Skip to main content

Azkeneko ekarpenak

Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.

Otxandixoko pikuak baiño berdiaua. (d). esapidea. Oso berdea.. Kontxita maistriak leziñua artzen zoskunian eta jakiñ ez, esaten joskuan: "Esto está más verde que los higos de Otxandiano". Enajotsan entenditzen zer esan nai zeban, aiketa udazken baten egualdi txarragatik pikuak eltzeke geldittu zien arte. Paraje otza izangok itxuria Otxandixo. Klem.. Erdaraz jaso dugu esaera, baina pentsatzekoa da sasoi baten euskaraz esango zela. Kontxita maistra, Kontxita Maiztegi zen, euskalduna, gero, handik urte askora Ikastolako andereñoa izango zena. .
1. oingotxe, oingotxía. (c). izenlaguna. OINGOTXEKO, -UA. Oraingotxea, oraintxe bertakoa.   De ahora mismo.. Kotxiak daukan markia oingotxia izan bia dau derrior./ . OINGOTXEKUA ere bai zentzu berean: Oingotxekua da ba txarlestona!. oingotxétik, . (c). adberbioa. Oraintxe bertatik.. Oingotxetik asi biakou datorren urtekua gertatzen. ..
naaskilla, naaskillie. (-). izena. (Aramaio., Leintz.) Nahaspila. .
inpórta báre, inpórta baría. (c). adjektiboa. INPÓRTAREBAKO, INPORTABAKO (UB., ANG.). Inportabakoa, ezer inporta ez zaiona.   Dejado, -a, el/la que no se preocupa de nada.. Ola txarrixan moduan gizentzeko, zela izen leike aiñ inporta baria./ Inporta baria izan bai, tta teillatuko ittuinei kasoik pez, da azkenian etxiak beia jo. . Mugatuan ia beti..
kankildu. (-). aditza. (Antzuola.) "Jota egon, lehertuta egon.... Bero onekin ziero kankildduta nao." (Lar Antz). . KANKILDUTA EGON, batik bat.. Sin. baldáu.
túnante, túnantia. (b). izena. Alproja eta nagi xamarra. Gazteez, eta batik bat ikasleez, esana.   Se dice de los jóvenes, sobre todo de los estudiantes que son algo pícaros y vagos.. Tunante majua ago i aspaldixan eindda./ Listua zuan baiña tunantia.. Uberako Mari Justa famatuak gogoan dut zer esan zidan behin mutikotan gerezi lapurretan harrapatu gintuenean: Artizko Bálbiñon semian semia (ni), estudiante tunante! kapapian gitarria joten!.
zelbe. (-). Ik. xélba, -e.
3. zati baten. (b). adberbioa. Denboraldi batean.   En una temporada.. Ezingo naiz zati baten zuekin mendira joan.. Baita zati bateko edo zati baterako, zati batera... Badaukau or zati bateko —edo zati baterako— lana./ Andik zati batera jakin zan lapurra. .
subábibora, subábiboria. (c). izena. SUGÁBIBORA. Sugegorria.   Víbora.. Subabiboria ei da benenosuena.. Orain bibora entzuten da gehiago.. Sin. subagórri.
táket, takéta. (b). izena. Gurdiak alboetan zutik daramatzan makilak.   Estacas laterales del carro.. Bi taket galdu jakun da gaixki ibili giñan burdi-garua kargatzeko.. "Taketa" Bergarar zelebre eta estimatu bat izan zen, gauza guztiak nahi gabe aldrebes esaten zituena: I Martiñ, ardittara eu joango aiz ala neu geratuko nok etxian?. Sin. burtáket. Ik. taketáda.
3. tárteko, tártekua. (c). izena. Beraien artekoa, taldekoa.   Compinche, colega.. Burruka plantak eitten ibili zien bi kuadrillak tartekuak zittuan./ Lapurran tartekuak arrapau dittue baiña lapurra ez.. Ik. tártian izan.
suetxe, suetxia. (c). izena. Txondorraren erdialdean egin ohi den zuloa.. Suetxe ori ondo-ondo bete, da artzen, artzen, artzen a eoten da; da atzea eskatu eitten dau arek. Mart.. Sin. sutoki, tximinixa, suleku, sutegi..
1. taju, tajúa. (b). izena. Taiua, antza, itxura.   Traza, parecido.. Gure taillerrai kuartelan tajua artzen dotsat./ Antiajo orrekin Txiki Benegasen tajua daukak.. TAJUA ARTU edo EUKI, gehienbat. .
trukáu. (c). du aditza. Trucar, cambiar una cosa por otra.. Autua trukaukostat zaldixagatik.. Sin. truk eiñ.
tringo, tringúa. (c). adjektiboa. Trinkoa.   Compacto, -a, denso, -a.. Negu-madarixak oso tringuak izaten die./ Udabarrixan lurra oso tringua egoten da.. Arro antonimoa da gehienetan.. Ik. arro.
txori-kéixa, txori-keixía. (c). izena. botanika Txertatu gabeko gerezi arbola.   Cerezo bravío.. Keixa-ale txikixa emuten dau txori-keixiak.. Sin. keixa makatz.
zorrían erosi. (c). esapidea. ZORRETAN EROSI. Comprar a crédito, a fiado. . Esaten dabe Lekeittion da zorretan erosten dala dendetan.. Sin. apuntera erosi.
4. ziríttu, zirittúa. (c). izena. Ziritze saioa.. Azelakotxe zirittua emungo notsaken baztarreko ari. .
zer. (a). izenordaina. ZE. Zer.   Qué.. Ze esan dozu?. ZE entzuten da gehienetan. .
2. nagi, nagíxa. (d). adjektiboa. Nagikeria. Ez da entzuten honako bi esapideetan ez bada. . Ez da entzuten ondorengo bi esapideetan ez bada.. nágixak etára, . (c). esapidea. Luzaz geldi edo lo egon ondoren besoak zabaldu giharreak tinkatuz.   Desperazarse estirando los brazos.. Ala mutikua!, nagixak etara ta jantzi eskolarako./ Eztakitt ze pasatze jatan gaur, egun guztia nagixak etaratzen diardut. .. nagíxak émon, . (d). esapidea. Nagikeriaren mende egon.. Erri aretara aillegau giñanian nagixak emon zoskun da ezkiñuan aurrera segidu. ..
óintxe. (a). adberbioa. OINTXE BERTAN. Oraintxe.   Ahora mismo.. Etxoin, ointxe bertan nator da.. OINTXE BERTAN: ointxe, indartuta. . ointxe eta ointxe be, . (-). adberbioa. "Oraindik ere.. Ori ointxe ta ointxe be pasatzen da...
komunzúlo, komunzulúa. (b). izena. KOMUNEKO ZULO. Komun-ontzia.. Komuneko zulotik jausi aiz, ala?. Hau esaten zaio komunean luzaro dagoenari..
1. ondu. (b). da-du aditza. On bihurtu.   Volver(se) bueno, mejorar.. Puxkat ondu dau egualdixa./ Urrengo alkatiak onduko dau oingua. . Ik. obétu, mejorau.
2. ondu. (d). du aditza. Joku batean, herri-kirol apostuetan batik bat, bestearen marka hobetu.   Mejorar la marca de otro en una competición.. Perurenan markia ondu baietz, milla duro. . ONDU BAIETZ! edo ONDU EZETZ! esan ohi da desafio moduan. . Sin. ill.