Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

arráza-txákur, arráza-txakúrra. (c). Izena.
arrazóe, -i, arrazóia. (a). Izena. errezóe (Os.). Razón. Eztakitt bixotatik zeiñek daukan arrazoia./ Nik eztot ezautzen... Gauza batzutan ondo plantatze i zan errezoietan-da, baiña faillaua. Hil.” Esamoldeak: errezoietan plantau. (d). Esapidea. Arrazoitzeko gauza izan. Ik. errezoi-ko adibidea.
arrazóizko, arrazoizkúa. (b). Izena. Razonable. Arrazoizkua pentsatzen jat artu daben erabagixa.
árre!. (a). Interjekzioa. Astoa astintzeko esaten den hitza. · Voz con la que se acucia al burro. Arre astua! .” feedback íso!. Esaerak: Bakoitzak bere astuai arre. EsapideaEsaera. Bakoitzak bere gauzak aurrera eraman. .. Esamoldeak: arre edo iso egin. (c). Esapidea. Zirt edo zart egin. Arre edo iso eitteko sasoia dozu zuk pe. arre-arre ibili. Esapidea. haur hizkera Asto edo zaldi gainean ibili.
arre-arre ibili. Esapidea. haur hizkera Asto edo zaldi gainean ibili.
arréba, arrebía. (a). Izena. Hermana de hermano.
arrebaérdi, arrebaerdíxa. (c). Izena. Guraso bat desberdina duen arreba. · Hermanastra (de hermano). Esan bi hitzetan ere bai: arréba erdíxa. .
arrébato, arrébatua. (d). Izena. arrébatu. Zakarraldia, beroaldia. · Arrebato. Lelengo arrebatuan eskuan zeukan bringiakin jo juan buruan. Klem./ Eurixa grazia ederrian ein dau, beste arrebatu aren aldian beste gauza bat da au.
arrebatzako, arrebatzakua. (d). Izena. Arreba ordekoa. Arrebatzakua eban baiña bere odolekua beste gura eban. (Etxba Eib)”
arrebulluan. (d). Adberbioa. Zalapartaka. Ardi danak arrebulluan datoz. Pedro.”
arréburroka. (a). Adberbioa. Batak bestea bizkarrean hartuta ibiltzean datzan haur jolasa. · Juego que consiste en transportar a la espalda a alguien. Guazen arreburroka ibiltzera.
arréglau. 1.arréglau. (a). du Aditza. Konpondu. · Arreglar. Bizikletia arreglatzera eruan dot. content_copy konpondu. 2.arréglau. (a). da Aditza. Moldatu. · Arreglarse, apañarse. Zu trankill; bakarrik arreglauko naiz./ Eztie arreglau diru asuntuak. content_copy moldau, jirau, konpondu.
arréglu, arreglúa. (b). Izena. Konponketa. · Arreglo. Eruan dot autua, ta esan doste arreglu txarra daukala./ Arreglu batera ailegau biakou, bestela
arreme, arremia. Eibar. "Herramienta machiembra. · Arran eta emian lana batera egitten daben erreminttia." (SB Eibetno).
árren. 1.arren. (a). Juntagailua. Nahiz eta. Juntagailu kontzesiboa. · Aunque. Ezin dda nai izan arren. 2.arren. (a). Juntagailua. Xede-kausazko atzizkia. · -gatik. Angulak jatearren enitzake ezta etxetik pe urtengo.
arrera, arreria. Antzuola. "Zerbait ondo hastea edo eramatea. Zerbait ondo doanean ere zera esan ohi da: Arrera ona doiar orrek lanian./ Zelako arreria doiarren fabrika orrek." (Lar Antz).”
arrési. 1.arresi, arresíxa. (d). Izena. arrátzi. Errekako arrantzale tranposoek harriz egin ohi duten hesia arrainak errazago harrapatzeko. · Seto de piedras que ciertos pescadores tramposos hacen en el rio para pescar más fácilmente. Arratzixa ba, ibaixa alde bittatik, eta ipiñi arrixak alkarren gaiñian, erdira ura jun dailla, da erdi artan e esparbela-ero erreminttak egote zien peskarakuak. Aura ipiñi tta an arrapatzeko arraiñak; barbua asko egoten zan-da, aingirak pe bai-tta. Aniz.” 2.arresi, arresíxa. (d). Izena. Ubera. Aldapan dagoen soroari eusteko egiten den horma. content_copy soórma.
arretxiko artu, eruan. (b). Esapidea. arraitxiko (Eib.). Norbait, umea gehienetan, bizkarrean hartu eta eraman. Aittak Antton arretxiko eruan eben Urbixaraiño.
arrézkero. (b). Adberbioa. arrezkerokan. Ordutik. · Desde entonces. Beiñ asarrealdi gogor bat izan giñuan da arrezkero ezka aixkiratu. Azen.: árrezkero ere bai..