izena
- 1. kanta, kantia, -ak. (d). izena. Kantua. Lehengoek asko erabilia. Canción.. Gure amandriak kanta asko zekixen. —Kantazar esaten zan? —Zarrak ero barrixak, baiña kantak beintzet. Klem./ Zeaittik eze Txirritak etara zittuan fueruen e, arek galdu zittueneko kantak eta. Hil.. Pluralean batik bat. Kantazar ere ezaguna da, baina badirudi ez zela oso erabilia. Orain kantu entzuten da ia bakarrik. .
- 2. kanta, kantía. (c). izena. Leloa, asko errepikatzen den jardun gogaikarria. Estribillo, discurso repetitivo y aburrido.. Demokrazia ta demokrazia, aspertuta najak beti kanta berdiñakin./ Bere kuittak eta bere errosaixuak, arek beste kantaik eztauka. Kantia, mugatu singularra, gutxi erabilia. .
- kántal, kantála. (d). izena. Etxe edo kale ertza, izkina. Arista de casa o calle.. Etxe-kantal entzuten da ia beti, baina kantal soilik ere bai.. komentario 1 Ik. etxekántal.
- kantapápel, kantapapéla. (d). izena. Bersos y canciones impresos en un hoja que se vendían en las ferias hasta la última guerra.. Nik sasoi baten e, kantapapéla gaur erosi plazan da illebete orduko dana, jota zeto, buruz. Hil.. Azen.: kantá-pápel ere bai. . komentario 1 Sin. bersó-pápel.
- kantapápel-saltzáile, kantapápel-saltzaillía. (d). izena. Kantapaperak ferietan-eta saltzen zituena.. Kantapapel-saltzailliak orduan egoten zien plazetan. Hil. .
- 1. kantari, kantaríxa. (c). izena. Abeslaria. Cantante.. Kantari ona da Mikel Laboa.. Kántante, -ia da esanagoa. .
- kantéra, kantería. (b). izena. Harrobia. Cantera. .
- kantíau. (c). izena. Ertza biribildu. Redondear la arista.. Latia, al bada, bistan daon aura kantiautakua izeten da, dotoretxuaua. Benito. . komentario 1
- kantoi-arri, kantoi-arrixa. (d). izena. Piedra angular. .
- kántu, kantúa. (a). izena. Canción.. Oso kantu polittak dazki zure amak. . KANT. Ik. kanta. kantútik, kantúra, . (c). adberbioa. De cantar, a cantar.. Kantutik zetorrela bidera urten zotsen./ Gaur ezin ddot joan kantura, juntia daukat eta.. Baita, KANTUKO LAGUNAK, etab... kantúan eiñ, . (a). du aditza. Cantar.. Afalostian kantuan eiñ giñuan aspertu arte. . KANTAU eta KANTUAN EI..
- kantzóntzillo, kantzóntzilluak. (b). izena. KALTZONTZILLO, GANTZONTZILLO, GALTZONTZILLO. Calzoncillos.. Kantzontzilo luziak ei da modia./ Gabeko lauretan karreria ein zeben galtzontzillotan. .
- kápa, kápia. (d). izena. Antzinako prenda, jende handiak edo aginpidea zuenak erabilia, batik bat. Capa.. Nik Elusuko ori entzuten neban kapiakin juten zala, da zala auzo-alkatia, auzoko rejidoria. Don. .
- kapárra, kaparría. (d). izena. KAPAR. Garrapata.. Beltza, biribil-biribilla, pegatzen dana gorputzian personiai ero animalixiai; odola txupatzen dabena. Klem./ Bat da kaparria; gelditzen da ola eldu ta azkura emuten dabena, eta artu ta erreza kentzen: tak!, librau. Beste bat izeten da flako-flakua ta aundixaua, xapala, xapala; ia aura aragixan barrura sartzen dok. Ari ákaiñia. Akaiñia ezta potolotzen, beti flako eoten da, ta kaparriak janalan botia bezelaxe, atzenerako errebentatzeko moduan jartzen da. Don. . komentario 1 Kaparría pótruetan baiño astúnaua, . (d). esapidea. (arrunkeria.) Petrala, gogaikarria.. Kaparría pótruetan baiño astúnaua.. Ik. ákaiña..
- kápela, kápelia. (b). izena. Lastozko edo trapuzko sonbreroa, hemen baserritarrek eguzki egunetan lanerako erabilia. Sombrero de paja o trapo.. Bedarreta lanetan asko erabiltzen da kapelia./ Nik oin be ibiltzen dot udan; lasto-kapelia e, ta andrakumiak ibiltzen zeben telazko kapelia, trapuzkua. Don. . LASTOZKO KAPELA edo LASTOKAPELA, eta TRAPUZKO KAPELA. Kalean ibiltzen direnei, fieltrozkoei-eta, SONBRERO.. komentario 1
- kapiríxo, kapirixúa. (c). izena. GAPIRIXO. Teilatuaren zurajean gailurretiK teilatu ertzetaraino doan habe bakoitza; Gainean lata josten da. Cabrio.. Kaballua doia; gero berriz beste egurra: alboagak, eta alboagen gaiñian kapirixua, kapirixuan gaiñian latia, eta latian gaiñian taillia. Don. . Nahiz eta teilatukoa ez izan, habetik habera doazen habexkei, eta baita frontalei ere hala deitzen dio askok. Kapirixuen gaiñian josten da kuartotako suelua.. komentario 1 Ik. fróntal, goiaga, káballo.
- kapíttal, kapittála. (c). izena. KAPITAL. Diru-mordoa. Montón de dinero o de valor, capital.. Iri-paria erosi zeban ferixan kapittala kostata. . Baserritarren artean lehen asko erabilia..