Skip to main content
. negu-zúza , negu-zuzía . (b).
Laburpena
negu-zúza, negu-zuzía. (b). izena. botanika hydnum repandum. Ziza zuria.   Gamuza.. Udazken-negu aldera gure pinudietan ugaria den perretxikoa. Azpian bizarra izaten du. Ona da jateko, baina lehor xamarra. Lehortzen utzi eta saltsei botatzeko ere erabiltzen da. Bilbo aldean oso estimatua. Eibarren pago-zuzari esaten zaio horrela. .
Ezaguera
Nahiko ezaguna
Forma mugatua
negu-zuzía
Izen zientifikoa
hydnum repandum
Argazkiak
negu-zuzak
. negute , negutia .
Laburpena
negute, negutia. (-). izena. "Negu sasoia.. Aurten ezagun da negute ona doiarrela, zelai danak berde-berde dare ta." (Lar Antz). .
Ezaguera
Daturik ez
Forma mugatua
negutia
. negu-mútil , negu-mutílla . (d).
Laburpena
negu-mútil, negu-mutílla. (d). izena. Neguan tripatruke etxean hartzen zen langilea.. Udazkenian etortzen zien lenao; negurako tenporadetan be bai. Neguan esate jakuen negumutílla. Tripatruke egoten zittuztan. Soldataik barik, tripatruke, negumutill. Da udan jornalerua-ero, olaxe. Bertakuak seguramente, amengotxe zerak. Famelixa baten igual zeren ba iru seme eta bat etxian gelditzen zan, baiña bi igual ibilliko zien udan Araban, Naparruan teillegin ero eren lanetan, beste batzuk arrantzan itxasuan, da abar, eta gero negua etorrittakuan ba etxera. Da etxian danendako, lau ero bost mutill daren lekuan ba geitxo zan, da gutxiao daukan batek negumutill, batzuk egurra preparau, lantein bat eiñ, zerak eitteko. Negumutill. Don. .
Ezaguera
Ia galdua
Forma mugatua
negu-mutílla
2. negu-madari , negu-madaríxa . (d).
Laburpena
2. negu-madari, negu-madaríxa. (d). izena. (eufemismoa.) Guardia civil.. Aurten be Senpererakuan an zittuan mugan negu-madarixak.. Berdetasunagatik ziur asko. Bergaran gutxi erabilia; inguruetan gehiago. .
Ezaguera
Ia galdua
Hurrenkera
2
Forma mugatua
negu-madaríxa
1. negu-madari , negu-madaríxa . (c).
Laburpena
1. negu-madari, negu-madaríxa. (c). izena. Pera de invierno.. Negu-madarixak Gabonak paiño lenao eltzen die.. Mota bat baino gehiago dago. .
Ezaguera
Adineko hiztun onentzat ezaguna
Hurrenkera
1
Forma mugatua
negu-madaríxa
Argazkiak
negu madarixak
. negu-madári .
Laburpena
negu-madári. (-). 1. negu-madari, negu-madaríxa. (c). izena. Pera de invierno.. Negu-madarixak Gabonak paiño lenao eltzen die.. Mota bat baino gehiago dago. .. 2. negu-madari, negu-madaríxa. (d). izena. (eufemismoa.) Guardia civil.. Aurten be Senpererakuan an zittuan mugan negu-madarixak.. Berdetasunagatik ziur asko. Bergaran gutxi erabilia; inguruetan gehiago. ..
Ezaguera
Daturik ez
. neguko txori , neguko txorixa .
Laburpena
neguko txori, neguko txorixa. (-). adjektiboa. (Eibar.) "Gogo gabe, bakarrik ibiltzen denari buruz esaten da.. Neguko txorixa dirudi, otzak kukulduta..
Ezaguera
Daturik ez
Forma mugatua
neguko txorixa