Skip to main content

da

  • 2. sendátu, sendotu. (d). da-du aditza. Sega guztiz kamustu. Pikadura sendatu; loditu, alegia.   Desafilar(se) la guadaña hasta tal punto que ya no se recupera afilando con la piedra.. Segia sendatu in dda”. Amostu be esaten dok, baiña arrittu eitten dok. Bi zer dare or. Sendatzen danian arrittuta be etxok balio, pikau ein biok orduan; eta bestela, berriz, amostu eitten dok, pikaduria ondo; baiña arrittu ein biok orduan, arrixakin pasau, gozatu. Don.. Beraz, amostu baino gehiago da sendatu.. Ik. amóstu.
  • 1. sentídu. (a). da-du aditza. Sentir(se).. Nun sentitzen dozu miñ?/ Sentitzen dot, baiña alde ein biarra daukat./ Bakarrik sentitzen da. .
  • sepárau. (a). da-du aditza. Separar(se).. Ik. apártau, banatu.
  • serixótu. (b). da aditza. Serio bihurtu.. Aspaldixan asko serixotu da gure mutilla. .
  • sikatu. (a). da-du aditza. Lehortu.   Secar(se).. Ik. liórtu.
  • siñátu. (d). da aditza. Aitaren egin.   Santiguarse.. Aittiaren ein ddot ero siñatu ein naiz. Don.. Gutxi erabilia.. Sin. aittiaren egin.
  • sinplétu. (b). da-du aditza. XINPLETU (IRAINGARRIAGOA). Sinple bihurtu.. Maria aspaldixan ziero sinpletuta dago. .
  • sistu. (d). da aditza. Sitsak jan. Arropaz, batik bat, baina zuraz ere entzun daiteke.   Apolillarse.. Erropak sistu eztaittien sits-bolak jartzen jakue.. Sin. sitsak jan. Ik. zerénak jan, zeréndu.
  • sobráu. (a). da aditza. Sobrar. .
  • sóldu. (d). da aditza. Grano bat heldu.   Madurar un grano.. Grano bat eldu eitten danian .
  • soltáu. (a). da-du aditza. Soltar(se).. Atzo detenidu zabena soltau dabe./ Orrek eztau pezetaik soltatzen./ Ganaua soltau zanian ipursaltoka asi zan. . Ik. librau, jaraiñ, eskátu. gérrikua soltau, zintturóia soltau. (d). esapidea. (eufemismoa.) GÉRRIKUA. Kaka egin.. Etxoingo dau puxkat berorrek, gerrikua soltatzera joan biarra daukat eta. . Baina guretzat txikitan aittajunak zintturoia soltatzia beste gauza bat zen: praketatik zinturoia kentzea, gogait eragiten genionean, siesta denporan ohean saltoka-eta, zinturoiaz guri emateko...
  • 1. sorginddu. (c). da-du aditza. Sorgin bihurtu.. Zuen txikixa ziero sorgindduta dago aspaldixan. .
  • 2. sorginddu. (c). da-du aditza. Sorginkeria baten menpe jarri edo egon. Hechizar. Eztakitt kotxe au sorgindduta dagon ala zer, baiña berak nai dabenian bakarrik arrankatzen dau. .
  • 1. sórtu. (b). da-du aditza. Nacer, surgir, crear.. Oinddio ezta olako gizonik sortu./ Eztakigu zetatik sortu jakon gaitz ori./ Peñafloridak sortu zeban Bergako Seminaixua. .
  • 2. sortu. (c). da aditza. Sorgortu.   Volverse torpe, perder la agilidad.. Aspaldixan jan da lo eitten dot bakarrik eta ziero sortuta nago.. Ant. lijértu. Ik. sortásun, sor.
  • soségau. (b). da-du aditza. SOSÍAU. Sosegar(se), calmar(se).. Oinddio gaztiak die, baiña gure edadera orduko sosegauko die./ Semeik gaztena sosegau ezindda naikua lan ei dauke. .
  • suertáu. (b). da aditza. Tocar en suerte, suceder, coincidir.. Oso bei ona suertau jakun./ Ala suertau zan, da eztauka bueltaik./ Alkarrekin suertau giñan soldauxkan.. Suertea edo halabeharrarekin zerikusia duten testuinguruetan, ez bestela. .
  • 1. suskittu. (d). da aditza. Matazako haria eten.. Suskittu apurtu itten danian-da esaten da, baiña, guk endreau, “dana endreau ostau obilluau. Don.. Ez diot besteri entzun. .
  • sustáu. (a). da-du aditza. Asustar(se).. Umia sustau eindda txakurrakin./ Kazarixak etorri baiño len sustau ein dittut txorixak.. Sin. billúrtu.
  • 2. sutu. (c). da aditza. Oso haserre jarri.. Sututa jartzen dok asuntu ori aittatu ezkero. .
  • 2. tajutu. (c). da aditza. (adierazkorra.) Nahikoa jan edo edan.   Saciarse de comida o bebida.. Ze, oiñezkero tajutuko itzan orraittio. . Sin. itxuratu.
  • takártu. (c). da-du aditza. Takar bihurtu. .
  • 1. tapáu. (a). da-du aditza. Tapar(se).. Ik. apurtu, estali.
  • 3. tenpláu. (c). da-du aditza. Epeldu.   Templar.. Gaur asko tenplau dau egualdixa./ Gatzarixa bota aurretik tenplatzen laga bia jako esniai. .
  • 1. tentetu. (b). da aditza. Tente jarri.   Erguirse, ponerse derecho.. Zeukan mozkorrakin ezin zan tentetu be eiñ. .