro. Ogixa aaztuta etorri aiz, melokotoioi alakuoi./ Ez ari izan melokotoia eta estudixaik. Gure amari-eta entzun izan diogu esaten, zerbait ahazten zitzaigunean eta halakoetan.. 3.melokotóe, -i, melokotóia. (b). Izena. Mozkorra. Borrachera. Melokotoi ederrakin zebitzen bixak pe jaixetan. content_copy trónpa, atxur.
memélo, -a, memelúa, -ía. (b). Adjektiboa. Lelo, -a, fatuo, -a, insustancial. Zela izan leike ain memelua./ Laga notsan liburua galdu dau memeluorrek alakuorrek.
memelokeríxa, memelokerixía. (c). Izena. Memeloaren esana edo ekintza. Zenbat memelokerixa esaten daben.
memo, memue. (d). Adjektiboa. Leintz. Txikia, mehea. Gizon memotxo bat.
ménda
ménda, mendía. (b). Izena. botanika. mentha suaveolens. benda. Menta, mentastro. Bezperan mendak batu ganauak zaindduaz. Cel.” Etxean usain gozoa euki nahi denean menda etxeratzea bezalakorik ez dago. Mendazko eskobak ere erabili izan dira honetarako. Oso ugaria da munetan eta etxe inguruetan.. content_copy batan.
mendáfiñ
mendáfiñ, mendafiña. (b). Izena. botanika. mentha piperita. bendáfiñ. Hierbabuena. Bat dok mendia, eskoba lekuan ibiltzen zana, ta beste bat janarixai-tta botatzeko mendafiña. Mendia baiño ostro zorrotxauakin, luxenkia, mendafiña. Don.” Mendaren antzekoa, baina finagoa. Baratzetan hazten da batik bat, baina baita baserri inguruetan eta basoan ere. Infusioan hartuta oso ona omen da digestioa ondo egiteko, bihotzarendako eta nerbioendako. Sin. mentabedar (Eib.)..
méndar
méndar, méndarra. (c). Izena. botanika. pulicaria dysenterica. Etxea garbitzeko erabiltzen de menda mota usain gabekoa. ohar bat content_copy astoménda.
mendébal, mendebála. (c). Izena. Viento del Oeste. Mendebalak joten dabenian, eurixa laster.gaillego aizeak baino apur bat iparralderagotik jotzen du.” Baita dena hezetasunez blaitzen denean, etxeko lurra, frontoiko pareta edo zorua, mendebalagatik dela esaten da. Gaur ezingou pelotan jokatu; mendebalak jo dau ta lurra labana dago. Don.k dionez, gaillego aizeak baino apur bat iparralderagotik jotzen du..
égur.
egur
1.egur, egúrra. (a). Izena. Madera, leña. Egurrezko mai ederrak jarrittue./ Egur xeetzera noia. Esamoldeak: mendeko egur, mendeko egurra. Izena. Erraz manejatzen den egurra, mehe samarra. Mendeko egurra, esan nai neuke, e, egur mee samarra erabiltzen giñuala guk. Mateo./ Mendeko egur bat. Subillak ibiltzen dia burtarasak eitteko, burterraillak eitteko. Sendua eztanian, meetxua danian. Don.” egurra xeetu. Aditza. Egurra txikitu. Zakuak bete eitteko, gu anai bi ixete giñan jenealian, guk aura eitte giñuan bittartian bestiak egurra xeetu igual eitteben. Mart.” egurra eiñ. Aditza. Proveerse de leña. Badauzku guk paa-txarak, mordua, baiña erabiltzen dou ori sutaako egurra eitteko. Mateo.”
egurra eba(g)i
egurra eba(g)i. Cortar leña. Ilberan obe ixate zan; ilbarrixan ebaten danak, sutaa botateko be, ura etaatzen dau. Da ilberakuai ez, ilberakua da obe egurra-ta zertzeko. Cand.” egur-txikitze, egur-txikitzia. Izena. Egurra zatitze lana. Aura einddakuen egur txikitzia eote zan, arek metroti metrora ingurura ebai danak. Jose.” egur se, egur seia. Izena. egur xee. Egur mehea. Egur seia ba, ekonomikan da sartzen die ba... Jose.” egur berde, egur berdia. Izena. Ebaki berri den egurra. Iketza obia egur berdiakin. Cand.”
2.egur, egúrra. (c). Izena. Castigo, represión. Mutiko demonio orrek egurra merezi dau./ Fragak irabazten badau egurra etorri bia dau. Esamoldeak: egúrra émon. (b). Esapidea. egurra ártu. Dar o recibir una paliza, represión, castigo. Realak egurra emon dotsa Madrilli./ Deskuidatzen bazate egurra artuta etorriko zate. Baita kirolean edo lanean gogor saiatu, dena eman: azkenengo kilometruan egur baten hasi zuan eta ixa minutua etara jotsan bigarrenari.. 3.egur.