Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

jan. 1.jan. (a). du Aditza. Comer. Esaerak: Egon lo ta jango dek me. Esaera. "Azkenengo ibiltzen denak edo mugitzen denak ez du ezer izango; DEK esan zuen lekukoak." (Lar Antz). Irixa adar da guzti jan. EsapideaEsaera. irixa perra ta guzti jango neukek. Gose handia denean esan ohi den esaera. Irixa adar da guzti jango neukek. Esamoldeak: txitiak beste jan. (c). Esapidea. Oso gutxi jan. Gure amandriak txitia beste jaten dau aspaldixan. jan-jan eiñ. (c). Esapidea. Asko jan. Inoren etxean jaten denean ohitura dute adinekoek zera esateko despedidarakoan: Ekarri eztou ezer eiñ, baiña bagoiaz jan-jan eindda./ -Guk jan-jan eiñ, ezpanak garbittu eta aide. -Bueno, bueno, urrenguan be etorri. jaixon paretak. Esapidea. "Pertsona bat ekonomikoki gaizki dagoenean, eta etxea besterik geratzen ez zaionean, jendeak esaten du: etzare ain gaizki be! Etxia beintzet badaukazu. Etxearen nagusiak hau esanez erantzuten du: jaixon paretak! Izan ere, etxeko hormek ez baitute jaten ematen." (Lar Antz). berbía jan. (b). Esapidea. Agindutakoa bete ez. · Incumplir la palabra. Ezixozue ezer sinistu, berbia jaten zalia da ta. 2.jan. (c). dio Aditza. lagunartekoa Irabazi kirolean. · Vencer en en deporte. Espriñian jan zotsan karreria Perurenak./ Aurten be Atletixak baietz ligia jan. 3.jan. (c). du dio Aditza. Gastar el dinero, estafar, quitar, privar... a alguien. Soziuak zeuzkan diru guztiak jan jotsan./ Amar milloi jan i dotsa bankuai./ Iru egunian jaten zeban sueldua. 4.jan. (c). du Aditza. Gastar, desgastar, rebajar (con una lima, etc.). Kajoia ezpada kabitzen, ertzak limiakin jan eta sartuko da./ Pieza oni oinddio milimetro bat jan bia jako. 5.jan, jana. (a). Izena. Janaria. · Comida, alimento. Jana ta erana izan ezkero naikua dau. content_copy játeko. Esaerak: On egin janak eta kalterik ez edanak. Esaera. (Lar Antz). Jaterakoan probetxu ona opatzeko esan ohi dena.
égon. Aditza. 1.egon. (a). da Aditza. Estar. Esaerak: Egon ari presente etorri artian Bixente. Esaera. "Bertantxe geratu." (Lar Antz). Dagona dago, eztagona balego. (c). Esaera. Esamoldeak: banenguan ba ni. (c). Esapidea. Harrituta nengoen. Banenguan ba ni... Zeozegaittik etzan aspaldixan etortzen. (geldi) egotekua ez izan. Esapidea. Oso aktiboa izan. Jesus! ori be ezton egotekua. 2.egon. (a). da Aditza. Haber. Tonto asko dago. 3.egon, egóna. (c). Izena. El estar, la inmovilidad. Zuri egona etxatzu komeni; ibilli egin bia da, ibilli./ Egonak eztauka gauza onik./ Kartetan ibilli ga residentzian, da... egonetik egonera gatoz. Esaerak: Egonak egonguria eta abadiak ezkonguria. (d). Esaera. Esamoldeak: egonian egon. (c). Esapidea. Egon, azpimarratuta. Guk ze eingo dou ba onezkero... egonian egon./ Egonian egonda eztago ezer.” egonían. (c). Adberbioa. Inmovil. Atsalde guztia egonian pasau dogu.
ezkongúra, ezkonguría. (c). Izena. Ezkontzeko gogoa. Esaerak: Egonak egonguria eta abadiak ezkonguria. (d). Esaera. Abadeek ei duten ezkontzeko gogoaz diharduen esaera.
egonáldi, egonaldíxa. (a). Izena. Rato largo de estancia, parada. Egonaldixa ein giñuan zure zaiñ./ Nekatuta genden da egonaldixa ein giñuan itturrixan. Hitza bera bakarrik esaten denean luzea dela suposatzen da..
egóneziñ, egóneziña. (c). Izena. Lasai ezin egona. · Inestabilidad, inquietud. Atzo Donostiara, erañeun plaiara, gaur dantzara... Jesus, Maria ta Jose, ori da daukazun egoneziña. (Gurasoek seme-alabekin asko erabilitako hitza)./ Burgosko prozesuan egoneziñ aundixa sortu zan errixan.
egongura, egonguría. (c). Izena. Egoteko gogoa.
egosariñ, egosaríña. Adjektiboa. "Lo que está poco cocido." (Izag Antz).
egosgogor, egosgogorra. (b). Adjektiboa. Eibar. Egoskorra. · Terco, -a, tozudo, -a.
egósi. 1.egosi. (a). da du Aditza. Cocer(se). 2.egosi. (b). da du Aditza. Leintz. Guisar. Okela egosixa afaltzeko.
egosi-usaiñ, egosi-usaiña. (d). Izena. Lixiba egin ondoren arropak ateratzen zuen usaina. · El olor de la ropa recien lavada a la antigua usanza. Arek pe egoste zien e, antxe. Egosi-usaiña, usaiña ederra etaratze eben. Juana.”
egostura, egosturia. Izena. Leintz. egostu, -ua (Eib.). "Escocedura. Ainbeste ibiltzekin egostuak egin jakoz.
egots, egotsa. Hegoen hotsa. “"Heguen zaratia hegaztixak hegan ekitten dabenian, pra-pra-pra sentidu najuan hego-hotsori neure buru gaiñetik zihar, ta danba!" (SB Eibetno) .”
eguákitz, eguákitza. (b). Izena. eguakoitz, euakitz, ebaikoitz (Oñ.), eguakotx (Lein.). Ostirala. · Viernes Eguakitzian mendira noia. Bergara mendebaldean bariku gehiago. Eguakitza . ohar bat content_copy báriku. Esaerak: Euakitzeko trunboia berrogei eguneko eurixa. Esaera. (Lar Antz). Esamoldeak: eguákitz sántu egún, eguákitz sántu egúna. (b). Viernes Santo. content_copy baríku sántu egun.
eguákitz sántu egún, eguákitz sántu egúna. (b). Viernes Santo. content_copy baríku sántu egun.
eguáldi, eguáldixa. (b). Izena. Eguraldia. · Tiempo atmosférico. Egualdixa ezpada obetzen eztago zati baten soorako giroik. Esaerak: Egualdi ona, bera praka eta gora gona. Esaera. Antzuola. "Giro onarekin jantzi gutxi behar denez, lan gutxiago egin behar da; ia ez da ezer zikintzen, ez da garbitu behar... Horrez gain, giro ona gauza guztietarako eta denen onerako da: irteteko gogo handiagoa izaten da, pertsona alaiago egoten da..." (Lar Antz). Esamoldeak: eguáldi txakúrra eiñ, egon.. (c). Esapidea. Eguraldi oso txarra egin, egon. Joan dan aste ontan aizia, txingorra... egualdi txakurra ein ddau.