Skip to main content

ekárri

juanmartin ·k erantsia Og, 04/20/2006 - 16:36 ·tan
Kategoria gramatikala
Aditz erregimena
Esanahia
Traer.
Jakingarriak
Inperatiboa bizirik dago adinekoen artean: zuk EKÁTZU edo EKATZÍA, hik EKÁK edo EKAKÍA (m), EKÁN (n). Ekatzu kartera ori, neria da ta./ Ekak segia puxkat zorroztu daidan; edo ekakia segia... (testuinguru berdintsuan erabiltzen badira ere badirudi ekakia persuasiboagoa dela eta ekak/n aginduzkoagoa)./ Ekan nere jertsia, konpondu ein bia jonat eta. Ubera aldera pluralgile eta guztikoak ere entzun daitezke: zuk EKÁTZUZ, ik EKÁTZIK (m) eta EKÁTZIN (n). Azentua azken silaban ere jarri ohi zaio.
Aipamenak
Aipamena bera Egilea

Aurrekoa ikusi

Laburpena

ekárri. (a). du Aditza. Traer. Inperatiboa bizirik dago adinekoen artean: zuk EKÁTZU edo EKATZÍA, hik EKÁK edo EKAKÍA (m), EKÁN (n). Ekatzu kartera ori, neria da ta./ Ekak segia puxkat zorroztu daidan; edo ekakia segia... (testuinguru berdintsuan erabiltzen badira ere badirudi ekakia persuasiboagoa dela eta ekak/n aginduzkoagoa)./ Ekan nere jertsia, konpondu ein bia jonat eta. Ubera aldera pluralgile eta guztikoak ere entzun daitezke: zuk EKÁTZUZ, ik EKÁTZIK (m) eta EKÁTZIN (n). Azentua azken silaban ere jarri ohi zaio. . ohar bat

Multimedia

Bisitarien oharrak