izena
- zeruko katu, zeruko katua. (-). izena. (Eibar.) Oruga.. Zeruko katua, tximeleta geixa. (AAG Eibes). .
- zésto, zestúa. (a). izena. Esku-saskia. Cesto.. Artu zestua ta ekarri arrautzak.. Izen generikoa da eta askorentzat bakarra.. Ik. íjitto-zésto, kótzara, ótarra.
- zestokára, zestokaría. (a). izena. Zestokada, saskikada, saskia bete gauza.. Zestokara perretxikua ekarri dau. .
- zezen-súzko, zezen-suzkúa. (c). izena. Suzko zezena. Toro de fuego.. Zezen-suzkuakin billurtu da.. Sin. súzko-zézen.
- zézentxo, zézentxua. (c). izena. Zezen txikia, jaietan eta jareiten dena.. Gero egon zien zezentxuak pe bai; zezenak, aixkora-jokua, arri-jasotziak... Hil. . zezentxo bat einda egon, . (b). esapidea. Oso indartsu egon gazte bat.. Zezentxo bat eindda dago zuen Mikel. ..
- zezíña, zeziñía. (c). izena. Gatza emandako haragia; hemen ardiarena ia bakarrik. Cecina, carne salada.. Aintxiñan, besteik etxeuan da, makiña bat zeziña jandakuak gaittuk, ez gozo-gozua dalako baiña. .
- 2. ziar, ziarra. (-). izena. Zeharra, mendi magala, aldapan dagoen paraje luze eta zabala.. Azkonabittako ziar baten dauke munteixa.. Leku-izenetan batez ere: Arantzeta-ziarra, Isusi-ziarra, Larrabil-ziarra (Elgetako toponimoak)..
- 3. ziar, ziarra. (-). izena. (Antzuola.) "Jipoia.. Ta gero obatu jaue orri, sorgiñorri, ta emon jaue ziarra." (Lar Antz). .
- ziar-begiratu, ziar-begiratúa. (d). izena. Zeharka egindako begiratua.. Ziar-begiratu bat bota jostak dardaraz jartzeko modukua. . Ik. begirákuna, -e.
- ziarbide, ziarbidia. (c). izena. (Oñati.) "Camino que sube en zig-zag" (Izag Oñ). .
- ziárrari, ziárrarixa. (d). izena. Zeharraria, oihalaren bilbea osatzen duten zeharkako hariak. Trama.. Au zan subilla eta atzetik zetozen beste olako subill aundi batetik arixak, eta gaiñera emen ziarrarixak sartu. Josu. . Zeharraria anezkak eramaten zuen alde batetik bestera, zutarien artetik.. Ik. zutari.
- zibilizazíño, zibilizaziñúa. (d). izena. Civilización, sobre todo en el sentido de educación. . Urte bigarrengo barrixa (umea), aura azten zanian beste bat barrixa, urrenguan beste bat barrixa. Olaxe mundua. Zibilizaziñoik pez bia danik eta. Mertz. (AA BergEus. 333. o.). / Zibilizaziño gutxiko jentia jaok gure auzuan. .
- zibítta, zibittía. (c). izena. ZIPITTA. Zigorra; makila mehe, ximel eta bihurkorra, jotzeko balio duena. Don.k dio punta mehea duen zigorrari deitzen zaiola zibitta. Palo delgado y flexible que sirve para azotar.. Mutikuak! Etortzen banok orra zibitta bat artuta.../ Aintxiñan maistruak zibittia eruan eraitte zotsen umiei, gero erak joteko./ Zigorrak puntia meia baldin badauka, orduan zipittia esate akok ari. Don.. Zumezkoa edo urritzezkoa izan ohi da.. Ik. zígor.
- zídar, zidárra. (a). izena. Plata. .
- zidar-bizi, zidar-bizixa. (-). izena. (Eibar.) Mercurio. (Etxba Eib). .
- zidor zumáka, zidor zumakía. (d). izena. botanika Zuma edo sahats klaseren bat dela uste dugu. (?).. Ik. zígor, zumáka.
- zierrákarrera, zierrákarreria. (b). izena. ZIERRAKARRERAS, -A. Cierra carreras, coche escoba.. Zierrakarreria pasatzen danian akabatzen da karreria. . Sin. éskoba.