Skip to main content

Hiztegia: bilaketaren emaitza

Errore mezua

Bilaketa azkarra Bilaketa aurreratua

egizále, egizalía. (c). Adjektiboa. Egia maite duena. Egizaliak baga esan daigun egixa.
égo, egúa. (a). Izena. Ala. Eguak zabalik dago oillarra.
égoe, -i, égoia. (c). Izena. Viento sur. Egoiak joten dabenian eitten ei dittu edurteik aundixenak. Uberan bi hegoe mota bereizten dira: Napar-egoia, Hego-ekialdekoa eta Atxbitarte-egoia edo -aizia, Udalatx aldetik, Hego-mendebaldetik, jotzen duena. . Esaerak: Edurren gaiñeko egua, ezin izan berua. Esaera. Oñati. (Izag Oñ). Esamoldeak: égoiari bégira. (c). Cara al sur. Egoiari begira dago zuen basarrixa. egó-áizia euki. (b). Esapidea. Zoro-haizea euki. Gaur kriston ego-aizia jaukak Potok. content_copy zoroaizia euki. egó-áize, egó-áizia. (b). Izena. Viento sur. content_copy égoe, -i.
egoalde, egoaldia. (b). Izena. Hegoaldea. · Sur. Egoaldetik ibiltzen da euzkixa.
egódun, egodúna. (b). Izena. Hegoak dituena. · Alado, -a. Egodun guztiai botatzen zotsan tirua.
egóera, egóeria. (c). Izena. Egoteko era edo egotearen ekintza; desatsegina denean ia bakarrik. · Modo o acción de estar, generalmente desagradable. Estomagutik operau nindduenian eneban egoera ederra eiñ urrengo egunetan./ Eurixa goixan beian, guardasolik ez, aura zan egoeria ein giñuana autobusan paradan. EGOERIA EGIN, batik bat. "Situación" zentzuan situaziño erabiltzen da. .
egoi-erre. "Viento sur muy cálido." (SB Eibetno).
egóki. egogi. Adinekoek egogi eta egoki, biak darabiltzate eta gazteagoek azkena bakarrik.. 1.egoki, egokíxa. (c). Adjektiboa. egogi. Aproposa, aukerakoa. · Adecuado, -a, idóneo, -a. Mutill ori oso egokixa litzake alkatetzarako./ Praka bakeruak eztie egokixenak mendirako./ Neuri etxat pentsatzen amai ori esatia (hika tratatzea), ezta bape egogixa. Mertz.” «Mutil egokixa», «pelotari egokixa», «bertsolari egokixa», eta horrelakoak entzuten dira estiloa eta itxura azpimarratuz. . 2.egoki. (c). Adberbioa. egogi. Idóneamente, a mano. Etxetik oso egoki daukat fabrikia./ Egoki etortzen bajat arpegira esango dotsat. Esamoldeak: berbetan, bertsotan, fubolian... egoki eiñ. (c). Oso ondo egin. Semiak pe egoki eitten dau bertsotan.
égon. Aditza. 1.egon. (a). da Aditza. Estar. Esaerak: Egon ari presente etorri artian Bixente. Esaera. "Bertantxe geratu." (Lar Antz). Dagona dago, eztagona balego. (c). Esaera. Esamoldeak: banenguan ba ni. (c). Esapidea. Harrituta nengoen. Banenguan ba ni... Zeozegaittik etzan aspaldixan etortzen. (geldi) egotekua ez izan. Esapidea. Oso aktiboa izan. Jesus! ori be ezton egotekua. 2.egon. (a). da Aditza. Haber. Tonto asko dago. 3.egon, egóna. (c). Izena. El estar, la inmovilidad. Zuri egona etxatzu komeni; ibilli egin bia da, ibilli./ Egonak eztauka gauza onik./ Kartetan ibilli ga residentzian, da... egonetik egonera gatoz. Esaerak: Egonak egonguria eta abadiak ezkonguria. (d). Esaera. Esamoldeak: egonian egon. (c). Esapidea. Egon, azpimarratuta. Guk ze eingo dou ba onezkero... egonian egon./ Egonian egonda eztago ezer.” egonían. (c). Adberbioa. Inmovil. Atsalde guztia egonian pasau dogu.
orrétan. (a). En ese. Eta orretatik, orretara, orretarutz, orretaraiño... eta baita ortan, ortatik, ortara... . Esamoldeak: egon ári órtan!. (b). Esapidea. egon ári órtan. Egon hadi hori pentsatzen, uste horretan. Ze uste dok oiñ joaten baaiz lana gordekoskela, ala? Egon ari ortan. atan orretan. Adberbioa. Eibar. Gauza bat eta bestea egiten. Atan orretan, eldu zan artsalde erdia. (SM Ezten).