Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| esne-sala, esne-salia. (-). izena. (Antzuola.) "Esnearen salerosketarako gela.. Esne-salia Basterretxen be bazeuan. Basarrikuak ara erute zeben esnia ta kaletarrak erosi." (Lar Antz).. |
| espiga. (-). 1. espiga, espigia. (d). izena. Etxegintzan, armazoiko tirante bati erdian ateratzen zaion muturra.. Espigia irutik bat sartzen da zulo bat eiñ eta postian barruan. Jesus. .. 2. espiga, espigia. (d). izena. Ziria.. Kola ematen zitzaien espigei gogortzeko. .. |
| espaloi. (-). 1. espaloi, espalóia. (b). izena. Acera.. Espaloi ertza buruakin jo zeban.. Ik. losa.. 2. Espaloi, espalóia. (a). toponimoa. ESPOLOI, -A. San Antonio eta Bidekurutzearen artean dagoen pasialekua. El Espolón.. Aintxiñan bandiak jote zeban Espoloian.. Adinekoek ESPAL.. |
| esné-zopa, esné-zopak. (c). izena. Esnea ogi-zopekin, ohiko gosaria garai batean.. Esne-zopak jan eta eskolara. . |
| esnétsu, esnetsúa. (b). izena. Esne asko ematen duena.. Zuen bei pinttia oso esnetsua da./ Esnetsuai billotxa aztia interesatzen jaku, ba subenziño aundixaua artzen dozu, da gero ardi obia urtetzeko probabilidadia be bai. Enr. . |
| éspanta, éspantia. (c). izena. (Soraluze.) Upategia, sotoa. Hala deitzen zaio Goimendi eta Plazentzia aldean bestetan iputeixa deitzen zaionari.. Sin. íputei. |
| espártzu, espartzúa. (c). izena. Estropajo.. Ala, artu espartzua ta fregaua eittera.. Gaztelaniazko "esparto"tik, landare horrekin egindakoa izaten baita. . |
| esne-lóra, esne-loría. (c). izena. "Se dice de las flores cuya planta tiene lactus, que el vulgo hace suponer venenosas." (Etxba Eib). Ume, ezizu artu esne-lora orrek benenua dauke ta.. |
| esneleor, esneleorra. (-). izena. "La que da poca leche." (Izag Antz). . |
| espérantza, espérantzia. (a). izena. Itxaropena. Esperanza.. Esperantzia da azkenengo galtzen dana./ Geroko esperantzan geratu naiz. . |
| 2. espezíal, espeziála. (b). adjektiboa. Arraro edo berezi samarra. Especial.. Auskalo zela artuko daben, bera dan espezialakin. . |
| espoloi. (-). Ik. espaloi. |
| esport, espórtak. (c). Belaunerainoko galtzerdi luzeak.. Etim.: "sport". . |
| espúela, espúelia. (d). izena. Espolón de ave. Don. . |
| espárbel, esparbéla. (d). izena. Makila luzearen puntan txano formako sare konikoa duen arrantza tresna. Esparavel.. Eskaillotan makiña bat aldiz eiñ izan giñuan esparbelakin./ Esparbela ero erreminttak egote zien peskarakuak. Aniz.. Sin. salábardo. |
| espárru, esparrúa. (d). izena. Segaz mozten ez den zelai esitua, larrerako bakarrik aprobetxatzen dena. Aldapa delako edo leku desegokia delako. Zelai litzateke segatzen dena, eta esparru ez dena.. Esparrua, ardixa larrian dabillen lekuai; beixak ero erozein ganau. Bat izaten da zelaixa, bedarra ondu ta...; esparrua esate jakok e segaik ibiltzen eztana, ganaua ibilli bakarrik; esparrua. Don.. Baina pastoreak larreak erosten dituenean esparruak erosi dittu esaten da leku batzuetan. Pastoriak esparruak erosi jittuk, eta ordaiña ba ipiñi jakona. ". |
| 2. esparka, esparkia. (d). izena. Txondorra egosi ahala, egositako ikatzaren eta gabearen artean nabaritzen den maila.. Esparkia esate ako ori, e, iketza eindda daona eta bestian tarte ari. Mateo. . |
| esnetári, esnetaríxa. (c). izena. Esnea saltzen edo batzen duena.. Ik. esnedun. |
| esnéta, esnetía. (c). izena. Baserritarrak kalean esnea saltze lana.. Guk esnetia, neu eskolan asitta gero. Aurretik ezan gurian esnetaik. Hil. . |
| espáratrapu, espáratrapua. (a). izena. Esparadrapo.. |
| esne-perretxíku, esne-perretxikúa. (c). izena. Esnea duen perretxikua. Lactarius. Se les supone venenosas.. Mutiko orrek esne-perretxikuz bete dau zestua. . |
| esparka. (-). 1. ésparka, ésparkia. (d). izena. Banasta, galbahe eta halako ontzien uztaia, aroa. Se dice del aro superior de un cesto, cedazo, etc.. Esparkia ertza dok; banasta ertza ta, banasta-esparkia ta, esan izan dok. Klem./ Burdixak zapalduta galbae esparkia apurtu da./ Artaburua bota, banasta esparkan sake eiñ eta sasira./ Ondoeza eiñ eta bekokixa zabaldu zeban silla-esparkia jota. . Silla-esparka entzuna izan da jarlekuaren ertza izendatzeko.. Ik. txirrínbola, ezpan.. 2. esparka, esparkia. (d). izena. Txondorra egosi ahala, egositako ikatzaren eta gabearen artean nabaritzen den maila.. Esparkia esate ako ori, e, iketza eindda daona eta bestian tarte ari. Mateo. .. |
| ésola, ésolia. (b). izena. Itxiturak egiteko erabiltzen den makila lodia. Estaca para setos.. Esolaik onenak alkaziaz einddakuak.. Sin. olasi (Oñ., Lein.).. |
| esnemámiñ, esnemamíña. (d). izena. Requesón.. Esniai gatzarixa emon, laga puxkaten, gazuria kendu ta esnemamiña sortzen dok. Klem.. Sin. gaztaimámiñ. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.