- San Simon eta San Juda, udia jun da negua eldu da. (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz)..
- Santa Ageda eskian, arbi lorak artuta basarrittan mutilak. (-). esaera. (Lar Antz). Udaberri eta negu ona izaten denean..
- Santa Lutzia eguna, argittu orduko illuna. (b). esaera. Esaera ezaguna..
- Santiago-Santanetako eurixa, urte guztiko ogixa. (-). esaera. Garai horretako euria urre-gorria da baserritarrentzat: artoa, baba, leka, tomatea... euri-egarri izaten delako. (Santiago: uztailak 25; Santa Ana: uztailak 26)..
- Santu-santua eztok, ori be zurezkua dok. (d). esaera. Inor ez dela guztiz ona edo santua adierazten duen esaera umoretsua.. . Santuen zurezko irudiei begira esan ohi da. "Gerritik gorako santuak" esaten zaie Oñatin Kospus eguneko prozesioan ateratzen diren gorputz erdiko bi santuri..
- Sasixak belarrixak dauzke. (-). esaera. "Gutxien espero dugun tokian ere norbait egon daiteke, eta kontuak entzun ditzake." (Lar Antz)..
- Sasoian sasoiko gauzak. (-). esaera. Garai bakoitzean garaiari dagozkionak egin izan direla edo egin behar direla.. Sin. parian pareko.
- Si tta no ta porakí.... (d). esaera. Lehenago haurrak eskolan hasten zirenean ez omen zekiten tutik ere erdaraz, eta, gure aita zenak zioenez, istribilu hau zen lehenengo ikasten zutena. . Si tta no ta porakí, auntzak erderaz baleki, kastellano marrano, para tí otro konejo..
- Sosio susio, sindikato zikintrato. (d). esaera. Elkarte eta sindikatuenganako mesfidantza adierazten duen aspaldiko esaera. .
- Sua daon lekuan, keia. (-). esaera. KEIA DABILLEN LEKUAN SUA GERTU. "Gazteleraz: 'cuando el río suena agua lleva'." (Lar Antz)..
- Suertia aizia bezelakua da, alde batera eta bestera ibiltzen da. (-). esaera. (Lar Antz). .
- Tabernatik datozenak burua bero eta ankak otz. (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz). .
- Tia mojia bisitatzera joan. (c). esaera. Putatara joan.. Aura sarri joaten zuan Bilbora tia mojia bisitatzera. .
- Tolosturía lapúrra dala. (d). esaera. Gauzak tolostutakoan gutxitu egiten direla dirudiela..
- Tonto-faltia dago. (-). esaera. TONTO-FALTIA DATOR. TONTO-FALTIA dagola edo datorrela esan ohi da, umorez; honekin adierazi nahi da tontoak beharrezkoak direla, bestelakoak ondo bizi daitezen. jatok demasa.. Emen sekulako problemia etorri biok laster: tonto-faltia jatok demasa. .
- Tontua izeteko eztao estudixau biarrik. (-). esaera. (Lar Antz)..
- Trangetia olgetia, ta ailketia neketia. (-). esaera.
- Txakurra egon. (-). esaera. "Zital edo haserre egon, edo halakoa izan.. Atzo ni etxea jun nitzanian ama zeuan txakurra! Ik. ganau ona egon." (Lar Antz)..
- Txakurtxikixak poltsikuan baiño gutxiago irabazi. (-). esapidea. Gutxi hazi (landarea, txahala edo beste edozer).. Txakurtxikixak poltsikuan baiño gutxiao irabazten dau arbola onek..
- Txalo pin txalo, txalo ta txalo, katutxuá mizpillán gáiñian dago. (a). esaera. Haur kanta. . Txalo pin txalo, txalo ta txalo, katutxuá mizpillán gáiñian dago...
- Txapela buruan eta ibilli munduan. (-). esaera. (Lar Antz). .
- Txapel aundixa ta buruik ez. (-). esaera. (Lar Antz)..
- Txindurrixak erlabixuai:. (-). esaera. Lanik egin ez eta gero eskean dabilenari esaten zaio. . Txindurrixak erlabixuai: .