Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

góra. (a). Adberbioa. Goi, NORA kasuan. · Arriba. Gora gu ta gutarrak! Esamoldeak: zerbait gora eta zerbait bera jardun. (c). Esapidea. Gai baten inguruan errepikakor jardun. Erretirua gora eta erretirua bera jardun dau gau guztia. gora biotzak eta bera prakak. Esapidea. "Animoa emateko esan ohi den esaera." (Lar Antz) góra jo. (c). Esapidea. Recurrir a una instancia superior, apelar. Asuntua errixan ezpou konpontzen gora joko dou. góra bégira. (c). Esapidea. Ezer egin gabe, alferkerian. Zuek egon gora begira, eta gero ikusikozue.
gorábera. 1.gorabera. (b). Posposizioa. Más o menos, a pesar de. Milla pezeta gorabera naixao dot erloju ona erosi./ Zor batzuk gorabera urtian azkenian San Silbestre./ Ederki ibilli giñan, asarrealdi batzuk gorabera. Esamoldeak: gutxí gorábera. (a). GUTXÍ GORÁBERA. (a). Poco más o menos. 2.gorábera, goráberia. (b). Izena. Arazoa. · Asunto, problema, diferencia. Eztakitt zeren goraberan asarretu zien./ Kontzejal ein dabenetik gorabera aundittan sartuta dago./ Euki giñuzen gorabera batzuk, baiña azkenian konpondu giñan. Batzuetan "el quid de la cuestión": Petroliua merke egon, karu egon, ortxe dago goraberia.. 3.gorábera, goráberia. (c). Izena. Aldea. · Diferencia. Batak irabazi, bestiak irabazi, eztago gorabera aundirik./ Gonzalez eta Aznarren artian zenbat gorabera dago ba? 4.gorábera, goráberak. (c). Izena. Alteraciones, altibajos. Tomatian preziuak gorabera aundixak eukitzeittu./ Oiñ ondo dabill, baiña gorabera aundixak izateittu. 5.gorábera, goráberia. (c). Izena. Gora eta behera egiten duen lursail edo bidea. Muruatik Gorbeixara dana da goraberia./ Eztot ezautu ainbeste gorabera daukan bideik./ Billarealdik Aramaixora gorabera asko dago.
goragúra, goraguría. (c). Izena. Handinahia, gora egiteko gogo gehiegizkoa. Dan txorimaluakin diputautarako doiala? Jesus, orrek dauka goraguria orrek.
goraguráko, goragurakúa. (d). Adjektiboa. Persona con afán de notoriedad o poder. Familixa guztia die goragurakuak.
goráko. 1.gorako, gorakúa. Izena. Naúseas, ganas de vomitar. 2.gorakúa moztu. (c). Aditza. Haritzari edo pagoari, esate baterako, punta moztu alboetara zabal dadin. · Desmochar un árbol. Gorakua moztu izan jako emen paguai adarrak ikazgiñarako aprobetxatzeko.
goralarri, goralarríxa. "Las ganas de vomitar." (Izag Antz). content_copy botagúra.
górantzia, górantziak. (a). Izena. gogorantziak. Eskumuinak. · Recuerdos. Emuiozu gorantziak nere partez./ Orrek eleukek emongo ezta gorantziaik pe. Azkenengo esaldi hau inoiz zekenengatik entzuten da. Azen.: gorántziak ere bai. Oso adinekoren bati GOGORANTZIAK ere entzun dakioke. .
gorátu. (c). du Aditza. Laudatu. · Alabar, enaltecer. Periodikuak Arkonada zeruraiño goratu dau.
gordáillu, gordaillúa. (c). Izena. Baliozko zerbait isilpean dagoen lekua. · Lugar secreto para todos, o para casi todos, donde se encuentra algo de valor. Apixa bat oillo-arrautza morduakin topatzen giñuanian gordaillua topau giñuala esate zan./ Ontzako urriak topaittue alako basarrittan. Sakapian ei euan gordaillua.
górde. 1.gorde. (a). du Aditza. Guardar, conservar, esconder. Badauka orrek pe makiña bat lan itxurak gordetzen./ Koltxoipian gordetzeittu diruak. 2.gorde, gordía. (c). Adjektiboa. Babestua. Lekuaz bakarrik." (Lugar) protegido, resguardado, abrigado. San Marzial oso paraje gordia da./ Oso leku gordian dago Degurixa.