Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

anaitzáko, anaitzákua. (d). Izena. Anaiordekoa. · "Hermano adoptivo. Anaitzakua, baiña odolekua balitz leztxe maitte eben etxeko guztiak.
anbo, anbúa. (d). "El zángano." (Izag Oñ). (Erlea).
anboatoka. (c). Nesken korro-jolasa. "Anboaton, matarile rile rile..." abesten zen.
Anboto. (a). Toponimoa. Durangaldeko mendia, gure ibarreko leku askotatik ikusten dena. Esamoldeak: Anboto txapelakin egon. (c). Esapidea. Haserre aurpegia eduki. Argi ibili adi tabernarixakin, Anboto txapelakin jaok-eta.
Ánbotoko séñora, Ánbotoko séñoria. (b). Izen propioa. Anbotoko Mari. · La Dama de Anboto. Buruko paiñolo orrekin Anbotoko Señoria emoten don. Honelako konparaketetan entzun izan dugu ia bakarrik gure denboran. Hona hemen berriz Izagirrek Oñatin jasotakoa:”
ánda, andia, -ak. (c). Izena. Zerraldoa edo gaixoa edo zauritutakoa bizkarrean eramateko balio duen tresna. · Andas. Anda gaiñian jartzen da il-kajia kanposantura eruateko./ Andia personia eruateko izete zuan, da ganajatekua eruateko ta angaillia. Don. Inprobisatutakoa denean ere bai. Eskillariakin igual eitten zan, inprobisau, da “andan eruan dabe". Don.” Sing. nahiz pl..
andabide, andabidia. "Camino funerario." (SB Eibetno). content_copy elizbíde.
andadora. "Tortolosetan jokatzeko erabiltzen dan kristalezko bolatxua." (SB Eibetno).
andadóre, andadoría. (d). Izena. Haurrak oinez ikasteko balio zuen tresna. Don. Lehenago beste izen bat zuela, baina ez duela oroitzen, dio.
andafuerako. Esamoldeak: andáfuerako soiñekúa jantzi. (d). Esapidea. Etxetik kanpora ibiltzeko ohitura handia hartu duten pertsonengatik esan ohi da, erdi brometan. · Dícese de las personas que salen mucho de casa, de excursión, de juerga, etc. Pantxikak, alargundu zanian andafuerako soiñekua jantzi zeban da arrezkero majo dabil./ Gure matrakia be aspaldixan andafuerako soiñekua jantzitta dabill ba. Etim.: gaztelerazko "anda"+"fuera"..
ándalá!. (c). Interjekzioa. Ene bada. Harridurazko espresioa. Gizonoi baziarduan goruetan, da sartu da katuoi, da andala; katu orrek e: “Gizona izenda goruetan?”. Da “Katua izenda berbetan?”. Ben.” Anda la pera! eta horrelakoak ere entzun daitezke. .
ándanduan. (c). Adberbioa. Elgeta. Ibilian, mugimenduan. Gure amak negua makal samar pasau eban baiña udabarrixa ezkero andanduan dabil.
andapara, andaparia. Eibar. "Acequia, canal hacia el molino." (SB Eibetno).
andére
andére. (c). Izena. andéra. Panpina, kopina. · Muñeca. Datorren Erregenetan andere polit bat ekarrikotsut. Gaur egun, panpin edo muñeka entzuten da gero eta gehiago andere zaharraren ordez.. content_copy kopiñ.
andéreño, andéreñua. (a). Izena. Ikastolako irakasle emakumea.
andéro, anderúa. (b). Izena. Hil-kaja bizkarrean daramana. · El que porta el féretro, ya sea con andas o sin ellas. Bere lau loibak zoiazen andero./ Anderuak txandatuaz joan zien, ain zan astuna eze. Esamoldeak: andéro eiñ. (b). Andero lana egin. Gaur be neuri tokauko jat andero eittia.
andérotza, andérotzia. (c). Izena. Andero lana. Loibak ein zeben anderotzia.