Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| apótan eiñ. (d). esapidea. (Eibar.) Putatara joan.. Apotan izan da erbeste aldetik. (Etxba Eib).. |
| apópillaje, apópillajia. (c). izena. Apopilo egoteagatik ordaintzen dena. Pupilaje, precio que se paga por estar hospedado en casa ajena.. Apopillajia pagatzeko diruik ez eta etxetik bota juen./ Iru duro pagatzen najuan illeko apopillajia.. |
| apósinttu, apósinttua. (d). izena. Logela. . Etim.: gaztel. "aposento".. |
| aposta, apostie. (-). izena. (Leintz.) APOSTU. Apuesta.. Bolatokixetan apostak be izeten dittuk, bat ezetz, baten parra bi ezetz... Apostetan ezetza dok beti nausi.. Sin. póstura. |
| apill. (-). Ik. apríll. |
| ápetxo artu. (c). esapidea. Serio hartu. Tomar a pecho.. Aretxek artzen zittuan gauzak apetxo. Broma gutxi zeukan arek.. |
| ápenas. (b). Ezetz dirudi, ez nonbait. Parece ser que no.. Apenas osasun geixegi daukan alkatiak./ Apenas gustatzen jakon gaitzizenez izentatzia./ Apenas oinddio lana akabaurik izan bia daben.. Aditzak -n hartzen du. Apenas, ka, ere esaten da erantzunetan.. Ik. ka. |
| 3. apárte. (c). juntagailua. Izan ezik. Excepto.. Sukaldiaz aparte, etxe geixena erre jakue./ Len esandakuaz aparte mutill ona da./ Ortik aparte eztaukat ezer esateko.. ZEREZ edo ZERTATIK aparte. . |
| 4. apárte. (b). juntagailua. Gainera. Además.. Lenguaz aparte beste problema bat pe badauke.. |
| apartéko, apartekúa. (b). izenlaguna. Berezia edo aparta dena. Extraordinario.. Natibittate eguneko bazkaixa apartekua izate zan./ —Ze berri? —Eztago aparteko berririk./ Biotzerriak nago, eztou aparteko bazkairik ein baiña. ZEREZ edo ZERTATIK aparte. . |
| apatxak euki. (c). esapidea. Tener (o ser un) manazas.. Orrek eztittuk eskuak, orrek apatxak dittuk.. |
| ápatxi eiñ. (b). du aditza. (haur hizkera.) APATX EIÑ. Eseri. Haur-hizkeran, batik bat. Sentarse.. Apatxi eiñ nere altzuan, otsuan ipuiña kontaukotsut eta. . |
| ápatz, apátza. (d). izena. (Oñati.) "Cuenco grande de madera para cuajar la leche." (Izag Oñ). . |
| apaztu. (d). aditza. (Oñati.) "Enfriar o mezclar la leche u otro líquido echándolo repetidas veces de un recipiente a otro desde cierta altura." (Izag Oñ). . |
| ápea, ápeia. (b). izena. Pinu eta eukalipto arbolen enbor mehe samarrak, motz ebakirik papergintzarako saltzen direnak. Troncos bastante delgados, generalmente de pino o eucalipto, que sirven para la fabricación de papel.. Bizimodua gora ta apeian preziua bera./ Apea pillia jausi jako kamioiai tranguan.. Ik. púntale, estério, material. |
| apelídu, apelidúa. (b). izena. APELLIDU. Apellido. . Ik. ízen. |
| ápelo. (d). izena. Zaldian (jarri) azpian ezer ipini gabe. A pelo.. Neuk esango neuke, “Joño, ápelo jarri aiz?” Don. . |
| apóstolu, apóstolua. (a). izena. Apóstol.. Egundoko apostolu itxuria artzen diarduk.. |
| araztu. (-). Ik. aáztu. |
| arbóla-ipurdi. (-). 1. arbóla-ipurdi, arbóla-ipurdixa. (b). izena. Arbola ondotik moztu ondoren gelditzen dena. La base y las raíces de un árbol, después de talarlo.. Arbola ipurdixan jarri tta meriendia jan neban./ Goimendira Santiagotan juate giñanian, gure ilusiñua, arbola ipurdixak aldapan bera botatzia izate zan.. Ik. ánpor.. 2. arbóla-ipurdi, arbóla-ipurdixa. (c). Arbolaren behe partea, lurraren ondokoa. .. |
| 1. arbóla-ipurdi, arbóla-ipurdixa. (b). izena. Arbola ondotik moztu ondoren gelditzen dena. La base y las raíces de un árbol, después de talarlo.. Arbola ipurdixan jarri tta meriendia jan neban./ Goimendira Santiagotan juate giñanian, gure ilusiñua, arbola ipurdixak aldapan bera botatzia izate zan.. Ik. ánpor. |
| 2. arbóla-ipurdi, arbóla-ipurdixa. (c). Arbolaren behe partea, lurraren ondokoa. . |
| arbola-perretxiko, arbola-perretxikua. (-). izena. "Yesquero. Zuhaitz enborretan hazten diran perretxiko klasiak." (SB Eibetno). . Sin. iéska. |
| árbola-sústar, árbola-sustárra. (b). izena. Zuhaitz-sustraia. Inguru horretako zura oso estimatua da.. Adarren juntetan arbola-burua, da arbola-sustarra. Intxaurrian-da geixen paatzen dienak die. Oso dibujo onakin tokatzen danak ixa prezioik eztauka. Ori paatzen dabe, bueno, disparatia! Martin. . Ik. arbóla-búru. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.