- Ziririk onena ezpal berekua ei da. (c). esaera. Kidekoen eztenkadak izaten direla mingarrienak, barren..
- Zor zarra, zor txarra. (-). esaera. Aspaldiko zorra, zor txarra..
- Zozuak beliai ipurbeltz. (a). esaera.
- Zozuak beliai ipurbeltz. (a). esaera.
- Zur da lur ein. (d). esaera. (Oñati.) Harritu. . "Zur da lur ein dda ama: se ha maravillado sobremanera la madre." (Izag Oñ). .
- amen. Zu or eta ni emen.. (c). esaera. Eztabaida haserrekor bat amaitzeko formula. Bakoitza bere lekuan edo bere arrazoiaz gera dadila esanez bezala. .
- -Gaur atsaldian izan bi da derrior. -Mundua biribilla da eta luzia. (-). esapidea. "Presaka dabilen bati esaten zaio, gauzak egiteko geroago ere denbora eta aukera izango direla adierazteko, mundua ez dela horregatik bukatuko." (Lar Antz)..
- pobrian arrotasuna eta kaskarian prasia (brasa) denpora gutxikuak dia. (b). esaera. "Ez dute irauten, desagertu egiten direlako." (Lar Antz). .
- San Martiñen olua pagatu bearko dok. (-). esaera. (Ubera.) "San Martiñen olua pagatu bearko dok: tendrás que aprender a vivir vida dura. (Ubera)." (Izag Oñ).. Uberarra izan arren, ez dut inoiz entzun..