Skip to main content

Azkeneko ekarpenak

Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.

baztarren lotsagarri ibili. (c). esapidea. Lotsagarri ibili.. Or ibiliko aiz i baztar guztien lotsagarri. .
lotsagárrikerixa, lotsagárrikerixia. (c). izena. Gauza edo egite lotsagarria.   Desvergüenza.. Konbidauei ardaua kobrau, ta olako lotsagarrikerixak eitte jittuan./ Eztozu olako lotsagarrikerixaik eingo, orraittio.. Azen.: lotsagarrikeríxa, lotsagarrikerixía ere bai. .
lotsakízun, lotsakizúna. (c). izena. Lotsatzeko motiboa.   Motivo de vergüenza.. Familixiandako lotsakizuna da ori./ Eztotsat iñoi lotsakizunik emon nai.. LOTSAKIZUNA IZAN edo EMON, batik bat.. Ik. lótsari, lotsa.
lótsari, lótsarixa. (c). izena. Lotsa baino gehiago.   Bochorno, vergüenza.. Arek lotsari galanta Mirandako estaziñuan pasau biar, euli mordo galanta eskuetan pegauta etarata txaketa poltsikotik. Eli./ Lotsari galanta pasau erain zotsan abadiak zure amandriai erderaz etzekixelako./ Nik artu neban lotsarixa liburu lapurretan arrapau niñuenian.. LOTSARIXA PASAU edo ARTU, ia beti.. Ik. lotsakízun, lotsa.
lótsati, lótsatixa. (b). adjektiboa. Tímido, -a.. Txikittan lotsatixa ziñan demasa. .
lotsátu. (a). da-du aditza. Lotsa sentitu edo sentierazi.   Avergonzar(se).. Ez aiz i puxka bateaittik lotsatuko./ I neikua aiz inguruko guztiak lotsatzeko. .
1. lotu. (a). du aditza. Atar.. Lotuizu txakurra.. Ant. eskátu. Ik. katanlótu, dantza-lótu, librau, jaraiñ.
2. lotu. (d). aditza. Zerra trabatu, entrama gaizki duelako.. Gero zerratzen dozu, eta etxatzu lotzen egurrik, egurrian lotu barik, samur ebaten dozu. Martin.. Zerra egurrari lotuta gera ez dadin, zerra ezker-eskuma mugituz joan behar da. .
luebai. (-). Ik. lúai.
maastordo, maastordua. (d). izena. Mahats-mordoa.   Racimo de uvas.. Sin. maats-kórda.
madarikátu. (-). 1. madarikatu, madarikatúa. (b). adjektiboa. (adierazkorra.) Maldito, -a, puñetero, -a.. Txakur madarikatu orrek eztosku lotan laga./ Pasauko al da krisis madarikatu au. . Sin. madarigaiñeko, -ue. (Leintz)... 2. madarikatu, . (d). du aditza. Maldecir. Aditz gisa. Egun guztia danagaittik madarikatzen pasatzen dau. . Aditz gisa MADARIKATZEN forma besterik ez dut entzun. Maldiciendo. Egun guztia danagaittik madarikatzen pasatzen dau.. komentario 1.
1. madarikatu, madarikatúa. (b). adjektiboa. (adierazkorra.) Maldito, -a, puñetero, -a.. Txakur madarikatu orrek eztosku lotan laga./ Pasauko al da krisis madarikatu au. . Sin. madarigaiñeko, -ue. (Leintz)..
2. madarikatu. (d). du aditza. Maldecir. Aditz gisa. Egun guztia danagaittik madarikatzen pasatzen dau. . Aditz gisa MADARIKATZEN forma besterik ez dut entzun. Maldiciendo. Egun guztia danagaittik madarikatzen pasatzen dau.. komentario 1
madari-ságar, madari-sagárra. (d). izena. Sagar mota luzenka, madari formakoa (?). . komentario 1
mádre, mádria. (d). izena. Sagardoa, txakolina edo ardoa duen barrika edo botila baten hondoan geratzen den batz edo hondarra.   Poso. .
Mádrill. (a). toponimoa. MADRID. Madrid.. Madrillera joan da soldau.. Madrilldik edo Madrilletik, Madrilgo, etab. «Madrid» entzuten da gero eta gehiago. .
mádura, máduria. (c). izena. Ibaiaren edo errekaren ondoko lautada, ortu-lur ona.   Vega, terreno llano contiguo al rio, apropiado para huerta.. Piparra artzeko maduria onena.. Madura tokizena Agorrosin, Zapatarikua eta San Lorentzo aldeko ibar zabalari ematen zaio. Kontatzen dute behin bergarar batek Elosu aldean ibili ondoren herrira itzuli zenean, zelebre samar ibilita dirudienez, sasi artean pasatu ezinda-eta (ez dakigu zahatoarekin joan zen ala zer), zera esaten zuela madura goraipatuz: Maduria madura, joete Italia!.
magal. (-). Ik. lepomágal, mádal.
mái, máixa. (a). izena. Mesa. . maiko egin, . (c). esapidea. Batzorde bateko (epaimahai batekoa, gehienetan) kide izan.. Umiok eta maiko egiten ebenak otzez dardaraka pasau eben arratsalde guztia. (AAG Eibes). .. basuan jaixo, basuan azi, etxera etorritta amantal zurixa jantzi, . (-). Mahaiaren igarkizuna. (Izag Oñ)...
basuan jaixo, basuan azi, etxera etorritta amantal zurixa jantzi. (-). Mahaiaren igarkizuna. (Izag Oñ)..
maiko egin. (c). esapidea. Batzorde bateko (epaimahai batekoa, gehienetan) kide izan.. Umiok eta maiko egiten ebenak otzez dardaraka pasau eben arratsalde guztia. (AAG Eibes). .
madári-árbola, madári-árbolia. (a). izena. Peral.. Madari-arbolatik jausi da.. Ik. madári.
madári, madaríxa. (a). izena. botanika Pyrus communis. Udarea, udareondoa.   Pera, peral.. Madarira igota dabill mutikua.. Beste fruta-arbolekin gertatzen den bezala, madari-arbola zein madari esaten da arbola bera izendatzeko. Zenbait madari klase: dukesia, goizagoko madarixa, margarita madarixa, marki madarixa, negu madarixa, pedro jose madarixa, santamaiña madarixa.. komentario 1 Ik. mákatz.
mádal, madála. (c). izena. MÁGAL. Zuhaitz adar txikia.   Ramita.. Azkarran madala ibiltze giñuan Idurixon ganauei eulixak kentzeko.Klem./ Keixa onek danak madaltxo batek zeuzkan. .