- Txokolatia pirri pirri, artuko neuke baneuka, eztaukat eta ezin artu.... (-). esaera. Honela hasten zen gure umetako haur-jolas baten erretolika..
- Ubera trebera, Elgeta maleta, Anguzar trapuzar, Bergan tronpia ta Antzuelan koipia. (d). esaera. Klem. Garai batean oso ezaguna zen esaera. .
- Umia ein zon, kaka ein zon. (-). esaera. (sic). Umea den lekuan kaka ugari dela, alegia.. Bitxia da zon hori, eban edo zeban esaten baita hemen..
- Umiak ixilik oilluak txixa eiñ arte. (c). esaera. Umeei isilik egoteko esateko modu bastoa; oiloek ez dute txixarik egiten. . Umiak ixilik egon oilluak txixa eiñ arte!.
- Umiak ume, Inglaterran be ume. (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz)..
- Umiak asi eta nekiak bizi. (-). esaera. "Umeek lan handiak eta ardura handiak ematen dituzte." (Lar Antz)..
- Umiei eta amiei mimuak gustatze jakue. (-). esaera. "Gazteleraz: 'el perro y el niño donde hay cariño'." (Lar Antz). .
- Urdaixa kakuan gora eta garixa trojan bera. (-). esaera. "Neguan baserrian gertatzen zena: urdaia eta garia gastatuz joaten zirela neguak aurrera egin ahala." (Lar Antz)..
- Urriñeko intxaurrak amalau, bertara joan eta lau. (c). esaera. URRIÑEKO INTXAURRAK BETIAK, JOANDAKUAN UTSAK. (LAR ANTZ). Esaera da urrineko intxaurrak beti etxekoak baino gehiago ematen duela. Aldaera asko ditu esaera honek..
- Urte barrixai zoruak pe igarri. (c). esaera. Eguna luzatzen delako. .
- Viva la república vasca, konforme eztaonak ein daixela ipurdian aska. (-). esaera. "Hau esaten omen zuen Antzuolar xelebre batek." (Lar Antz). .
- Zaarrak barri arrabixaen eraingarri. (-). esaera. Sin. Zárrak bárri, arrabixagarri.
- Zarata aundixa iñ ezkeo mendixak erantzun itten dau. (-). esaera. "Laguntza eskatuz gero, laguntza lortu egiten da." (Lar Antz).
- Zárrak bárri, arrabixagarri. (d). esaera. ZAARRAK BARRI, ARRABIXAEN ERAINGARRI. Ze barri? galderari hala erantzun ohi zaio, gauzak betiko antzera jarraitzen dutela adierazi nahi denean.. Izagirrek zera dakar: "Zaarrak barri, arrabixaen eraingarri: las cosas viejas presentadas como nuevas producen náuseas (rabia). Es una variante del 'Nihil novum sub sole'.".
- Zarrak barri, zarren konsolagarri eta gaztien arrabixagarri. (d). esaera. "Zer berri?" galderari eman ohi zaion erantzuna..
- Zartaiñak lapikuai: alde ortik beltz ori. (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz). .
- Zartzarua, bigarren umealdixa. (-). esaera. (Lar Antz). .
- Zein santun argittarako bia dok ori?. (d). esaera. Para qué demonios quieres eso?.
- Ze ingozu ba, il arte bizi. (-). esaera. Etsipena adierazten duen esaera (Lar Antz)..
- Zekena, mekena, begixan txeldorra. (-). esaera. "Begian bekatxoa (txeldorra) edo zerbait duenari esaten zaio." (Lar Antz).. zéken, zekéna. (d). adjektiboa. Zikoitza. Tacaño, -a.. Zaharrek bakarrik erabilia.. Sin. siku, ximur. Zekena, mekena, begixan txeldorra, . (-). esaera. "Begian bekatxoa (txeldorra) edo zerbait duenari esaten zaio." (Lar Antz).. zéken, zekéna. (d). adjektiboa. Zikoitza. Tacaño, -a.. Zaharrek bakarrik erabilia.. Sin. siku, ximur. . Zekena, mekena, begixan txeldorra, . (-). esaera. "Begian bekatxoa (txeldorra) edo zerbait duenari esaten zaio." (Lar Antz).. . zéken, zekéna. (d). adjektiboa. Zikoitza. Tacaño, -a.. Zaharrek bakarrik erabilia.......
- Zelako lapiko, alako tapa. (-). esaera. Bakoitzari, dagokiona.. Baekian berak nola berba egin. Zelako lapiko, alako tapa. (SM Zirik)..
- Zer da atia zabaldu eta ezin pasau, eta zerrau eta pasau? : zubixa. (-). esaera. (Izag Oñ). Zubiaren igarkizuna..