Skip to main content

Arpa jotzen

admin ·k erantsia Ar, 07/05/2011 - 10:14 ·tan
ARPA JOTZEN Izugarrizko euri zaparradia bota zeban arratsalde hartan. Iluntzian errementarixa eta baserritxarra elkartu ziren. Errementarixak baserritxarrari: —Behiekin jaisten ikusi haut. Zaparradak harrapatuko hinduen, ala? —Bai, baiña ez nok bape busti. Perretxiko haundi bat aurkitxu juat eta bertan topau juau lehorra nere behiak eta neuk. Hura zuan perretxiko alia hura! —Ni ez nok ba oso langintza ederrian aritu, mutil! —Zetan aritu zara, ba? —Zartain bat egitten. —Zartagin bat? —Pss, baiña ez nolanahiko zartagiña. Alde batian jo eta beste aldian ez zan zaratarik entzuten. —Eta zetako bihar dozu, ba, hain zartain haundixa? —Zetako bihar doten? Zuk topau dozun perretxikoa prijitzeko!
Edukiari buruz
Egilearen izen-abizenak
Julen Herran, Iker Larrañaga
Egilearen ikasmaila
Hartzailearen ikasmaila
Saritua
Ez
Urtea
0
Kategoria
2.a
Azalpen laburra

Iraupena:1:00

Euskarria
Kanpoko eduki baterako lotura