Skip to main content

izena

  • zine, zínia. (a). izena. Cine.. Ik. paretako sorginkerixa.
  • zink, zínka. (d). izena. Cinc.. Nik betik zinka o ola ezautuittut edarrak. Egongo zien edarrak e, ikusittut kobrezkuak pe bai. Don. .
  • zinkázko, zinkazkúa. (c). izena. Hecho de cinc.. .
  • zinkuíñarri, zinkuíñarrixa. (d). izena. ZINGOIÑA, ZINKOIÑA. Zingurina; harri mota bigun samarra.. [Karea egiteko] atxeko arrixa bia da, karatxa esate otsau guk; beste arri klase batzuk badia, zingoiñia ero, zingoiñiak pe eitten dabela esaten zaben baiña. Felix. .
  • 2. zíntta, zínttia. (c). izena. Harakinen berbetan, txuletak dituen trontzoa.   Ristra de chuletas.. Pare bat txuleta-zintta gordeidak bodarako. .
  • 1. zíntta, zínttia. (a). izena. Cinta.. Zelako zintta politta daroiazun buruan. .
  • zintta bédar, zintta bedárra. (c). izena. botanika phalaris arundinacea. Lora sortak biltzeko, San Juan sorta, adibidez, erabiltzen da. Izenak adierazten du bere itxura..
  • zintta-dantza, zintta-dantzia. (b). izena. Koloretako zintak makila baten inguruan lotuz eta askatuz egiten den euskal dantza ezaguna. .
  • zinttúra, zintturía. (c). izena. Cinturón.. Ikusi zelako zintturia erosi doten.. Sin. zintturóe, -i, pétriñ.
  • zintturóe, -i, zintturóia. (a). izena. Cinturón.. Zintturoia narruzkua danian, da gérrikua trapuzkua, telazko zer bat. Don.. Sin. pétriñ, zinttúra. Ik. gérriko. zintturóia eskátu, . (c). esapidea. (eufemismoa.) Komunera joan, kaka egin.. Barkatukostazue, baiña zintturoia eskatzera joan biarrian nago. ..
  • zíntzel, zintzéla. (b). izena. ZIZEL. Cincel.. Sin. zulákaitz, goizábal.
  • zíntzur, zintzúrra. (d). izena. Nuez de la garganta. Don.. Sin. gangárda. Ik. íntxaur.
  • ziráun, ziráuna. (b). izena. ZIREUN. Suge antzekoa, pozoirik gabea.   Lución, ciega.. Ziraunak ugari ikusten die bedarrondua batzerakuan.. Gazteleraz ere "una zirauna" entzun ohi da. .
  • 4. ziri, zirixa. (d). izena. AZAOKETARAKO ZIRI. Linu edo gari azaoak lotzeko egurrezko makilatxo okerra, puntan kakutxoa duena.. Olase artu eskutaratxo bat, dozena bat zer, buelta emon da biurtu; zirixak pe izaten zien alde baten kakutxua daukenak, zirixak egurrezkuak. Juana.. AZAOKETARAKO ZIRIxa ere bai..
  • 5. ziri, ziríxa. (d). izena. Berakatz, kipula, porru eta halakoei zahartzen direnean barruan ardatz modura sortu ohi zaien zil gogorkotea. Baita zuhaitzei, pinuari adibidez, zahartzen denean bereizten zaien erdiko ardatza.. Bein berrogetamar bat urte ezkero zirixa eitte jakue piñuei./ Zirixa eindda dare porruak.. ZIRIXA EI. Ik. kípula, zil.
  • 1. ziri, ziríxa. (b). izena. Zurezko edo burdinazko atal estua, nonbait sartzeko erabiltzen dena.. Ziri batekin lotuta dare bi abiak.. Sin. kuiña. Ziririk onena ezpal berekua ei da, . (c). esaera. Kidekoen eztenkadak izaten direla mingarrienak, barren...
  • 2. ziri, ziríxa. (c). izena. Egurra bringatzeko zurezko edo burdinazko kuina.. Ekarri porria ta zirixak baldo au erdibitzeko./ Egurrezko ziri bat eizu aizkoriakin bittarte orretan sartzeko.. Egur handiak zatitzeko erabiltzen direnei ziri edo burdinziri. . Ik. porra-zíri, txinga. ziríxa sartu, . (c). esapidea. Gezurra sinistarazi, adarra jo.   Hacer creer una mentira, engañar.. Ziri edarra sartu dotse askoi Torreviejako apartamentuekin. . Ik. larakúa sartu, porrúa sartu, ziripote..
  • 3. ziri, zirixa. (d). izena. Oihalgintzan, kanilla, anezkaren barruan doan kainaberazko zotza, non zeharraria biltzen den.   Canilla o carrete de la lanzadera en el cual se enrolla el hilo de la trama.. .
  • ziri-zulo, ziri-zulua. (d). izena. Txondorrari egiten zaion zuloa bizitasuna emateko.. Ziri-zulua, baiña zulo aundixa ezta biar izeten, bakarrik arnasia artzeko beste. Cand.. Goialdean edo behealdean egiten ziren. Sin. subegi (Eib.). Sin. ondozulo.
  • 1. zirikillote, zirikillotia. (-). izena. (Eibar.) Ukendu bat.. Zauri orrendako amandriak dauka zirikillotia. (AAG Eibes).
  • zirímiri, zirímirixa. (b). izena. Lanbroa.   Llovizna.. Ezaguna baina gutxi erabilia, baserrian behintzat. LANBRO da arrunta.
  • zíriñ, ziríña. (a). izena. Hegazti-kaka.   Excremento de ave.. Ziriña darixola ibiltzen die usuak.. Beste abere batzuenari ere esan dakioke oso birina denean, beherakoaz daudenean eta. .
  • ziripote, ziripotia. (d). izena. (Oñati.) Gezurra.. Ziripote ederra sartu xoskuk orrek.. Ik. ziríxa sartu.
  • 4. ziríttu, zirittúa. (c). izena. Ziritze saioa.. Azelakotxe zirittua emungo notsaken baztarreko ari. .
  • zirkinzúlo, zirkinzulúa. (c). izena. Rincón, escondrijo.. Zirkinzuluak? Ezkutulekuak ero, bittarte txikixak ero. Klem./ Etxe arek badauka makiña bat zirkinzulo./ Beian euki giñuan zirkinzulo bat. Labe ta danak aintxe. Aniz. .