Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

eiñ.
eiñían. (c). Juntagailua. iñian. Eginean, zorian. · Precedido de participio, a punto de, en un tris de. Zuen basarrixa jausi eiñian dago./ Txixaguriak urten eiñian egon naiz frontoian./ Errebentau eiñian jarri giñan babaz. I.
egitteko, égittekua(k). Izena. éitteko, itteko. Egitekoak. · Quehaceres, deberes. Lana aintze jakonian beti izaten dau eittekon bat./ Eibarrera noia, an be badauzkat eittekuak eta. Singularrean oso nekez. ITTEKO, -uak ahoskatu ohi da gehienetan.. Esamoldeak: éittekon bat eiñ. (c). Esapidea. eittekua eiñ. Pikardiaren bat, barrabaskeriaren bat, gauza desegokiren bat egin. Umiak bakarrik lagaittuzu etxian? Eingo dabe eittekon bat./ Guk ein ddou eittekua!
eitzari, eitzarixa. (d). Izena. Eibar. itzari. Ehiztaria. Antzina erabilia. Gaur egun KAZARI.
éjenplo, éjenplua. (b). Izena. Ejemplo. Ejenplo txarra emoten jatzu seme-alabei.
eju-ejuka. Onomatopeia. "Eztula. Ibili zaitte eurittan eta gero eju-ejuka." (SB Eibetno).”
ekáiztu. (d). da Aditza. Matxorratu. · Volverse estéril un animal (la vaca, mayormente). Matxorratu ein dda. Bei ekaiztutakua. Matxorratu ein ddok, ekaiztu ein ddok. Don./ Ekaiztua be esaten da izendakuai, jeneralian, baiña bestiai matxorria. Don.” Ez diot beste inori entzun. Emakumeez ere esan omen daiteke..
ekárri. (a). du Aditza. Traer. Inperatiboa bizirik dago adinekoen artean: zuk EKÁTZU edo EKATZÍA, hik EKÁK edo EKAKÍA (m), EKÁN (n). Ekatzu kartera ori, neria da ta./ Ekak segia puxkat zorroztu daidan; edo ekakia segia... (testuinguru berdintsuan erabiltzen badira ere badirudi ekakia persuasiboagoa dela eta ekak/n aginduzkoagoa)./ Ekan nere jertsia, konpondu ein bia jonat eta. Ubera aldera pluralgile eta guztikoak ere entzun daitezke: zuk EKÁTZUZ, ik EKÁTZIK (m) eta EKÁTZIN (n). Azentua azken silaban ere jarri ohi zaio. .
ekibókau. (a). da du Aditza. Equivocar-se.
ekibokazíño, ekibokaziñúa. (b). Izena. Equivocación. Or ekibokaziño aundixa daukazu.
ékiñ. (a). dio Aditza. Hasi. · Empezar algo, comenzar. San Jose... kendu ta jaixten ekiñ (ardiak). Hil./ Lanai ekin notsan da akabau arte enitzan geratu./ Ekin gontsan pelotan da azkenerako izardittu./ Irixak ekin jaue saltoka, jo batera ta jo bestera. Ben.” Adinekoek NOR-NORI-NORK gisa jokatzen dute. Askotan NORI ez da agertzen esaldian: Pelotan ekin gontsan./ Zarataka ekin zotsan, etab. Gaur egun askok asi bezala (NOR) jokatzen du..
ekiñáldi. 1.ekiñaldi, ekiñaldíxa. (b). Izena. Saio luzea, lanaldia. · Sesión de trabajo de cierta dureza o duración. Zu obetik jaiki orduko nik ekiñaldixa eindda neukan bedarra ebaitzen./ Liburukote orrek ekiñaldi ederra dauka leitzen. 2.ekiñaldi, ekiñaldixa. (b). Izena. Hasialdia, jardun aldia. · Envite, acometida. Ekiñaldi baten ezin bozue pianua etxera jaso, bittan jasokozue.
éko, ékua. (b). Izena. Oihartzuna. · Eco.
ekonómika, ekonómikia. (a). Izena. Cocina de leña y carbón. Berriz be ekonomikia modan jarri da./ Ekonomikiak majo berotzen dau etxia. Asmazio handia izan zen bere garaian. Gure amak dio lehenengo ekonomikak hasi zirenean zenbaitek KALÁMONIKIA deitzen ziola: Beketxeko gizona burdixakin, da: —Nora zoiaz ba?, ta —"kalamonikia" ekartzera, ori zeroi, ikusten eztan suoi, ori baforioi. Klem. Sin. goiko su (Eib.)..
ekubilkára
ekubilkára, ekubilkaría. (b). Izena. ikubilkára. Ukabilkada. · Puñetazo. Ekubilkaria emon zostan tripapian.
ekúbill, ekubílla. (a). Izena. ikúbill. Ukabila. · Puño. Ik atzo zetan erakutsi ostan neri ekubilla?
ekúlondo, ekúlondua. (a). Izena. ukólondo, ukondo (Ang.). Codo. Ekulondoko miñez nago atzotik. Esamoldeak: ekúlonduai mun émon ézindda. (d). Esapidea. Ezin ailegaturik, diruz, batez ere. · Sin poder besar el codo, literalmente. Se dice de quien no le alcanza el dinero. Dirua gutxi daukanak eta: ekulunduai mun emun ezindda; diru gutxin zera zuan ori. Klem.”