1. akabau. (a). du aditza. Bukatu, amaitu. Terminar, concluir.. Lanak akabautakuan, pelotan eittera joango naiz.. Amaitu inguruetan esan ohi da baina ez Bergaran.. Ik. buka(t)u.
1. aizáu. (b). da aditza. Haizatu. Haizez bete ganadua eta lehertzeko zorian jarri. Hincharse el ganado.. Beixai arbi-atala trabau jako eztarrixan da aizau ein dda. Betenaixuai diar ein biako jako./ Aizautakuan emoten jakon, jaboia urtu balde baten ero ta sartu aotik jaboi-ura, al danik kargauena. Bikarbonatua ta geruao etorriko zien. Eta goma bat estegorrittik, estegorrira barik brantzara sartu, zaku-aundira aiziak etaratzeko, ori be eitten jakon. Don.. Jaboi-ura, bikarbonatoa eta tuboaz gain beste laugarren sistima bat ere erabiltzen zen haizatutako ganadua oneratzeko: béixa zúlatzekua: (tubo bat zuan punta zorrotzakin. Don.) urdailetik sartzea. Gurean beixak zulatzeko eztena deitzen zitzaion..