Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

sindíkatu. 1.sindíkatu, sindíkatua. (b). Izena. Sindicato. Sindikatuan sartu ei dau kejia. Esaerak: Sosio susio, sindikato zikintrato. (d). Esaera. Elkarte eta sindikatuenganako mesfidantza adierazten duen aspaldiko esaera. 2.sindíkatu, sindíkatua. (c). Izen propioa. Hala deitzen zitzaion pentsuak, haziak eta baserrirako beste gauza asko saltzen zen dendari, Egino-Mallea jauregiko behekaldean zegoenari, gerra aurretik baserritarren elkartea han egon zelako. "Paxkuelena" ere deitzen zitzaion. · Llamábase así la tienda de productos agrícolas que se encontraba en los bajos del palacio Egino-Mallea, entre Barrenkale y Masterreka. Joan Sindikatura eta ekarri pare bat pentsu-zaku.
sínfalta. (a). Adberbioa. Ahaztu gabe. · Sin falta. Sinfalta etorri beratzittarako./ Biarko sinfalta eingotsut.
single, singlia. (d). Adjektiboa. Oñati. Ahula, sinplea. Eskillara ori oso singlia da eta eztau nere pixua aguantauko.
sinískor, sinískorra. (c). Adjektiboa. Gauzak erraz sinisten dituena. · Crédulo, -a. Ain da siniskorra eze, astua egaran doiala esanda be sinistu eingo leuke.
sinísmen, sinisména. (c). du Izena. Erlijiozko fedea. · Fe religiosa. Gerratian ziero joan jakon sinismena.
sinístu. (a). du Aditza. Creer. Esamoldeak: sinisten be. (b). Esapidea. sinistia be. Harridurazko esapidea, "sinesgaitza da hau" esan nahi duena. Maiatza eta edurra mara-mara. Sinisten be...
sinístueziñ, sinístueziña. (b). Adjektiboa. sinistuezinddako. Increíble. Sinistuezinddakuak esan zittuan.
sínple. 1.sínple, sínplia. (b). Adjektiboa. xinple. Argitasun eta malizia gutxikoa. · Persona simple, un poco tonta. Aura sinple samarra don da dana siniste jon./ Ez ari sinplia izan da joan ari medikuana. Segun eta nola esaten den oso despektiboa izan daiteke. XÍNPLE, xínplia. Iraingarriagoa da. Zela izan leike ain xinplia!. 2.sínple, sínplia. (b). Adjektiboa. Konplikazio gutxiko egintza; baita kalitate edo egitura oso apaleko objektua. · Se dice de los quehaceres u objetos simples. Konprak eittia baiño gauza sinpliagoik..., ba oixe be eztaki./ Jertse sinple batekin zoian eitte zeban otzakin.
sinplekeríxa, sinplekerixía. (c). Izena. Sinplearen jokaera edo ekintza. · Simpleza. Zure sinplekerixekin kokoteraiño nago.
sinplétu. (b). da du Aditza. xinpletu (iraingarriagoa). Sinple bihurtu. Maria aspaldixan ziero sinpletuta dago.
siñu, síñua. (d). Adberbioa. Mueca. Orrek nere zer danak, kiñu danak eitteittu, nere siñu danak eitteittu. Don.” Ia galdua. . Esamoldeak: síñuka. 1.síñuka. (d). Adberbioa. Keinu arraroak eginez, berezkoak batik bat. · Haciendo muecas o gestos raros, mayormente involuntarios. Orren aitta ola beti siñuka ibiltze zan gizon nerbioso bat zan. 2.siñuka. (d). Adberbioa. Oñati. "Burlando." (Izag Oñ).
sirrin-sarran. (c). Onomatopeia. Onomatopeya del ruido de la sierra. Zerran ziarduan sirrin-sarran.
sisarda. sistu. (d). da Aditza. Sitsak jan. Arropaz, batik bat, baina zuraz ere entzun daiteke. · Apolillarse. Erropak sistu eztaittien sits-bolak jartzen jakue. content_copy sitsak jan. sosiau.
sístima, sístimia. (b). Izena. sistema. Sistema, método. Lanik ein barik bizitzeko sistimia billau nai juat. SISTEMA entzuten da gero eta gehiago. .
sistu. (d). da Aditza. Sitsak jan. Arropaz, batik bat, baina zuraz ere entzun daiteke. · Apolillarse. Erropak sistu eztaittien sits-bolak jartzen jakue. content_copy sitsak jan.
sits. 1.síts, sítsa. (b). Izena. Pipia; arroparena jatorriz. Adineko askok sits arroparena eta zeren egurrarena bereizten ditu. Dena dela gaur egun gehienbat sits entzuten da guztirako, eta zeren gutxi batzuek bakarrik darabilte, egurrarentzat. · Polilla, de ropa. También carcoma de madera, junto con zeren. Oiñ eztau sitsak erropia jaten./ Sitsa asi jako sueluai. Esamoldeak: sitsak jan. 1.sitsak jan. (b). Apolillarse la ropa. Sitsak jan zeban nere azkenengo trajia.
sitsak jan
2.sitsak jan. (b). Aditza. Carcomer la madera. Abiak sitsak janda dare. content_copy zeréndu, zerénak jan.
2.sits, sitse. Izena. Leintz. Zimaurra.
síts-bola, síts-bolia. (c). Izena. sisbola. Arroparen sitsaren kontrako bola zuria. · Bola de alcanfor. Traje poltsikoak sits-bolaz beteta dare./ Sisbola usaiña dago.
sí tta nó besteik jakin ez. (c). Esapidea. Erderarik ez dakienak "si tta no besterik ez dakiela" esan izan du. · Saber decir "sí y no" solamente. Erderaz enekixan si tta no besteik eta. Gero ere ba... JJp.” Esaerak: Si tta no ta porakí.... (d). Esaera. Lehenago haurrak eskolan hasten zirenean ez omen zekiten tutik ere erdaraz, eta, gure aita zenak zioenez, istribilu hau zen lehenengo ikasten zutena. Si tta no ta porakí, auntzak erderaz baleki, kastellano marrano, para tí otro konejo.