Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

ártaxee, ártaxeia. (d). Izena. Mijo.
artázi, artázixak. (a). Izena. artati. Guraizeak. · Tijeras. Lagaidazu artazixak. content_copy gúraiza.
artázuriketa, artázuriketia. artazuritze. Artoa zuritze lana.
árte
1.árte, artía. (c). Izena. botanika. Quercus ilex. Encina. Klima mediterraneoko zuhaitz tipikoa, Euskal Herrian, Kantauri isurialdean, batik bat, oso ugaria ez dena, kostaldeko leku karstikoetan izan ezik. Oso lodi eta itzaltsuak ikus daitezke, baina baita zuhaixkak ere arte-txaretan. Bere ezkurra oso estimatua dute txerriek. Etxegintzan, kaballuak (zur okerrak) egiteko erabili izan da. .
2.arte. (a). Posposizioa. Hasta. Biar arte./ Lagunduko dotsut kalera arte. Esamoldeak: arteraiñoko, arteraiñokua(k). (c). arterarteko, arterartekua(k). Ordura artekoak. Arteraraiñokuak barkatu notsan baiña gerokuak ez. arteraiño. (c). arterarte. Ordurarte. Arteraiño pozik bizi zan./ Etzeban arterarte olakorik pentsatzen.
3.árte, ártia. (a). Izena. Arte, maña, habilidad. Egundoko artia dauka aixkoran. Esamoldeak: ártia artu. (c). Esapidea. ártia billau. Eskua hartu. · Coger el truco. Manixaz beteta dago ta familixa guztia arteik artu ezindda dabill./ Da berrogetabi-iru urtian eon ni bai biberista, eta fan dan urtera artian eztotsat artu lurrari arterikan. Juantxo./ Orri artia billau bie jako. Arapuak eukitzen dau beta, eta erreminttia sartzen bozu betan beren aldera, orduan pitzatu eitten da. Juantxo.
Artékale, Artékalia. (a). Toponimoa. Bergarako kalea. "Artekalian" bizi da, esaten da gehiago "Artekalen" baino. Gauza bera esan daiteke Barrenkale eta Goenkalez. .
artésne, artesnía. (c). Izena. ardi-ésne. Ardiaren esnea. · Leche de oveja. Artesnia ezta pagatzen balio dabena./ Erosizu artesnia gatzatua eitteko.
artétsu, artetsúa. (b). Adjektiboa. Trebea, abila. · Hábil, mañoso, -a. Tomas artetsua da sega-pikatzen. Esku-lanetan, bereziki.. content_copy eskutsu, artista.
arte-txára, arte-txaría. (c). Izena. arta-txara. Jaral de encinas, carrascal.
artez-artez. Adberbioa. Eibar. Lau-lau. Beizuko Zabaletik aurrera, artez-artez, edo lau-lau Elgetara. (AAG Eibes).”
ártian. 1.ártian. (a). Posposizioa. Artean. · Entre. Bixon artian jangou./ Kotxe artian ibilli biar izaten die karreristak. Arteko, artetik, artera, arteraiño, etab. . 2.ártian. (a). Juntagailua. Artean, hala ere. · Todavía, aun así. Amabost eguneko jaixak dauzka ta artian be kejau eitten da. Artian edo artian be..
artíkulu fedézko, artíkulu fedezkúa. (d). Izena. Artículo de fe.
artílle
artílle, artillía. (b). Izena. ardiille. Ardiaren ilea. · Lana. Esamoldeak: artillezko, artilezkua. (b). Izenlaguna. Ardi ilez eginikoa. Nun ikusi neban nik aura? Zerien, Elgetako perixan, da artillezko elastiko zurixakin aura, amak ei utsala-ta. Len Elusun etxe danetan, danien e, danak ori e, jertse ori. Felipe.” Artillezko galtzak esaten da, baldin eta artile gutxi findutakoz eginak badira. Ostera, lanazko jertsia gehiago artillezko baino, dendan erositakoa denean..
artíol, artíola. (d). Izena. Ardiak jeizterakoan geldi egon zitezen erabiltzen zen tresna. Artiola ardi jaistekuai; artiola izena. Ardi-jaixtekua, oiñ ezta egongo. Hil.”
artírin
artírin, artiríña. (c). Izena. Harina de maíz. Emoixezu oilluei artirin puxkat.
artísta. 1.artista, artistía. (b). Izena. adierazkorra Zelebrea, bitxoa, arraina. · Pájaro, bicho. Aspaldixan artista ederra eindda ago i. 2.artista, artistía. (b). Adjektiboa. Trebea. content_copy artétsu.
artízar, artizárra. (d). Izena. Venus, lucero del alba. Klem.k aurretiko zaharrek erabiltzen zutela dio.. content_copy goizízar.
árto.
arto
1.arto, artúa. (a). Izena. botanika. Zea mays. Maíz. Esamoldeak: artúa opillákin pagáu. (d). EsapideaEsaera. Norberari egindako kalte bat kalte handiago batez ordaindu, guk jaso dugun adibide bakarrean. Beste testuinguru batzuetan ere erabiliko zen. · Pagar con creces. artúa jo. (c). Aditza. Artoa aletu artaburuak zaku baten sartu eta mazoaz joz; antzina, "artajaikixan". · Desgranar el maíz metiendo las mazorcas en un saco y golpeándolas con un mazo. Mutikotan makiña bat aldiz ibillitakuak ga artua joten. artúa eréitteko mákina, artúa eréitteko mákinia. (c). Izena. Máquina de sembrar maíz. Se compone de unas angarillas y dos tolvas paralelas que están a la distancia de los renglones. artúa aletu. artua garandu, irakurri, urkuldu. Desgranar maíz. artotarako lain be ez. (c). Esapidea. Oso gutxi. · Ni para pipas. Taillerrian enajuan artotarako lain be irabazten. 2.arto, artúa. (c). Izena. Pan de maíz, borona. Artuai etxakok eitten azkarririk. Artuakin bakarrik aura. Don.” Esamoldeak: artua ta esnia janda azittako umiak. (d). Esapidea. Gogorrak, osasuntsuak. Ze uste dok pa, guri irabaztia? Gu artua ta esnia janda azittako umiak gaittuk, e. 3.artó. (c). Artobero, kokolo. · Zafio. Ixildu ari, artó./ Kendu ari ortik, artó. Bokatibo gisa bakarrik. Azentua azkenean. .