izena
- kardubéra, kardubería. (b). izena. botanika KARDABERA. Sonchus oleraceus. Cerraja.. Kardu latzaren antzerakoa da, baina leunagoa. Hosto zabaleko belar hau lore moreduna da eta konejuei eman ohi zaie.. Sin. kardugóxo, esne bédar.
- kárdulatz, kárdulatza. (b). izena. botanika Dipsacus fullonum. Cardencha.. Karduen artean arruntena. Alkatxofa antzeko lorak ematen ditu. Azen.: kardúlatz ere bai.. Sin. sorgín-órrazi, astokárdu.
- kardutxóri, kardutxoríxa. (d). izena. hippolais icterina, regulus regulus (?). "Zarcero icterino" (?); "Reyezuelo" (?).. Don.k «zarcero icterino» (hippolais icterina) eta «reyezuelo» (regulus regulus) delakoen argazkien aurrean esan du izen hau.. komentario 1
- káre, karía. (b). izena. Cal.. Len karia botatzen jakon lurrai. . komentario 1 karia ill, . (c). aditza. Kareari ura nahastu.. Eitten zan preparau morterua, eta beste buelta bat emun da sartu. Karia ill ein biar izaten zuan da. Da ari ba morterua gertatzia esan jakon. Ik. kare-letxáda, mórtero..
- kare-bizi, kare-bizixa. (c). izena. Cal viva.. Palakin zabaldu, zenbat doministuka eraitteban kare-bizi orrek! Bueno! Osasunerako oso ona doministuka eittia, e. Juan. .
- kare-letxáda, kare-letxadía. (c). izena. Karea ura nahastuta. Lechada. Kare-letxada nola egiten den kontatzen digu Donatok.. Lelengo karia eitten da karaitz arrixakin, da gero aura ba, kare bizixa uretan busti, puxkat umeldu ta ill, karia ill ein biar izeten da; gero bota galdarara ero, poten batera ero, lekun batera, ondo itto arte laga an, gero erain, dda... Don.. Sin. letxáda.
- karé-mórtero, karé-mórterua. (d). izena. Karez, arez eta urez eginiko masa. Mortero de cal.. Karemorterua, kariakin einddako masia. Karia ta aree puxkat. Don.. Sin. mórtero.
- káren, karéna. (d). izena. KÁEN. Ume-lohia. Placenta, membrana que contiene el feto del animal.. Beixak txala ein ddau, baiña oinddio karena ez.. komentario 1 Sin. uméloi.
- karetei, kareteixa. (d). izena. Karetegia, karea gordetzeko lekua.. Tejabania eo kareteixa. Kareteixa esate gontsan. Andres. .
- 1. karga, kargía. (a). izena. Zama. Carga. Karga aundixa daroia burdixak. . Karga ta karga, ta azkenian artutako lekuan deskarga, . (d). esaera. Hau esaten da astoa-edo, norbera-edo, gehiegi kargatzen ari denean, eta pausoa eman aurretik karga erortzeko arriskua dagoenean.. Ik. aurréra-kárga, atzéra-kárga..
- 2. karga, kargía. (a). izena. Carga de hierba, leña, etc. que se acarrea al hombro.. Lau sekula-bedar karga etxeratu nittuan atzo.. Ubera aldean, batik bat. . Ik. séndor. kárgaka, . (c). Bizkarrean karga (sendorra, batik bat) eramanez.. Kargaka, baiña zenbat eitten zan orduan! JJp.. Sin. bízkarka. Ik. séndorka..
- karga-jasotzáille, karga-jasotzaillía. (c). izena. Harri-jasotzailea. Levantador de piedras.. Sin. arrijasotzáille.
- kargá-jásotze, kargá-jásotzia. (c). izena. Pisu-jasotzea (harria, batik bat), harri-jasotzea. Levantamiento de carga, de piedra.. San Martzialetan karga-jasotzia dago aurten. . Arri-jasotze entzuten da orain gehiago, baina adinekoek karga-jasotze diote. Lehen harriez gain ingudeak eta beste gauza batzuk ere jasotzen ziren apostuetan..
- 1. kargádero, kargáderua. (d). izena. Kanpoko ate gaineko habea. Harrizkoa nahiz zurezkoa.. Ateburuko zerai kargaderua. Don. .
- 2. kargádero, kargáderua. (c). izena. Materialetarako enborrak edo apeak kamioi handietara kargatzen diren tokia. Errepide ondoan egon ohi dira.. Atxoteiko bidebarrenian zan lenao kargaderua. .
- Karidáde, Karidadía. (a). izena. (Osintxu.) Osintxuko ohitura zaharra. Urtian zehar txahal bat hazten da (lehen urtero baserri desberdin batean, orain ez), eta Kofradietan goizean goiz hil. Gero salda egiten da, eta meza ostean haragi puxka batekin banatzen zaie joaten diren guztiei. Dirudienez, antzina behartsuen artean banatzen zen haragia. La Caridad, antigua costumbre de Osintxu.. Aurten be juan biakou Karidadera./ Urtero eiñ izan da Karidadia. . Karidadeko txal, Karidadeko txala. (-). izena. Kofradixetan Osintxun hiltzen den txala.. Aurten Karidadeko txalak berrogei erralde pixau jittuk.. Ik. Kofradixak..
- Karidadeko txal, Karidadeko txala. (-). izena. Kofradixetan Osintxun hiltzen den txala.. Aurten Karidadeko txalak berrogei erralde pixau jittuk.. Ik. Kofradixak.
- karlísta, karlistía. (b). izena. Carlista.. Zuen aittajuna karlistia zuan.. Azken gerratea ezkero "frankista" esan nahi du, batik bat.. Ik. republikáno, -a.
- karlistáda, karlistadía. (c). izena. Karlista gerratea.. Ipintzakua ta Zaldumendikua orbel batzen, auzo-lanian. Bixak karlistadan ibilittakuak. Gaztiekin asi die goizian; gerrateko kontuak esaten asten zienian aaztu eitte i jakuen orbela batzia. Gaztiak-eta beera joanda eta arek an goixan. Klem. .