Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

górde. 1.gorde. (a). du Aditza. Guardar, conservar, esconder. Badauka orrek pe makiña bat lan itxurak gordetzen./ Koltxoipian gordetzeittu diruak. 2.gorde, gordía. (c). Adjektiboa. Babestua. Lekuaz bakarrik." (Lugar) protegido, resguardado, abrigado. San Marzial oso paraje gordia da./ Oso leku gordian dago Degurixa.
gordéleku, gordélekua. (b). Izena. Ezkutalekua. · Escondite. Mutill bat joan jakon gordeleku billa. content_copy ezkútaleku.
górdiñ. 1.gordiñ, gordíña. (b). Adjektiboa. Crudo, -a. Sagar gordiñak baiño erriak naixao dittu./ Bota lapikuai olixo gordiñ puxkat. ” feedback egosi, erre. 2.gordíñ, gordíña. (b). Adjektiboa. Heldu gabea. · Inmaduro, -a. Oinddio madarixak gordiñak dare, baiña laster elduko die. content_copy berde. feedback eldu. 3.gordiñ, gordíña. (c). Adjektiboa. Sasoi onekoa. · De buena salud, robusto, -a. Urtetan aurrera joan arren, gizon gordiña dago. Pertsonez, ia bakarrik, eta goikoaren antzeko testuinguruetan.. content_copy garratz.
gordinddu. (c). Aditza. Recrudecer-se. Katarrua gordinddu egin jako.
gordíñik. (a). Adberbioa. Egosi edo erre gabe. · En crudo. Kangrejuak gordiñik jateittu.
góri. 1.gori, goríxa. (c). Adjektiboa. Incandescente. Burdiña gorixakin markatzen zien animalixak. 2.gori. (c). Adberbioa. góri-góri. Al rojo vivo. Orratza sartu sutan, da gori jartzen danian ein zulua. G.
goríttu. (c). da du Aditza. Poner(se) al rojo vivo. Errementarixak sutan eukitze zittuan aixkorak gorittu arte. Sin. gori-gori jarri..
gorminddu. (d). Aditza. "Quedarse sin cocer las alubias al echar agua fría cuando estaban hirviendo." (Izag Oñ)
goróntz. gonuntz. 1.gorontz, gorontza. (c). Izena. Emakumeek bularrari eusteko jazten zuten txaleko itxurako jazkia. · Corsé, sostén. Gonia ba, oso-oso gorrixa erabiltze i eban, da paiñolo zurixa ola kruzauta, ta gorontza izeten zan len, korseik eta..., gorontza esaten jakon. Gure ama olakuakin ezautu neban, guk geuk ezkiñuan erabilli baiña. Ben./ Gorontza zan emendik ona, telia, igual arixa izango zan, ola ojete batzuk emen, fajia bezalakua. Maria.” content_copy pétxera. 2.gorontz, gorontza. (c). Izena. Neskatila txikiei barrutik sabelaldean jartzen zitzaien arropatxoa, aurrean zintaz lotzen zena. · Corpiño que se ponía a las niñas pequeñas. Oiñ umiak libre ibiltzeittuk, baiña orduan lotuta ibilli biar izate zuan. Gorontza izaten zuan ba, aujetekin, zintekin lotzen zana, ajustauta. Klem.”
górpu, gorpúa. (d). Izena. Cadáver. Sasi batzuen atzian ei zeuan gorpua. Oso adineko zenbaitek bakarrik; besteek gorputz..
Górpusti egun, Górpusti eguna. (b). Kórpusti egun, Górpustei e., Kórpustei e.. El día de Corpus Cristi. Gorpusti egunian prosoziñua eitte zan Uberan. Azentua adinekoek lehen silaban eta besteek bigarrenean, normalean..
górputz, gorpútza. (a). Izena. Cuerpo. Se dice también del cadáver. Esamoldeak: górputz eta aníma. (c). Esapidea. Eginahalak eginez. An zebillen pelotan, gorputz eta anima./ Etortzen zan nausixa. Gure Meltxoran ondorian gorputz da anima, etxeko semia. Eli.”